Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

183. zk., 2020ko irailaren 16a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

GOBERNANTZA PUBLIKO ETA AUTOGOBERNU SAILA
3680

EBAZPENA, 2020ko irailaren 9koa, Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeko zuzendariarena, zeinaren bidez 2020-2021erako antolatu den Hirigintzako eta Lurralde Ikasketako XLVI. (46) ikastaroa egiteko matrikula-bekak esleitzen baitira. Ikastaroa Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundearen (IVAP) mendean dagoen LHIEE-Lurralde eta Hiri Ikasketetarako Euskal Eskolak (EVETU/LHIEE) antolatua da.

Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeko zuzendariak, 2020ko uztailaren 1ean emandako ebazpenaren bitartez, bost matrikularen gastuak ordaintzeko bost beka iragarri zituen, «Hirigintza eta Lurralde Ikasketak XLVI. (46) Ikastaroa (2020-2021)» egiteko. Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundearen (IVAP) mendeko Lurralde eta Hiri Ikasketetarako Euskal Eskolak (LHIEE) antolatu zuen aipatutako ikastaroan. (EHAA 136. zk., 2020ko uztailaren 13a).

Deialdi honetan aurkeztutako eskabideak aztertu ondoren, LHIEEko Kontseilu Errektoreak, matrikula-beken epaimahaia denak, 2020ko irailaren 1ean hartutako erabakiaren bidez, esleipen-proposamena egin dio Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeko zuzendariari. Deialdia dela-eta izapidetutako espedientea ikusita, Esleipen ebazpena zehaztu da.

Horrenbestez, honako hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Onartzea A motako beka bat honako pertsona honi esleitzea, «Hirigintza eta Lurralde Ikasketak XLVI. (46) Ikastaroa (2020-2021)» ikastaroaren matrikula ordaintzeko: 45752081K.

Bigarrena.– Onartzea B motako beka bat honako pertsona honi esleitzea, «Hirigintza eta Lurralde Ikasketak XLVI. (46) Ikastaroa (2020-2021)» ikastaroaren matrikula ordaintzeko: 72526877B.

Hirugarrena.– Hutsik uztea A motako bi bekaren esleipena eta B motako beka baten esleipena, ez delako eskaerarik egon.

Laugarrena.– Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeko zuzendariaren ebazpen honek ez dio amaiera ematen administrazio-bideari, eta beraren aurka gora jotzeko errekurtsoa jar daiteke, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 121. artikuluari eta hurrengoei jarraituz. Horretarako, hilabeteko epea egongo da, ebazpen hau jakinarazi edo argitaratu eta hurrengo egunetik hasita. Errekurtsoa ebazpen hau eman duen organoari jar dakioke edota, bestela, Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburuari. Gora jotzeko errekurtsoa aurkezten denetik hiru hilabete igarotzen badira esanbidezko ebazpenik eman gabe, errekurtsoa ezetsitzat hartu ahal izango da, eta administrazioarekiko auzien bidea zabalik geratuko da.

Vitoria-Gasteiz, 2020ko irailaren 9a.

Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeko zuzendaria,

MARIA TERESA IRURETAGOYENA IBARGUREN.


Azterketa dokumentala