Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

150. zk., 2020ko uztailaren 31, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

HEZKUNTZA SAILA
3097

HUTS-ZUZENKETA, honako agindu honena: Agindua, 1996ko apirilaren 17koa, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuarena, Donostia-San Sebastiángo (Gipuzkoa) Centro autorizado de grado elemental «Centro de estudios musicales Academia Arbos» Oinarrizko Mailako Baimendutako ikastetxeari musika-eskola bilakatzeko baimena emateko dena.

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria arautzen duen abenduaren 23ko 217/2008 Dekretuaren 18.2.b) artikuluan xedatzen denez, argitaratzeko bidalitako testuan dauden hutsak edo omisioak Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako Zuzendaritzak zuzenduko ditu, baldin eta nabarmenak badira, dokumentuen esanahia aldatzen ez badute, eta nahasbiderik ez sortzeko komeni bada. Testua argitaratzeko agindua eman duen organo berberak egingo du zuzenketa egiteko eskaria.

Era horretako huts bat aurkitu da Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuaren 1996ko apirilaren 17ko Aginduaren testuan (1996ko ekainaren 3ko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria, 105. zk.). Agindu horren bidez, Donostiako (Gipuzkoa) Centro autorizado de grado elemental «Centro de Estudios Musicales Academia Arbos» Oinarrizko Mailako Baimendutako ikastetxeari musika-eskola bilakatzeko baimena eman zitzaion. Hori dela eta, dagokion zuzenketa egiten da hemen:

Atal bakarrean, honela dio:

«Titularra: Sociedad de Centros de Estudios Musicales Academia Arbos S. A.»

baina honela esan behar du:

«Titularra: Centro de Estudios Musicales C.B.»


Azterketa dokumentala