Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

184. zk., 2020ko irailaren 17a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Izendapenak, egoerak eta gorabeherak

EKONOMIAREN GARAPEN, JASANGARRITASUN ETA INGURUMEN SAILA
3709

139/2020 DEKRETUA, irailaren 15ekoa, SPRI-Enpresa Garapenerako Euskal Agentziako zuzendari nagusia izendatzeko dena.

Azaroaren 13ko 160/2018 Dekretuaren bidez, SPRI-Enpresa Garapenerako Euskal Agentziaren estatutuak onartzen dira. Dekretu horren eranskinaren 11.3 artikuluak hau xedatzen du: SPRI-Enpresa Garapenerako Euskal Agentziako Zuzendaritza Nagusiaren titularraren izendapena Eusko Jaurlaritzak egingo du, dekretu bidez, industria-politikaren eta enpresa-lehiakortasunaren esparruan eskumena duen sailburuaren proposamenez.

Ondorioz, Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburuak proposatuta, eta Gobernu Kontseiluak 2020ko irailaren 15ean egindako bilkuran proposamena aztertu eta onartu ondoren, hauxe

XEDATZEN DUT:

Artikulu bakarra.- Aitor Urzelai Inza jauna SPRI-Enpresa Garapenerako Euskal Agentziako zuzendari nagusia izendatzea.

AZKEN XEDAPENA

Dekretu honek Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.

Vitoria-Gasteizen, 2020ko irailaren 15ean.

Lehendakaria,

IÑIGO URKULLU RENTERIA.

Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburua,

MARÍA ARANZAZU TAPIA OTAEGUI.


Azterketa dokumentala