Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

150. zk., 2020ko uztailaren 31, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Izendapenak, egoerak eta gorabeherak

ETXEPARE EUSKAL INSTITUTUA / BASQUE INSTITUTE
3089

EBAZPENA, 2020ko uztailaren 20koa, Etxepare Euskal Institutuko zuzendariarena, Ekonomia eta Aurrekontuak Kudeatzeko teknikari bat barne-sustapen bidezko hautatzeko prozesuaren oinarrietan ezarritakoa bete duen izangai hautatuaren izena argitaratzen duena, Etxepare Euskal Institutuan lan egiteko lan-kontratua formalizatu dezan.

2020ko otsailaren 19an Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu zen Etxepare Euskal Institutuko zuzendariaren 2020ko urtarrilaren 31ko Ebazpena, langile lan-kontratudunentzat gordetako lanpostuen zerrendaren aldaketa zehazten zuena.

2020ko ekainaren 5eko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu zen 2020ko maiatzaren 26ko Ebazpenaren bitartez, Etxepare Euskal Institutuko zuzendariak hautaketa-prozesu baterako deia egin zuen, barne-sustapenaren bidez langile lan-kontratudun finko bat hartzeko Etxepare Euskal Institutuaren zerbitzuko Ekonomia eta Aurrekontuak Kudeatzeko teknikariaren kategoriarekin.

2020ko ekainaren 11n, 2020ko maiatzaren 26ko Etxepare Euskal Institutuaren zerbitzuko Ekonomia eta Aurrekontuak Kudeatzeko teknikariaren kategoriarekin barne-sustapenaren bidez langile lan-kontratudun finko bat hautatzeko deialdiaren Ebazpenaren huts-zuzenketa bat argitaratu zen Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian.

2020ko ekainaren 23an, Etxepare Euskal Institutuko zuzendariak, hautaketa-prozesu horri dagokion hautatuen behin-behineko zerrenda argitaratu zuen, eta zuzentzeko moduko akatsak zuzentzeko hamar egun balioduneko epea zabaldu zuen.

Akatsak zuzenduta, 2020ko ekainaren 29an, Etxepare Euskal Institutuko zuzendariak, hautaketa-prozesuari dagokion hautatuen behin betiko zerrenda eta deialdiaren Lehenengo Faseko oposizio aldiko proben zein Bigarren Faseko lehiaketako dagozkion merezimenduen egiaztatzearen eguna, ordua eta tokia argitaratu zituen. 2020ko ekainaren 30ean, Etxepare Euskal Institutuko zuzendariak Epaimahai Kalifikatzailearen osaketa argitaratu zuen.

Deialdiaren oinarrietako 6., 7. eta 8. ataletan adierazitakoa betez, 2020ko uztailaren 10ean Etxepare Euskal Institutuaren webgunean (http://www.etxepare.eus) gainditutako hautagaien behin betiko zerrenda argitaratu zen. Deialdiko oinarrien 8. atalean ezarritakoaren arabera, egutegiko hamar (10) egun naturaleko epea ezarri zen hautaturiko langileak artikulu horretan zehaztutako agiriak aurkez zitzan.

Aurkeztutako agiriak aztertu ondoren, Euskal Funtzio Publikoaren uztailaren 6ko 6/1989 Legearen II. tituluko IV. kapituluaren 30. eta 31. artikuluetan langileak hautatzeko ezarritakoarekin bat etorriz, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorreko lan-kontratuko langileen hitzarmen kolektiboa kontuan harturik, eta aipaturiko legeko 6.1.i) artikuluan aitorturiko eskumenak erabilita, hauxe

EBAZTEN DUT:

Lehenengo artikulua.– 2020ko ekainaren 11n Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratutako oinarrietan ezarritakoa bete duten izangai hautatuen behin betiko zerrenda argitaratzea (I eranskina).

Bigarren artikulua.– Hamabost (15) eguneko epea ematea, hautatuen artean puntuazio altuena lortu duen izangaiak Etxepare Euskal Institutuarekin dagokion lan-kontratua sinatu dezan, Institutuaren egoitzan bertan, Tabakalera, Andre Zigarrogileen Plaza 1, 20012 Donostia-San Sebastián.

AZKEN XEDAPENETAKO LEHENENGOA

Ebazpen honek amaitu egiten du administrazio-bidea. Haren aurka aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkeztu ahal diote interesdunek Etxepare Euskal Institutuko zuzendariari, hilabeteko epean, ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik hasita; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiaren Administrazioarekiko Auzietarako Salan, bi hilabeteko epean, ebazpena EHAAn argitaratzen den egunaren biharamunetik hasita.

AZKEN XEDAPENETAKO BIGARRENA

Ebazpen honek Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera sortuko ditu ondorioak.

Donostia / San Sebastián, 2020ko uztailaren 20a.

Etxepare Euskal Institutuko zuzendaria,

IRENE LARRAZA AIZPURUA.

ERANSKINA
BARNE-SUSTAPENEKO HAUTAKETA-PROZESUA, LANGILE LAN-KONTRATUDUN FINKOA HARTZEKO, ETXEPARE EUSKAL INSTITUTUKO EKONOMIA ETA AURREKONTUAK KUDEATZEKO TEKNIKARIAREN KATEGORIAREKIN
2020-07-20 Hautaketatuan behin betiko zerrenda:
(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala