Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

184. zk., 2020ko irailaren 17a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

SEGURTASUN SAILA
3737

IRAGARKIA, zeinaren bidez jakinarazten baita Segurtasun Saileko Administrazio eta Zerbitzuen sailburuordearen ebazpena. Ebazpen horrek iragartzen du Giza Baliabideen zuzendariak emandako Ebazpena jarriko dela Segurtasun Saileko eta Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiako iragarki-oholetan. Aipatutako ebazpenaren bidez, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Saileko eta Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiako aldi baterako zerbitzuetarako lan-poltsen behin-betiko zerrendak onartzen dira.

Giza Baliabideen zuzendariaren Ebazpenean ezarritakoaren arabera, zeinaren bidez Segurtasun Saileko eta Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiako aldi baterako zerbitzuetarako lan-poltsen behin-betiko zerrendak onartzen baitira, honako hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Jakinaraztea iragarki honen egunean Giza Baliabideen zuzendariaren Ebazpena,- Segurtasun Saileko eta Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiako aldi baterako zerbitzuetarako lan-poltsen behin-betiko zerrendak onartzen duena,- argitaratuko dela Segurtasun Saileko eta Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiako iragarki-oholetan.

Bigarrena.– Ohartaraztea ebazpen honek ez dio amaierara ematen administrazio-bideari, eta, honen aurka, interesatuek gora jotzeko errekurtsoa ezarri ahalko dute Administrazio eta Zerbitzuen sailburuordearen aurrean, hilabeteko epean, iragarkia Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen denetik aurrera zenbatzen hasita, Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legeko 122 eta hurrengo artikuluetan xedatutakoari jarraiki.

Vitoria-Gasteiz, 2020ko irailaren 8a.

Administrazio eta Zerbitzuetako sailburuordea,

ANA AGUIRRE ZURUTUZA.


Azterketa dokumentala