Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

184. zk., 2020ko irailaren 17a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

KULTURA ETA HIZKUNTZA POLITIKA SAILA
3728

EBAZPENA, 2020ko irailaren 9koa, Kulturako sailburuordearena, zeinaren bidez argitaratzen baita 2020ko ekitaldian itsas kultura-ondarearen garrantzia azpimarratzeko deialdiko dirulaguntzen Balorazio Batzordeko kideen izendapena.

Aztertuta geratu da Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuaren 2020ko uztailaren 22ko Agindua, zeinaren bidez itsas kultura-ondarearen garrantzia azpimarratzeko 2020ko dirulaguntzetarako deialdia egiten baita. Agindu horren 14. artikuluaren arabera, Balorazio Batzordearen osaera Kulturako sailburuordearen ebazpen bidez jakinaraziko da EHAAn.

Ondorioz, hauxe

XEDATZEN DUT:

Lehenengoa.– Balorazio Batzordearen osaera jakinaraztea. Honako hauek izango dira kideak:

Batzordeburua:

– Mikel Aizpuru Murua, Kultura Ondarearen zuzendaria.

Batzordekideak:

– Abdona Gil Abad, Euskal Kultura Ondarearen Zentroaren arduraduna.

– Armando Llamosas Rubio, Kultura Ondarearen Zuzendaritzako teknikaria, Batzordeko idazkari-lanetan.

Eta itsas kultur-ondarearen ikerketaren arloan entzute handia duten bi pertsona:

– Xabier Alberdi Lonbide.

– Juan Antonio Apraiz Zallo.

Bigarrena.– Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara dadila agintzea, guztiek horren berri izan dezaten.

Vitoria-Gasteiz, 2020ko irailaren 9a.

Kulturako sailburuordea,

JOSÉ ÁNGEL MARÍA MUÑOZ OTAEGI.


Azterketa dokumentala