Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

137. zk., 2020ko uztailaren 14a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

HEZKUNTZA SAILA
2749

AGINDUA, 2020ko uztailaren 7koa, Hezkuntzako sailburuarena, zeinaren bidez baimena ematen baita Getxoko (Bizkaia) «Andres Isasi» Musika Eskola Publikoaren instalazioak aldatzeko.

Getxon dagoen «Andres Isasi» Musika Eskola Publikoak abiarazi duen espedientea aztertu da, zeinaren bitartez baimena eskatzen baitu musika-eskolaren instalazioak handitzeko.

Espediente hori ezarritako prozeduraren arabera izapidetu da, indarreko arauek eskatzen dituzten agiriak erantsi zaizkio, eta arlo horretan eskumena duten erakundeek horri buruzko txostena eman dute.

Arau hauek ikusi dira: 289/1992 Dekretua, urriaren 27koa, Euskal Autonomi Elkartean «Musika Eskola» direlako arautu gabeko berariazko musika-irakaskuntzarako ikastetxeak sortu eta jardunean jartzeko balio izango duten oinarrizko arauak ezartzen dituena (1993ko urtarrilaren 4ko EHAA), eta gai horretan aplikatu beharreko indarreko araudia. Horiek horrela, honako hau

EBAZTEN DUT:

1. artikulua.– Ondoren zehazten den musika-eskolari baimena ematen zaio, 2020-2021 ikasturtetik aurrera, orain arte dituen instalazioak handitzeko eta eskolak emateko Getxoko udalerrian dagoen Muxikebarri kultur-gunean (Basagoiti etorbidea, 77).

Kode-zenbakia: 48010696 eta 014992.

Izen generikoa: Musika Eskola Publikoa.

Izen espezifikoa: «Andres Isasi».

Titularra: Organismo Autónomo Local Conservatorio de Getxo del Ayuntamiento de Getxo.

Helbidea: Las Mercedes kalea, 6 – Basagoiti etorbidea, 77.

Udalerria: Getxo.

Lurralde Historikoa: Bizkaia.

2. artikulua.– Ikastetxeak Eraikuntzako Kode Teknikoa bete beharko du, martxoaren 17ko 314/2006 Errege Dekretuak onartua, bai eta indarreko legeriak ezartzen dituen higiene-, akustika-, bizigarritasun-, segurtasun- eta irisgarritasun-baldintzak ere. Ikastetxearen titularraren erantzukizuna izango da baldintza horiek betetzea.

AZKEN XEDAPENA

Agindu honen kontra, aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkeztu ahal zaio Hezkuntzako sailburuari, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera, hilabeteko epean; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkeztu ahal da Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusian, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera, bi hilabeteko epean.

Vitoria-Gasteiz, 2020ko uztailaren 7a.

Hezkuntzako sailburua,

CRISTINA URIARTE TOLEDO.


Azterketa dokumentala