Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

146. zk., 2020ko uztailaren 27a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

GOBERNANTZA PUBLIKO ETA AUTOGOBERNU SAILA
2985

HUTS-ZUZENKETA, honako ebazpen honena: Ebazpena, 2020ko uztailaren 1ekoa, Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeko zuzendariarena, zeinaren bidez bost matrikula-gastuak ordaintzeko bost beka iragartzen baitira «Hirigintza eta Lurralde Ikasketak XLVI (46) Ikastaroa (2020-2021)» egiteko. Aipatutako ikastaroa IVAP Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundearen mendeko LHIEE Lurralde eta Hiri Ikasketetarako Euskal Eskolak antolatu.

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria arautzen duen abenduaren 23ko 217/2008 Dekretuaren 18.2.b) artikuluan xedatzen denez, argitaratzera bidalitako testuan dauden hutsak edo omisioak Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako Zuzendaritzak zuzenduko ditu, baldin eta nabarmenak badira, dokumentuen esanahia aldatzen ez badute, eta nahasbiderik ez sortzeko komeni bada. Testua argitaratzeko agindua eman duen organo berberak egingo du zuzenketa egiteko eskaria.

Horrelako hutsak aurkitu dira IVAP Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundearen mendeko LHIEE Lurralde eta Hiri Ikasketetarako Euskal Eskolak Hirigintza eta Lurralde Ikasketak «XLVI (46) Ikastaroa (2020-2021)» egiteko bost matrikula-gastuak ordaintzeko bost beka iragartzen duen 2020ko uztailaren 1eko Ebazpenean (2020ko uztailaren 13ko EHAA, 136. zk.).Hori dela-eta, dagokion zuzenketa egiten da hemen:

Laugarren oinarrian, 2020/2729 (17/4) orrialdean:

honela dio:

«Administrazio-egoitza Euskal Autonomia Erkidegoan eduki beharko dute, 2018ko abenduaren 31tik, gutxienez.»

Baina honela esan behar du:

«Administrazio-egoitza Euskal Autonomia Erkidegoan eduki beharko dute, 2019ko abenduaren 31tik, gutxienez.»

Zortzigarren oinarrian, 2020/2729 (17/6) orrialdean:

honela dio:

«2.3.– Errolda-agiria edo -agiriak, ziurtatzeko eskatzaileak administrazio-egoitza Euskal Autonomia Erkidegoko udalerriren batean daukala, gutxienez, 2018ko abenduaren 31z geroztik eta errolda-agiri horiek, halaber, identifikatu beharko dituzte eskatzailearekin etxe horretan 2018ko abenduaren 31z geroztik bizi diren pertsona guztiak.»

Baina honela esan behar du:

«2.3.– Errolda-agiria edo -agiriak, ziurtatzeko eskatzaileak administrazio-egoitza Euskal Autonomia Erkidegoko udalerriren batean daukala, gutxienez, 2019ko abenduaren 31z geroztik eta errolda-agiri horiek, halaber, identifikatu beharko dituzte eskatzailearekin etxe horretan 2019ko abenduaren 31z geroztik bizi diren pertsona guztiak.»

Zortzigarren oinarrian, euskarazko bertsioan, 2020/2729 (17/6) orrialdean:

honela dio:

«2.3.– Errolda-agiria edo -agiriak, ziurtatzeko eskatzaileak administrazio-egoitza Euskal Autonomia Erkidegoko udalerriren batean daukala, gutxienez, 2018ko abenduaren 31z geroztik eta errolda-agiri horiek, halaber, identifikatu beharko dituzte eskatzailearekin etxe horretan 2018ko abenduaren 31z geroztik bizi diren pertsona guztiak.

2.4.– Eskatzailearen bizikidetza-unitatearen pertsona fisikoen errentaren gaineko zergaren (PFEZ) aitorpena, 2018ko ekitaldiari dagokiona eta, baten bat errenta-aitorpena egitetik salbuetsita egonez gero, egoera horren erantzukizunpeko adierazpena.»

Baina honela esan behar du:

«2.3.– Errolda-agiria edo -agiriak, ziurtatzeko eskatzaileak administrazio-egoitza Euskal Autonomia Erkidegoko udalerriren batean daukala, gutxienez, 2019ko abenduaren 31z geroztik eta errolda-agiri horiek, halaber, identifikatu beharko dituzte eskatzailearekin etxe horretan 2019ko abenduaren 31z geroztik bizi diren pertsona guztiak.

2.4.– Eskatzailearen bizikidetza-unitatearen pertsona fisikoen errentaren gaineko zergaren (PFEZ) aitorpena, 2019ko ekitaldiari dagokiona eta, baten bat errenta-aitorpena egitetik salbuetsita egonez gero, egoera horren erantzukizunpeko adierazpena.»

Vitoria-Gasteiz, 2020ko uztailaren 16a.

Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeko zuzendaria,

MARÍA TERESA IRURETAGOYENA IBARGUREN.


Azterketa dokumentala