Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

187. zk., 2020ko irailaren 22a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Izendapenak, egoerak eta gorabeherak

OSASUN SAILA
3776

AGINDUA, 2020ko irailaren 14koa, Osasuneko sailburuarena, zeinaren bidez Osasun Sailean behin-behineko langilea izendatzen baita.

Jaurlaritzari buruzko ekainaren 30eko 7/1981 Legearen 28. artikuluan ezarritako ahalmenez baliatuz, Funtzio Publikoko Zuzendaritzak eman duen txostenarekin bat etorriz, eta horretarako aurrekontu-kreditua badagoenez,

XEDATZEN DUT:

Lehenengoa.– Nerea Antía Vinós andrea kudeaketa estrategikoaren aholkulari izendatzea Osasun Sailean; kodea: 5274; dotazioa: 1; maila: zuzendaria.

Bigarrena.– Egin beharreko zereginak aholkularitza-lanpostu bati dagozkionak izango dira, eta atxikitzen zaion esparruaren berariazkoak.

Hirugarrena.– Interesdunak eskubidea izango du, legez horretarako eskatzen diren betekizunak betetzen baditu, Goren Kargudunen Lansariei buruzko urriaren 28ko 14/1988 Legearen 3.1 edo 5.1 edo 5.2 artikuluetan jasotako aurreikuspenen bat edo guztiak aplika diezazkioten.

Laugarrena.– Izendapen honek 2020ko irailaren 8an izango ditu ekonomia- eta administrazio-ondorioak.

Halaber, agindu honen bidez ezartzen den zerbitzu-zerrenda automatikoki iraungita geratuko da izendapena egiten duen organoaren titularraren kargu-uztea gertatzen denean, hargatik eragotzi gabe lehenago ere errebokatu ahal izatea.

Bosgarrena.– Agindu honek administrazio-bidea agortzen du, eta, beronen aurka, aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkeztu ahalko zaio organo honi hilabeteko epean, edo, bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Administrazioarekiko Auzien Epaitegian, bi hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik hasita.

Vitoria-Gasteiz, 2020ko irailaren 14a.

Osasuneko sailburua,

MIREN GOTZONE SAGARDUI GOIKOETXEA.


Azterketa dokumentala