Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

150. zk., 2020ko uztailaren 31, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Izendapenak, egoerak eta gorabeherak

ENPLEGUKO ETA GIZARTE POLITIKETAKO SAILA
3088

AGINDUA, 2020ko uztailaren 20koa, Enpleguko eta Gizarte Politiketako sailburuarena, Enpleguko eta Gizarte Politiketako Saileko behin-behineko langile gisa kargutik kentzea xedatzen duena.

Euskal Autonomia Erkidegoko Funtzio Publikoari buruzko ekainaren 30eko Legearen 28.2 artikuluan eta uztailaren 6ko 6/1989 Legearen 96.2 artikuluan jasotako aurreikuspenak aplikatuta, honako kargu kentze hau gauzatu da:

XEDATZEN DUT:

Lehenengoa.– Jose Antonio Suso Pérez de Arenaza jauna, Saileko Politika aholkulari gisa (5264 kodea, 1 dotazioa, sailburu maila) lanpostutik kentzea eta egindako lanagatik eskerrak ematea.

Bigarrena.– Kargutik kentzeak 2020ko uztailaren 16tik aurrera izango du eragina. Nolanahi ere, zerbitzuak eskaintzen dituen azken egunarekin bat etorriko da data.

Hirugarrena.– Agindu honek amaiera ematen dio administrazio-bideari, eta, beronen aurka, aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkez dakioke organo honi, hilabeteko epean, edo administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Administrazioarekiko Auzien Epaitegian, bi hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2020ko uztailaren 20a.

Enpleguko eta Gizarte Politiketako sailburua,

BEATRIZ ARTOLAZABAL ALBENIZ.


Azterketa dokumentala