Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

183. zk., 2020ko irailaren 16a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

LAN ETA ENPLEGU SAILA
3692

IRAGARKIA, zeinaren bidez jakinarazten baita Laneko eta Gizarte Segurantzako zuzendariaren 2020ko abuztuaren 24ko Ebazpena, 20.0061.48.02.01.03 (SH-352/19) errekurtsoari dagokiona.

Ezinezkoa izan da ebazpen horren jakinarazpen pertsonala egitea, eta, horregatik, iragarki hau argitaratzen da, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44. artikuluan xedatua betetzeko.

Laneko eta Gizarte Segurantzako zuzendariaren ebazpenaren bidez amaiera eman zaio adierazitako errekurtsoari; ebazpen horretan erabaki da Bizkaina de Trabajos de Konstruccion SL enpresak jarritako gora jotzeko errekurtsoa ezestea eta, horrenbestez, baietsi egiten da Lan eta Justizia Saileko Lan eta Gizarte Segurantzako Bizkaiko Lurralde Ordezkaritzaren 2020ko ekainaren 16ko Ebazpena, zeinaren bidez Servicios de Ingeniería Técnica Ides SL enpresari 10.000 euroko zehapena ezarri baitzitzaion, abuztuaren 4ko 5/2000 Legegintzako Errege Dekretuak onartutako Lan-arloko Arau-hausteei eta Zehapenei buruzko Legearen testu bateginaren 12.16.f) artikuluaren gaineko arau-hauste astun bat egiteagatik, eta erantzukizun solidarioa ezarri baitzitzaion Bizkaina de Trabajos de Konstruccion SL enpresari.

Servicios de Ingeniería Técnica Ides SL enpresari ohartarazten zaio ebazpen horrek amaiera ematen diola administrazio-bideari, eta haren aurka egin dezakeela dagokion lan-arloko epaitegian, bi hilabeteko epean, iragarki hau BOEn argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Horretaz gain, jakinarazten zaio ezen, ebazpenaren aurka egin zein ez, Servicios de Ingeniería Técnica Ides SLk edo Bizkaina de Trabajos de Konstruccion SLk zehapena ordaindu beharko dutela Eusko Jaurlaritzaren ordainketa-pasabidearen bitartez, Interneteko helbide honetan: http://www.euskadi.net/nireordainketa. Ordaintzeko azken eguna 2020-11-07 da; eta, ordainketa egiteko, datu hauek behar dira:

– Diru-bilketako prozeduraren kodea (BPK): 9050794.

– Erakunde igorlea: 04833001-522.

– Erreferentzia: 4819035200478.

– Identifikazioa: 071120.

– Zenbatekoa: 10.000 euro.

Betebehar hori konplitu ezean, premiamendu-bideari ekiteko administrazio-egintza hasiko da zehapena kobratzeko. Ondorioz, premiamendu-errekargua eta atzerapen-interesak ordaindu beharko ditu enpresak, Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasun Nagusiaren Diru-bilketarako Erregelamendua onartu zuen abuztuaren 31ko 212/1998 Dekretuan ezarritako prozedura aplikatuz.

Eranskinean aipatutako interesdunak jakitun egon daitezen ematen da argitara hau, eta banakako jakinarazpenaren balioa izango du haientzat.

Jakinarazpen honek Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aurrera izango ditu ondorioak.

Vitoria-Gasteiz, 2020ko irailaren 8a.

Laneko eta Gizarte Segurantzako zuzendaria,

MARÍA ELENA PÉREZ BARREDO.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala