Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

155. zk., 2020ko abuztuaren 10a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Pribatuen iragarkiak

COPRECI, S.COOP.
3217

IRAGARKIA, Copreci, Koop. E. (erakunde xurgatzailea) eta Altsasuko, Koop. E. (erakunde xurgatua) kooperatiben arteko xurgapenagatiko bategiteari buruzkoa.

Euskadiko Kooperatibei buruzko abenduaren 20ko 11/2019 Legearen 83.6 artikuluan (aurrerantzean, EKL) eta Nafarroako Kooperatibei buruzko abenduaren 11ko 14/2006 Foru Legearen 56.1 artikuluan (aurrerantzean, NKFL) ezarritakoaren arabera, jakitera ematen da 2020ko uztailaren 17an Altsasuko, Koop. E.ren Ohiko Batzar Nagusiak eta 2020ko uztailaren 24an Copreci, Koop. E.ren Ohiko Batzar Nagusiak, Legez eta estatutuen arabera eskatzen diren gehiengoekin, bi kooperatiben bat egitea onartu dute, Altsasuko, Koop. E. kooperatiba-sozietatea Copreci, Koop. E. kooperatibak xurgatuta, eta 2019ko abenduaren 31n itxitako fusio-balantzeak onartuta, hala badagokio, kooperatiba horien kontu-auditoreek egiaztatu dituztelarik balantze horiek, eta bategitea bat datorrelarik Euskadiko Kooperatiben Erregistroan 2020ko martxoaren 13an gordailututako fusio-proiektuarekin. Eragiketa honen bitartez Altsasuko, Koop. E. desegingo da, likidatu gabe, bere ondare guztia blokean Copreci, Koop. E.ri eskualdatuko diolarik, titulu unibertsal gisa.

EKLren 84. artikuluan eta NKFLren 56.2 artikuluan ezarritakoarekin bat etorriz, bat-egitean parte hartu duten kooperatibetako bazkide guztiek, bat-egitearen aurka bozkatu badute, edo batzarrera joan ez arren, desadostasuna adierazten badute, administratzaileei zuzendutako idazki baten bidez, kooperatiba uzteko eskubidea egikaritu ahalko dute, berrogei eguneko epean, bat-egitearen azken iragarkitik aurrera EKL-n xedatutakoaren arabera, eta iragarkia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hogeita hamar egun naturaleko epean, NKFL xedatutakoaren arabera.

Era berean, jasota geratzen da bat-egitean parte hartzen duten kooperatiben hartzekodunei dagokien aurka egiteko eskubidea, zeina, hala badagokio, EKLren 85. artikuluan aurreikusitakoaren arabera egikarituko baita, hilabeteko epean, bat egiteko erabakiaren azken iragarkiaren datatik zenbatzen hasita, edo NKFLren 56.2 artikuluan aurreikusitakoaren arabera, iragarkia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta 2 hilabeteko epean.

Aretxabaleta (Gipuzkoa) / Altsasu (Nafarroa), 2020ko uztailaren 25a.

Copreci, Koop. E.ko Errektore Kontseiluetako lehendakaria,

KUIREKA ETXEBARRIA ALGARRA.

Altsasuko, Koop. E.ko Errektore Kontseiluetako lehendakaria,

MIREN LOREA BARRUTIA URRETA.


Azterketa dokumentala