184. zk., 2020ko irailaren 17a, osteguna
- Bestelako formatuak:
- PDF (207 KB - 1 orri.)
- EPUB (217 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
AGINTARIAK ETA LANGILERIA
Izendapenak, egoerak eta gorabeherak
EKONOMIAREN GARAPEN, JASANGARRITASUN ETA INGURUMEN SAILA
3708
138/2020 DEKRETUA, irailaren 15ekoa, SPRI-Enpresa Garapenerako Euskal Agentziako zuzendari nagusia kargutik kentzeko dena.
Azaroaren 13ko 160/2018 Dekretuaren bidez, SPRI-Enpresa Garapenerako Euskal Agentziaren estatutuak onartzen dira. Dekretu horren eranskinaren 11.3 artikuluak hau xedatzen du: SPRI-Enpresa Garapenerako Euskal Agentziako Zuzendaritza Nagusiaren titularraren izendapena Eusko Jaurlaritzak egingo du, dekretu bidez, industria-politikaren eta enpresa-lehiakortasunaren esparruan eskumena duen sailburuaren proposamenez.
Ondorioz, Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburuak proposatuta, eta Gobernu Kontseiluak 2020ko irailaren 15ean egindako bilkuran proposamena aztertu eta onartu ondoren, hauxe
XEDATZEN DUT:
Artikulu bakarra.– Alexander Arriola Lizarriturri jauna SPRI-Enpresa Garapenerako Euskal Agentziako zuzendari nagusiaren kargutik kentzea, eta egindako lanagatik eskerrak ematea.
AZKEN XEDAPENA
Dekretu honek Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunetik aurrera izango ditu ondorioak.
Vitoria-Gasteizen, 2020ko irailaren 15ean.
Lehendakaria,
IÑIGO URKULLU RENTERIA.
Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburua,
MARÍA ARANZAZU TAPIA OTAEGUI.