Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

150. zk., 2020ko uztailaren 31, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Pribatuen iragarkiak

EUSKO TRENBIDEAK SAU
3114

IRAGARKIA, laguntza teknikoa publizitatean eta marketinean, informazio-kanpainen diseinuan eta ekoizpenean, eta publizitate-guneak planifikatzeko eta erosteko zerbitzu kontrataziorako lizitazio publikoaren esleipenaren berri ematen duena.

1.– Erakunde kontratatzailea.

a) Kontratazio organoa: Eusko Trenbideak-Ferrocarriles Vascos, S.A.U. Sozietate Publikoa.

b) Espedientea izapidetzen duen Saila: Erosketa eta Kontratazio Saila.

2.– Kontratuaren xedea.

a) Espediente zk.: P10028911.

b) Helburuaren deskribapena: laguntza teknikoa publizitatean eta marketinean, informazio-kanpainen diseinuan eta ekoizpenean, eta publizitate-guneak planifikatzeko eta erosteko zerbitzua.

c) Burutzapen/emate tokia: Euskadi.

d) Burutzapen epea: 2 urte, urtebeteko 2 luzapen aukerarekin.

e) Loteak: ez.

3.– Izapidetzea, prozedura eta esleipen era.

a) Izapidetza: ohikoa.

b) Prozedura: irekia.

c) Era: lehiaketa publikoa.

4.– Lizitaziorako oinarrizko aurrekontua.

Kontratuaren zenbatekoa, gehienez lizitazio ondorioetan, 700.000,00 euro, BEZ-ik gabe izango da.

Kontratuaren estimatutako balioa, argitalpen ondorioetara, gehienezko luzapenak eta handitzeak sartuz (% 20), 1.680.000,00 eurokoa da (BEZa kanpo).

5.– Bermeak: baldintza pleguen arabera.

6.– Esleipena.

Aurman, S.A. enpresari esleitu zaio, urtean 350.000,00 euro (BEZa kanpo) prezio estimatuan. Komisio eta deskontuen bakarreko prezioak elestien dira.

7.– Iragarkiaren gastuak: iragarki honen gastuak, lehiaketaren esleipena lortzen duen enpresak ordainduko ditu.

Bilbao, 2020ko uztailaren 24a.

Zuzendari nagusia,

MANUEL LEZA OLAIZOLA.


Azterketa dokumentala