Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

150. zk., 2020ko uztailaren 31, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

GARAPENERAKO LANKIDETZAREN EUSKAL AGENTZIA
3101

EBAZPENA, 2020ko uztailaren 17koa, Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziako zuzendariarena, zeinaren bidez ekintza humaritarioko proiektuen ildoko ekintza humanitarioko esku-hartzeetarako laguntzak ematen baitira, 2020ko garapenerako lankidetzaren kargura.

Ekainaren 18ko 90/2019 Dekretuan, ekintza humanitarioko esku-hartzeetarako laguntzak arautzen dira, garapenerako lankidetzaren kargurakoak, eta bi jarduera-mota bereizten. Alde batetik, ekintza humanitarioko proiektuak, krisi humanitarioen eraginpeko pertsonak babesteko direnak; eta beste aldetik, ekintza humanitarioko estrategiak, epe ertaineko eta aurrekontu handiagoko esku-hartzeak direnak, zeinek, aipatutako babes-ekintzez gain, erakunde humanitarioak sendotzeko eta euskal herritarrak sentsibilizatzeko bestelako ekintzak ere jasotzen baitituzte.

Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziako zuzendariaren 2020ko otsailaren 26ko Ebazpenaren bidez (2020ko martxoaren 10eko EHAA, 48. zk.), garapenerako lankidetzaren kargura ekintza humanitarioko proiektuetarako laguntzak emateko 2020ko deialdia egiten da.

Halaber, Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziako zuzendariaren 2020ko ekainaren 4ko Ebazpenaren bidez (2020ko ekainaren 17ko EHAA, 118. zk.), ekintza humanitarioko proiektuei laguntza emateko deialdirako zuzkidura ekonomikoa handitzen da, garapenerako lankidetzaren kargura, 2020ko ekitaldirako.

Ikusi da deialdia egiteko Ebazpenaren 4. artikuluaren bidez hartarako izendatutako Balorazio Batzordeak laguntzak emateko egindako proposamena; egin ditu Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziaren Koordinatzeko Zerbitzu Teknikoak laguntza-eskabideen balorazioa eta azterketa teknikoa. Horrenbestez, honako hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Ebazpen honen I. eranskinean jasotako erakundeei ematea Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziako zuzendariaren 2020ko otsailaren 26ko Ebazpenaren bidez deitutako laguntzak, eranskin horretan aipatutako zenbatekoan eta eran.

Bigarrena.– Bazter uztea ebazpen honen II. eranskinean ageri diren erakundeek aurkeztutako eskaerak, eranskinean adierazten diren arrazoiengatik.

Hirugarrena.– Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzeko agintzea, jende guztia jakinaren gainean egon dadin.

Laugarrena.– Ebazpen honek ez dio amaiera ematen administrazio-bideari, eta, beronen aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziako lehendakariari, hilabeteko epean, ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera. Gora jotzeko errekurtsoa aurkezten denetik hiru hilabete pasatzen badira ebazpenik eman gabe, errekurtsoa ezetsitzat hartu ahal izango da, eta administrazioarekiko auzien bidea zabalik geratuko da.

Vitoria-Gasteiz, 2020ko uztailaren 17a.

Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziako zuzendaria,

PAUL ORTEGA ETCHEVERRY.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala