Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

150. zk., 2020ko uztailaren 31, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

BILBOKO LEHEN AUZIALDIKO 5 ZENBAKIKO EPAITEGIA
3103

EDIKTUA, ezkontzaz kanpoko seme-alabentzako neurrietarako adostasun gabeko 875/2017 prozeduraren ondoriozkoa.

Bilboko Lehen Auzialdiko 5 zenbakiko Epaitegia (Familia).

Judizioa: ezkontzaz kanpoko seme-alabentzako neurrietarako adostasun gabeko 875/2017 prozedura.

Demandatzailearen prokuradorea: Veronica Vazquez Fontao.

Judizio horretan epaia eman da 2020-07-15ean. Horren bidez amaiera eman zaio prozesuari.

Ricardo Sanchez Franco demandatuaren gaur egungo bizilekua ezezaguna denez, ebazpen hori Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko den ediktu baten bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legeak (Pzl) 497.2 artikuluan xedatutakoari jarraituz.

Aurkaratzeko modua: Bizkaiko Probintzia Auzitegian apelazio-errekurtsoa aurkeztuz (Pzl, 455. artikulua). Errekurtsoa egiteko, idazkia aurkeztu behar da epaitegi honetan, hogei egun balioduneko epean, jakinarazpena egin eta biharamunetik aurrera. Idazki horretan, bestalde, hauek adieraziko dira: aurkaratzea zein alegaziotan oinarritzen den eta apelatutako ebazpena eta aurkaratutako erabakiak zein diren (Pzl, 458.2 artikulua).

Errekurtsoa jarri ahal izateko, 50 euroko gordailua eratu beharko da; baldintza hori bete ezean, ez da errekurtsoa izapidetzea onartuko. Gordailua egiteko, diru kopuru hori kontsignatu beharko da epaitegi honek Banco Santanderren duen gordailu eta kontsignazio kontuan. Kontuaren zenbakia hauxe da:4709. Ordainagiriaren kontzeptua idazteko hutsunean, «errekurtsoa» dela adierazi beharko da (kodea: 02-Apelazioa). Diru kopuru hori kontsignatu dela egiaztatu beharko da errekurtsoa aurkeztean (Bjlo, 15. XG).

Errekurtsoa jartzeko gordailua eratzetik salbuetsita daude aipatutako xedapenaren 5. paragrafoan aipatzen direnak eta doako laguntza juridikorako eskubidea aitortua dutenak.

Interesdunak eskuragarri dauka jakinarazten den ebazpenaren testu osoa, epaitegi honetako bulego judizialean, eta, han, osorik aztertu ahal izango du.

Bilbao, 2020ko uztailaren 16a.

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.


Azterketa dokumentala