Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

134. zk., 2020ko uztailaren 9a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

ENPLEGUKO ETA GIZARTE POLITIKETAKO SAILA
HEZKUNTZA SAILA
2693

AGINDUA, 2020ko ekainaren 26koa, Enpleguko eta Gizarte Politiketako sailburuarena eta Hezkuntzako sailburuarena, zeinaren bitartez «Ceinpro» titulartasun pribatuko ikastetxeari baimena ematen zaio Euskal Autonomia Erkidegoan titulartasun pribatuko Lanbide Heziketako Ikastetxe Integratua izateko.

Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuaren 1985eko irailaren 2ko Aginduaren bidez, Donostiako «Ceinpro» ikastegiari baimena eman zitzaion legez sendetsitako sailkapena duen bigarren mailako Lanbide-hezkuntzako ikastegi gisa (1985eko irailaren 28ko EHAA).

Kualifikazioen eta Lanbide Heziketaren ekainaren 19ko 5/2002 Lege Organikoak Lanbide Heziketako 3 sistemak bateratzeko oinarria jarri zuen: Hezkuntza-sistemaren Lanbide Heziketa, lanerako Lanbide Heziketa eta etengabeko prestakuntza, azken bi hauek enplegurako Lanbide Heziketaren sisteman txertatuta.

Bateratzeko baliabide berri gisa, legearen 11. artikuluan aurreikusten da Lanbide Heziketako ikastetxe integratuak sortzea. Ikastetxe integratuak tituluak eta profesionaltasun-ziurtagiriak lortzeko heziketa-eskaintza guztiak eskaintzen dituzten ikastetxeak dira, administrazioek dituzten eskumenen eremuan sortu eta baimendu ditzaketenak, betiere, legeak ezartzen dituen baldintza eta betekizunekin.

Lanbide Heziketako ikastetxe integratuen oinarrizko baldintzak arautzen dituen abenduaren 23ko 1558/2005 Errege Dekretuak garatzen du Kualifikazioen eta Lanbide Heziketaren ekainaren 19ko 5/2002 Lege Organikoak 11.artikuluan ezarritakoa, eta ikastetxe integratuen xedeak eta funtzioak zehazten ditu 5. eta 6. artikuluetan, hurrenez hurren,.

Profesionaltasun-ziurtagiriak arautzen dituen urtarrilaren 18ko 34/2008 Errege Dekretuaren 12. artikuluan ezartzen da zer ikastetxek eman ditzaketen ziurtagiriei lotutako prestakuntza-ekintzak, 2.a) puntuan beren-beregi aipatuta Lanbide Heziketako Ikastetxe integratuak.

Euskal Autonomia Erkidegoko Lanbide Heziketako ikastetxe integratuak arautzen dituen apirilaren 1eko 46/2014 Dekretuak ezartzen ditu Lanbide Heziketako ikastetxe integratuek bete behar dituzten baldintzak eta 8.artikuluan xedatzen du hezkuntzaren eta enpleguaren alorrean eskumena duten sailek baimen ditzaketela, batera emango duten agindu baten bidez, eta ikastetxe pribatuaren titularrak eskatuta, Lanbide Heziketako ikastetxe pribatu integratuak, dekretu honetan eta aplikagarri diren arauetan ezarritako baldintzen arabera.

Bigarren Hezkuntzako Ceinpro Ikastetxe pribatuak eskatuta, Lanbide Heziketako Ikastetxe Integratua izateko baimen-espedienteari hasiera eman zaio. Espedientea izapidetuta, baieztatu eta egiaztatu ondoren, Enpleguko eta Gizarte Politiketako sailburuaren eta Hezkuntzako sailburuaren 2017ko martxoaren 14ko Aginduak ezartzen dituen baldintzak Euskal Autonomia Erkidegoan titulartasun pribatuko Lanbide Heziketako ikastetxeko ikastetxe integratuak baimentzeko,

XEDATZEN DUGU

1. artikulua.– Titulartasun pribatuko Lanbide Heziketako Ikastetxe Integratua baimentzea.

Euskal Autonomia Erkidegoko Lanbide Heziketako ikastetxe integratuak arautzen dituen apirilaren 1eko 46/2014 Dekretuaren 8. artikuluak ezarritakoaren arabera, Ceinpro bigarren hezkuntzako ikastetxe pribatua Lanbide Heziketako Ikastetxe Integratua bilakatzen da, ondorengo datu hauekin:

a) Izen generikoa: Lanbide Heziketako Ikastetxe Integratua.

b) Izen espezifikoa: «Ceinpro».

c) Kode zenbakia: 20007539.

d) Titularra: «Centro Informático Profesional Ceinpro, S.L.»

e) Helbidea: Heriz pasealekua, 95.

f) Herria: Donostia.

g) Udalerria: Donostia.

h) Lurralde historikoa: Gipuzkoa.

«Ceinpro» titulartasun pribatuko Lanbide Heziketako Ikastetxe Integratua, hasierako Lanbide Heziketaren irakaskuntzei dagokienez, Hezkuntza sailaren mendeko ikastetxe publiko integratu bati atxikituko zaio.

2. artikulua.– Heziketa eskaintza eta ikasleak.

1.– Ikastetxeak bere prestakuntza-jardueretan sartuko dituen irakaskuntzak hauek izango dira: hasierako Lanbide Heziketari dagozkionak, enplegua hobetzeko ekintzei dagozkienak, eta bizialdi osoko irakaskuntzari dagozkionak, lanean dabilen langileriarentzat direnak. Jarduera hauek lan-ingurunearen premiei erantzun behar diete, betiere sailen eta organo eskudunen baimena izanik.

2.– Apirilaren 1eko 46/2014 Dekretuaren 2. artikuluaren 3.puntuan adierazitakoaren arabera, Lanbide Heziketako ikastetxe integratuek, baimenduta dituzten lanbide-familia edo –arloei dagozkien prestakuntza-eskaintzaz gain, lanbide-informazio eta –orientazioko zerbitzuak ere eskainiko dituzte, eta, hala badagokio, berariazko araudian zehazten denaren arabera, baita beste ikaskuntza ez formal batzuen bidez edo lan-eskarmentuaren bidez –kualifikazioen eta Lanbide Heziketaren sistema nazionalaren esparruan- lortutako gaitasuna ebaluatzeko zerbitzuak eta kalitatezko prestakuntza, enplegagarritasuna, berrikuntza eta ekintzailetza sustatzen duten beste zerbitzu batzuk ere.

3. artikulua.– Hezkuntza administrazioak baimendutako irakaskuntzak.

1.– Lanbide-arloa: Administrazioa eta Kudeaketa.

a) «Administrazioa eta Finantzak», goi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.

2.– Lanbide-arloa: Arte Grafikoak.

a) «Aurreinprimaketa digitala», erdi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: 3 ziklo.

b) «Argitalpen inprimatuen eta multimedia argitalpenen diseinua eta edizioa», goi-mailako heziketa zikloa. Edukiera: 2 ziklo.

3.– Lanbide-arloa: Irudia eta soinua.

a) «3D Animazioak, Jokoak eta Multimedia Elkarreragileak», goi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: 2 ziklo.

4.– Lanbide-arloa: Instalatze- eta mantentze-lanak.

a) «Lanbide-arriskuen prebentzioa», goi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.

5.– Lanbide-arloa: Gizarte eta kultur zerbitzuak.

a) «Haur hezkuntza», goi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.

b) «Gizarteratzea», goi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.

4. artikulua.– Lanbide-administrazioak baimendutako irakaskuntzak.

1.– Lanbide-arloa: Administrazioa eta kudeaketa.

a) «Bezeroarekiko harremanetako administrazio-jarduerak», profesionaltasun-ziurtagiria.

b) «Administrazio-kudeaketako jarduerak», profesionaltasun-ziurtagiria.

c) «Zuzendaritzarako laguntza», profesionaltasun-ziurtagiria.

d) «Dokumentu- eta kudeaketa- laguntza langela eta bulegoetan», profesionaltasun-ziurtagiria.

e) «Ikuskapenerako kontabilitate- eta administrazio-kudeaketa», profesionaltasun-ziurtagiria.

f) «Giza baliabideen kudeaketa integratua», profesionaltasun-ziurtagiria.

g) «Enpresen finantzaketa», profesionaltasun-ziurtagiria.

2.– Lanbide-arloa: Arte grafikoak.

a) «Produktu grafikoen diseinua», profesionaltasun-ziurtagiria.

b) «Argitalpen produkzioa», profesionaltasun-ziurtagiria.

c) «Elementu grafikoen tratamendua eta maketazioa aurreinprimaketan», profesionaltasun-ziurtagiria.

3.– Lanbide-arloa: Merkataritza eta marketina.

a) «Bezero, kontsumitzaile eta erabiltzaileei arreta ematea», profesionaltasun-ziurtagiria.

b) «Salmenten merkataritza-kudeaketa», profesionaltasun ziurtagiria.

c) «Marketin- eta komunikazio- kudeaketa», profesionaltasun-ziurtagiria.

d) «Hornikuntzaren kudeaketa eta kontrola», profesionaltasun-ziurtagiria.

e) «Nazioarteko salerosketa eta marketinga», profesionaltasun-ziurtagiria.

4.– Lanbide-arloa: Eraikuntza eta obra zibila.

a) «Eraikuntzako proiektuak eta obrak kontrolatzea», profesionaltasun-ziurtagiria.

5.– Lanbide-arloa: Fabrikazio mekanikoa

a) «Produkzioaren kudeaketa fabrikazio mekanikoan», profesionaltasun-ziurtagiria.

6.– Lanbide-arloa: Turismoa eta ostalaritza.

a) «Bidaia konbinatuak eta ekitaldiak sortzea eta kudeatzea», profesionaltasun-ziurtagiria.

7.– Lanbide-arloa: Informatika eta komunikazioak.

a) «Datu-baseen administrazioa», profesionaltasun-ziurtagiria.

b) «Interneteko zerbitzuak administratzea», profesionaltasun-ziurtagiria.

c) «Web-orriak egitea eta argitaratzea», profesionaltasun-ziurtagiria.

d) «Web teknologiak erabilita aplikazioak garatzea», profesionaltasun-ziurtagiria.

e) «Objektuei eta erlaziozko datu-baseei zuzendutako lengoaien bidezko programazioa», profesionaltasun-ziurtagiria.

f) «Informatika-sistemen programazioa», profesionaltasun-ziurtagiria.

g) «Kudeaketa-aplikazioetako egiturazko lengoaien programazioa», profesionaltasun-ziurtagiria.

h) «Informatika-segurtasuna», profesionaltasun-ziurtagiria.

i) «Informazioa kudeatzeko sistemak», profesionaltasun ziurtagiria.

j) «Mikroinformatika-sistemak», profesionaltasun-ziurtagiria.

8.– Lanbide-arloa: Irudia eta soinua.

a) «Multimedia ikus-entzunezko produktu elkarreragileak garatzea», profesionaltasun-ziurtagiria.

9.– Lanbide-arloa: Segurtasuna eta ingurumena.

a) «Ingurumen-kudeaketa», profesionaltasun-ziurtagiria.

10.– Lanbide arloa: Gizarte eta kultura zerbitzuak.

a) «Mendeko pertsonei gizarte-erakundeetan gizarte- eta osasun-arreta ematea», profesionaltasun-ziurtagiria.

b) «Pertsonei etxean gizarte-eta osasun-arreta ematea», profesionaltasun ziurtagiria.

c) «Enplegurako lanbide-heziketako irakaskuntza», profesionaltasun-ziurtagiria.

5. artikulua.– Gobernu-partaidetza eta koordinazio-organoak.

1.– Titulartasun pribatuko Lanbide Heziketako Ikastetxe integratuak, gutxienez, pertsona bakarreko gobernu-organo hauek izango ditu: zuzendaria, ikasketa-burua eta idazkaria.

2.– Era berean kide anitzeko partaidetza-organo hauek izango ditu: gizarte kontseilua eta irakasleen klaustroa.

6. artikulua.– Aldatzea edo baliogabetzea.

Baimena aldatzeko edo baliogabetzeko, apirilaren 1eko 46/2014 Dekretuko 8.5 artikuluan eta 2017ko martxoaren 14ko Aginduko 10.artikuluan xedatutakoa jarraituko da.

XEDAPEN GEHIGARRIA.– Gizarte kontseilua eratzea.

Irakasleen klaustroa eratu ondoren, ikastetxearen zuzendaritzaren ekimenez, Gizarte kontseilua osatu eta martxan jartzeko behar diren jarduera guztiak egin beharko dira Ikastetxea Integratua izan eta gehienez urtebeteko epean.

AZKEN XEDAPENETAKO LEHENENGOA.– Ondorioak.

Agindu hau indarrean jarriko da 2020/2021 ikasturte hasieran.

AZKEN XEDAPENETAKO BIGARRENA.– Errekurtsoak.

Agindu honen aurka, aukerako berraztertze-errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaie Hezkuntzako sailburuari edo Enplegu eta Gizarte Politiketako sailburuari hilabeteko epean, edo administrazioarekiko auzi-errekurtsoa Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien salan bi hilabeteko epean. Errekurtsoak aurkezteko epea agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunean hasiko da.

Vitoria-Gasteiz, 2020ko ekainaren 26a.

Enplegu eta Gizarte Politiketako sailburua,

BEATRIZ ARTOLAZABAL ALBENIZ.

Hezkuntzako sailburua,

CRISTINA URIARTE TOLEDO.


Azterketa dokumentala