Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

183. zk., 2020ko irailaren 16a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Izendapenak, egoerak eta gorabeherak

LEHENDAKARITZA
3676

EBAZPENA, 2020ko irailaren 10ekoa, Lehendakaritzaren idazkari nagusiarena, Lehendakaritzako behin-behineko langile bat izendatzeko dena.

Lehendakaritzaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzeko den apirilaren 11ko 70/2017 Dekretuaren 6.3.e) artikuluaren ahalmenez baliatuz, Funtzio Publikoko zuzendaritzak eman duen txostenarekin bat etorriz, eta horretarako aurrekontu-kreditua dagoenez gero, honako hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Cristina Uriarte Toledo andrea lehendakariaren aholkulari izendatzea (kodea: 5210; dotazioa: 2; maila: sailburuordea Lehendakaritzan).

Bigarrena.– Egin beharreko zereginak aholkularitzako lanpostu baten berezkoak eta atxikita dagoen alorreko berariazkoak izango dira.

Hirugarrena.– Interesdunak eskubidea izango du, horretarako legez eskatzen diren baldintzak betetzen baditu, Goren-kargudunen Lansariei buruzko urriaren 28ko 14/1988 Legearen 3.1, 5.1 edo 5.2 artikuluetan jasotako aurreikuspenen bat edo guztiak aplikatzeko.

Laugarrena.– Izendapen honek 2020ko irailaren 8tik aurrera izango ditu diru- eta administrazio-eraginak.

Era berean, ebazpen honen bidez ezartzen den zerbitzu-harremana automatikoki amaituta geratuko da izendapena egiten duen organoaren titularrak kargua uzten duenean, lehenago edozein momentutan ezeztatzeko dagoen aukerari uko egin gabe.

Bosgarrena.– Administrazio-bidea amaitzen duen ebazpen honen aurka aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkez dakioke organo honi, hilabeteko epean, edo administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke administrazioarekiko auzien epaitegian, bi hilabeteko epean, bi kasuetan ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2020ko irailaren 10a.

Lehendakaritzaren idazkari nagusia,

JESÚS MARÍA PEÑA MARTÍNEZ.


Azterketa dokumentala