Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

155. zk., 2020ko abuztuaren 10a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Pribatuen iragarkiak

TXINGURRI, S.COOP.
3219

IRAGARKIA, likidazio-egoeran dagoen «Txingurri, S. Coop.» sozietatea likidatzeari buruzkoa.

Honen bidez jakinarazten da, guztiek jakin dezaten, likidazio-egoeran dagoen «Txingurri, S. Coop.» sozietateko bazkide guztiek 2020ko uztailaren 19an kooperatibaren egoitzan (Geltoki kalea 25, Zumaia) egin zuten bileran, deialdia behar bezala egin ostean, beste batzuen artean honako erabaki hauek hartu dituztela aho batez:

– Desegiteko erabakiaren ondoren, kooperatiba likidatzea.

– Sozietatearen likidazioa onartzea, azken balantzea eta kooperatibaren sozietatearen ondasunak banatzeko proiektua aurkeztuz.

– Erabaki hauek hartzea: ekarpenak ez zaizkie itzultzen bazkideei. Kutxan dagoen zenbatekoa kooperatibaren likidazio-gastuak ebazteko erabiliko da. Kontuan hartu behar da sozietateak ez duela ez ondasunik, ez hartzekodunik, ez likidaziotik eratorritako gastu gehiagorik, eta kooperatiban ez dagoela hezkuntza- eta sustapen-funtsik, ezta banatu beharreko nahitaezko erreserbarik ere.

– Likidatzaileei ahalmena ematea erabaki horiek Euskadiko Kooperatiben Erregistroan inskribatzeko behar diren kudeaketak egin ditzaten.

Erabaki horien dokumentazioa interesdunen esku dago sozietatearen egoitzan.

Zumaia, 2020ko abuztuaren 2a.

Likidatzailea,

ALFONSO SANTIAGO GARCÍA MÁRQUEZ.


Azterketa dokumentala