Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

155. zk., 2020ko abuztuaren 10a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

LEHENDAKARITZA
3201

EBAZPENA, 2020ko uztailaren 22koa, Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundeko zuzendariarena, elkartegintza sustatzeko eta emakumeek Euskal Autonomia Erkidegoko esparru guztietan parte har dezaten bultzatzeko 2020ko dirulaguntzak ematen dituena.

Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundeko zuzendariaren 2019ko abenduaren 4ko Ebazpenaren bidez, 2020. urteko deialdia egin zen, hain zuzen ere elkartegintza sustatzeko eta emakumeek Euskal Autonomia Erkidegoko esparru guztietan parte har dezaten bultzatzeko dirulaguntzak emateko –orotara 376.000 euro–.

2019ko abenduaren 4ko Ebazpenaren 12. artikuluan ezartzen denez, eskabideak Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundeko zuzendariak ebatziko ditu, horretarako izendatutako Hautaketa Batzordeak proposatuta, eta ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da.

Ebazpen horren 14. artikuluan xedatutakoarekin bat etorriz, dirulaguntza onartu ostean, emandako zenbatekoaren % 75a ordainduko da; bigarren ordainketa (gainerako % 25a), berriz, sortutako gastu guztiak 2020ko martxoaren 1a baino lehen justifikatu ondoren.

Adierazitakoagatik, eta Hautaketa Batzordeak 2020ko maiatzaren 27ko aktan (uztailaren 13ko aktan zuzenduta) egindako proposamena aintzat hartuta, honako hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– I. eranskinean zerrendatuta dauden elkarte, federazio eta fundazioei dirulaguntzak ematea: orotara hirurehun eta hirurogeita hamasei mila (376.000) euro. Bakoitzari emandako zenbateko zehatza ere jasotzen da I. eranskinean.

Bigarrena.– II. eranskinean agertzen diren elkarteei laguntzak ukatzea, adierazten diren arrazoiengatik.

Hirugarrena.– Ebazpen hau Eusko Jaurlaritzaren egoitza elektronikoaren iragarki-taulan eta Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu dadila agintzea.

Laugarrena.– Ebazpen honek amaiera ematen dio administrazio-bideari, eta, beronen aurka, interesdunek aukerako berraztertze-errekurtsoa aurkez diezaiokete Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundeko zuzendariari, hilabeteko epean, ebazpena jakinarazi eta biharamunetik aurrera; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez dezakete zuzenean, dagokion Administrazioarekiko Auzien Epaitegian, hilabete biko epean, ebazpena jaso eta biharamunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2020ko uztailaren 22a.

Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundeko zuzendaria,

MIREN IZASKUN LANDAIDA LARIZGOITIA.

(Ikus .PDF)

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala