Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

187. zk., 2020ko irailaren 22a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

KULTURA ETA HIZKUNTZA POLITIKA SAILA
3793

EBAZPENA, 2020ko irailaren 16koa, Kulturako sailburuordearena, zeinaren bidez argitaratzen baita Euskal Kultura Ondarearen garrantzia azpimarratu eta hedatzeko 2020-2022 aldirako dirulaguntzetarako deialdiko Balorazio Batzordearen kideen izendapena.

Aztertu da Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuaren 2020ko uztailaren 22ko Agindua, Euskal Kultura Ondarearen garrantzia azpimarratu eta hedatzeko 2020-2022 aldirako dirulaguntzetarako deialdia egiten duena.

Agindu horren 14. artikuluaren arabera, Balorazio Batzordearen osaera EHAAn argitaratuko da, Kulturako sailburuordearen ebazpen baten bidez.

Ondorioz, hauxe

XEDATZEN DUT:

Lehenengoa.– Balorazio Batzordearen osaera jakinaraztea. Hona hemen kideak:

Batzordeburua:

– Mikel Aizpuru Murua, Kultura Ondarearen zuzendaria.

Batzordekideak:

– Abdona Gil Abad, Euskal Kulturaren Ondarearen EAEko Zentroaren arduraduna.

– M.ª Goretti Fariñas Egaña, Kultura Ondarearen Zuzendaritzako arkitektoa.

– Armando Llamosas Rubio, Kultura Ondarearen Zuzendaritzako teknikaria.

Idazkaria:

– Andoni Tirado Oleagagoitia, Kultura Ondarearen Zuzendaritzako Aholkularitza Juridikoko aholkulari juridikoa.

Bigarrena.– Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara dadila agintzea, guztiek horren berri izan dezaten.

Vitoria-Gasteiz, 2020ko irailaren 16a.

Kulturako sailburuordea,

JOSÉ ÁNGEL MARÍA MUÑOZ OTAEGI.


Azterketa dokumentala