Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

137. zk., 2020ko uztailaren 14a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

EKONOMIAREN GARAPEN ETA AZPIEGITURA SAILA
2748

EBAZPENA, 2020ko uztailaren 1ekoa, Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Sailaren Bizkaiko lurralde-ordezkariarena, zeinaren bidez iragartzen baita zerrendatutako finkak okupatu aurreko aktak egiteko deialdia; finka horiek Bilboko, Sondikako eta Erandioko udalerrian daude, eta «132kV-ko zirkuitu bikoitzeko Basauri TA-Gatika TA linea elektrikoaren moldaketa 16 eta 33=34 euskarrien artean» proiektuaren eraginpean daude. Linearen titularra i-DE Redes Eléctricas Inteligentes SAU da.

Erref.: (48-AT-I-2017-19) IFT/YMM.

Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Sailaren Bizkaiko lurralde-ordezkariaren 2020ko otsailaren 19ko Ebazpenaren bidez, aipatutako instalazio elektrikoa onura publikokoa dela deklaratu zen.

Sektore Elektrikoari buruzko abenduaren 26ko 24/2013 Legearen 55. artikuluan xedatutakoaren arabera, onura publikoko deklaratzeak berekin dakar eraginpeko eskubideak eskuratzea edo ondasunak okupatu beharra, eta, ondorioz, okupazioa premiaz egin beharra, betiere Nahitaezko Desjabetzeari buruzko Legearen 52. artikuluan zehaztutako ondorioetako.

Ondorioz, Nahitaezko Desjabetzeari buruzko 1954ko abenduaren 16ko Legearen 52. artikuluarekin bat (1954ko abenduaren 17ko BOE), lurralde-ordezkaritza honek erabaki du eraginpeko eskubideen eta ondasunen jabe eta titularrei deitzea eraginpeko ondasunak dauden udalerriko udaletxera (Bizkaiko Lurralde Historikoan). Hor egingo dira eraginpeko ondasunak okupatu aurretiko aktak eta, beharrezkoa bada, behin betiko okupazioarena.

Eraginpeko ondasunetan edozein eratako eskubideak edo interesak dituzten pertsona titularrak eta horretan bestelako interesik duten gainerako pertsona guztiak ere joan daitezke bilerara, bai zuzenean, eurak joanda, bai zeharka, euren ordez dagokion baimenarekin besteren bat bidalita; era batera zein bestera, titulartasuna egiaztatzeko agiriak eraman beharko dituzte, baita kontribuzioaren azken ordainagiria ere. Hala nahi izanez gero, peritu edo notario batek lagunduta ere joan daitezke.

Honekin batera dagoen zerrendan aditzera emandako egun eta orduan jasoko dira aktak, eta hori zitazio-zedularen bitartez emango zaio jakitera titular bakoitzari, non lekua, eguna eta ordua adierazi beharko baitira. Nahitaezko Desjabetzeari buruzko Legearen 52. artikuluan ezarritako argitalpenak ere egingo dira.

Halaber, Nahitaezko Desjabetzeari buruzko Legearen Araudiaren 56.2 artikuluan xedatutakoarekin bat etorriz, bai interesdunek bai argitaratutako zerrendetan aipatu ez diren interes errealen eta interes ekonomikoen titularrek nahi adina alegazio aurkez ditzakete, eraginpeko ondasun eta eskubideen zerrendetan egindako akatsak zuzentzeko, hain justu ere idazki baten bitartez Bilboko lurralde-bulegoan (Concha Jeneralaren kalea 23, 5.a), aldez aurretiko aktak jasotzeko izendatutako egunera arte.

Halaber, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 45.1 artikuluan xedatutakoaren arabera, eta Nahitaezko Desjabetzeari buruzko Legearen 52. artikuluaren bigarren arauan xedatutakoaren arabera, iragarki honek hauei jakinarazpena egiteko balioko du: identifikatu gabeko interesdun posibleei, eraginpeko ondasunen eta eskubideen titular ezezagunei, eta helbide ezezaguna dutenei.

Bilbao, 2020ko uztailaren 1a.

Bizkaiko lurralde-ordezkaria,

ADOLFO GONZÁLEZ BERRUETE.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala