Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

184. zk., 2020ko irailaren 17a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Izendapenak, egoerak eta gorabeherak

LAN ETA ENPLEGU SAILA
3702

132/2020 DEKRETUA, irailaren 15ekoa, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzua Erakunde Autonomoaren zuzendari nagusia izendatzeko dena.

Jaurlaritzari buruzko ekainaren 30eko 7/1981 Legearen 18.j), 26.6 eta 29. artikuluetan ezarritakoaren arabera, Lan eta Enpleguko sailburuaren proposamenez, eta Gobernu Kontseiluak 2020ko irailaren 15eko bileran proposamena aztertu eta onartu ondoren, hau

XEDATZEN DUT:

Artikulu bakarra.– María Gloria Múgica Conde andrea Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzua erakunde autonomoaren zuzendari nagusi izendatzea.

AZKEN XEDAPENA

Dekretu honek Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.

Vitoria-Gasteizen, 2020ko irailaren 15ean.

Lehendakaria,

IÑIGO URKULLU RENTERIA.

Lan eta Enpleguko sailburua,

IDOIA MENDIA CUEVA.


Azterketa dokumentala