Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

184. zk., 2020ko irailaren 17a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

BIZKAIKO PROBINTZIA AUZITEGIA
3729

EDIKTUA, 477/2019 prozedura arrunteko apelazio-errekurtsoaren ondoriozkoa.

Bizkaiko Probintzia Auzitegia. Bosgarren Sekzioa.

Errekurtsoa: apelazio-errekurtsoa, 477/2019 prozedura arruntaren ondoriozkoa (2000ko PZL).

Alderdi apelatzailea: Egeivan Seguros S.L.L.

Alderdi apelatua: Amadou Tijane Diouf eta M. Eren Automobile.

Gaia: prozedura arrunta.

Errekurtso horretan, 205/2020 epaia eman da, 2020-09-09an. Interesdunak eskuragarri du epaiaren kopia bat Bizkaiko Probintzia Auzitegiko Bosgarren Sekzio honen egoitzan.

Apelatuaren gaur egungo helbidea edo bizilekua ezezaguna denez gero, Prozedura Zibilari buruzko 1/2000 Legearen 497. artikuluan xedatutakoarekin bat etorriz, ediktu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea ebatzi du epaileak, 2020-09-09ko epaia M. Eren Automobileri jakinarazteko eginbidea gauza dadin.

Bilbao, 2020ko irailaren 11.

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.


Azterketa dokumentala