Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

155. zk., 2020ko abuztuaren 10a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

KULTURA ETA HIZKUNTZA POLITIKA SAILA
3204

EBAZPENA, 2020ko uztailaren 24koa, Kultura sailburuordearena, ikus-entzunezkoen ekoizpena sustatzeko dirulaguntzetarako deialdia egiten duen aginduaren babesean aurkeztutako eskabideak aztertu eta ebaluatuko dituzten balorazio-batzordeen kideak izendatzen dituena eta batzorde horien osaera argitaratzen duena.

Ikusirik Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuaren 2020ko ekainaren 23ko Agindua, ikus-entzunezko ekoizpena sustatzeko 2020. urterako dirulaguntzak emateko arauak ezarri eta deialdia egiten duena.

Kontuan izanda aipatutako Aginduaren 8. artikuluak adierazten duela bi balorazio-batzorde eratuko direla aurkezten diren eskabideak aztertzeko eta ebaluatzeko, eta batzorde horietako kideak izendatzea eta osaera argitaratzea Kultura sailburuordearen Ebazpen bidez egingo dela.

Horiek horrela,

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Balorazio-batzordeen kideak izendatzea eta batzorde horien osaera argitaratzea.

1.– Film laburren produkzioaren modalitatean balorazio-batzordeak kide hauek izango ditu:

Mahaiburua: Aitziber Atorrasagasti Calcedo, Kultura Sustatzeko zuzendaria.

Batzordekideak (lau aditu-profesional, aztertu beharko dituzten laguntza-modalitateekin zerikusia dutenak):

– Nagore Eceiza Múgica andrea.

– Olatz Beobide Egaña andrea.

– Angel Burgaña Aldarondo jauna.

– Unai Guerra Buenechea jauna.

Idazkaria: Manu Galarraga Izaguirre jauna, Kultura Sustatzeko Zuzendaritzako teknikaria.

2.– Zinemarako fikziozko film luze, aurrekontu txikiko zinemarako fikziozko film luze, zinemarako animaziozko film luze eta sortze-dokumental film luzeen produkzioaren modalitateen balorazio-batzordeak berriz kide hauek izango ditu:

Mahaiburua: Aitziber Atorrasagasti Calcedo, Kultura Sustatzeko zuzendaria.

Batzordekideak (lau aditu-profesional, aztertu beharko dituzten laguntza-modalitateekin zerikusia dutenak):

– Begoña Vicario Calvo andrea.

– Belén Bernuy Casas andrea.

– Toni Marín Vila jauna.

– Miguel Gómez-Tejedor Santa Cruz jauna.

Idazkaria: Manu Galarraga Izaguirre jauna, Kultura Sustatzeko Zuzendaritzako teknikaria.

Bigarrena.– Honako Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu dadin agintzea, jende guztiak horren berri izan dezan.

Vitoria-Gasteiz, 2020ko uztailaren 24a.

Kulturako sailburuordea,

JOSÉ ÁNGEL MARÍA MUÑOZ OTAEGI.


Azterketa dokumentala