Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

183. zk., 2020ko irailaren 16a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

KULTURA ETA HIZKUNTZA POLITIKA SAILA
3681

EBAZPENA, 2020ko abuztuaren 7koa, Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren zuzendariarena, Boxeo eta Lotutako Diziplinetako Euskal Federazioaren Estatutuetan aldaketak onartu eta Euskadiko Kirol Erakundeen Erregistroan inskribatzen dituena.

Boxeo eta Lotutako Diziplinetako Euskal Federazioa Euskadiko Kirol Elkarteen eta Federazioen Erregistroan inskribatu zen 1990eko martxoaren 28an, 166 zenbakiarekin. Federazioaren Estatutuen aldaketak aurkeztu dira orain.

Boxeo eta Lotutako Diziplinetako Euskal Federazioak, 2017ko uztailak 26an egindako Ezohiko Batzar Orokorrean, bere Estatutuen artikuluak moldatzeko erabakia hartu zuen, eta onarpen hori agiri bidez frogatu da. Eta Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Auzitegi Nagusiaren 2019ko urriaren 17ko 439/2919 epaiaren ondorioz, estatutuetako 5. eta 6. artikuluak aldatu dira, eta orain inskribatu egin behar dira.

Estatutuen aldaketak bat datoz urtarrilaren 31ko 16/2006 Dekretuan eta Euskadiko Kirolaren ekainaren 11ko 14/1998 Legean xedatutakoarekin.

Ondorioz, nire eskumenak erabiliz, hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Boxeo eta Lotutako Diziplinetako Euskal Federazioaren Estatutuen artikuluen aldaketak onartu eta Euskadiko Kirol Erakundeen Erregistroan inskribatzea. Honela idatzita geratuko dira:

5. artikulua 2. paragrafoa:

Boxeo eta Lotutako Diziplinetako Euskal Federazioak du bere modalitateari dagokion Euskadiko kirol federatuaren ordezkaritza autonomia-erkidegoan, eta estatuko ordezkaritza dagokio.

6.e artikulua:

Estatuko lehiaketetan bere estamentu guztien partaidetza antolatzea.

Bigarrena.– Legez ezarritako epean jakinarazteko agindua ematea.

Hirugarrena.– Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea.

Laugarrena.– Ebazpen honek ez du amaitzen administrazio-bidea eta, beronen aurka, interesdunek gora jotzeko errekurtsoa aurkez diezaiokete Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuari hilabeteko epean, ebazpena jakinarazi eta hurrengo egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2020ko abuztuaren 7a.

Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren zuzendaria,

JON REDONDO LERTXUNDI.


Azterketa dokumentala