Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

133. zk., 2020ko uztailaren 8a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

KULTURA ETA HIZKUNTZA POLITIKA SAILA
2675

AGINDUA, 2020ko uztailaren 1ekoa, Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuarena. Horren bidez, toki-erakundeei beren artxibo-sistema martxan jarri eta/edo sendotzera bideratutako dirulaguntzak emateko araubidea ezarri, eta 2020ko ekitaldiko deialdia egiten da.

Euskal Kultur Ondareari buruzuko Legearen bidez (uztailaren 3ko 7/1990 Legea) –zati batean indargabetzen duena Euskal Kultura Ondarearen maiatzaren 9ko 6/2019 Legearen xedapen indargabetzaileak; baina indarrean geratzen dira III. tituluaren VI. kapitulua, ondare dokumentalarena, eta V. tituluaren I. kapitulua, artxiboen zerbitzuena–, Euskadiko Artxibo Sistema Nazionala (EASN) sortu da, zeinari baitagozkio hura osatzen duten artxibo-zerbitzuen planak homologatzea eta koordinatzea. Aipatu legearen 74. artikuluaren arabera, aplikazio-esparrutik kanpo daude Estatuaren titulartasuneko artxibo-zerbitzuak, eta lurralde historikoetakoak. Artxibo-zerbitzuetako araudia eta Euskal Autonomia Erkidegoko dokumentazio-ondarearen erregelamendua onartzen duen azaroaren 21eko 232/2000 Dekretuak 3. artikuluan ezartzen du euskal herritarren dokumentu-ondarearen eremua, dokumentuok diren garaikoak direla; adibidez, toki-erakundeek beren funtzio edo zereginetan dihardutela sortu, bildu edo kontserbatutako dokumentuak; alegia, udalerriak, udalerria baino lurralde-eremu txikiagoko erakundeak eta udalerria baino lurralde-eremu handiagoko toki-erakundeak. Dekretu horrek berak, halaber, Euskadiko Artxibo Sistema Nazionalaren egitura, onurak, atxikipena eta funtzioak ezartzen ditu. 22. artikuluan EAEko udal- eta toki-administrazioko artxibo-zerbitzuak Euskadiko Artxibo Sistema Nazionalean nola sar daitezkeen xedatzen da.

Administrazioko erakunde bakoitzean artxibo-sistema bat ezartzea eta martxan jartzea hura egoki jarduteko oinarrizko baldintza da, bai eta informazio-baliabideak egoki kudeatzeko eta herritarren oroimena sortzeko bermea ere.

Agindu honen asmoa epe luzeko prozesua jarraitzea da, Euskal Autonomia Erkidegoko toki-administrazioari artxibo-sistema sendo eta efikazak emateko, toki-administrazio bakoitzak ondare horren gain duen erantzukizuna egoki betetzen dutela ziurtatzeko. Artxiboaren ikusmolde orokorra sustatu nahi da, halaber, administrazio-, informazio- edo kultura-mailako hainbat premiari arreta emateko zerbitzua izateko.

Hori dena aintzat hartuta, beharrezkotzat jotzen da helburu horiek dituzten ekimenak diruz laguntzea, batez ere, dokumentu-funts guztiak antolatzen hasteko, eta artxibo-zerbitzu publiko egonkorra sendotu eta finkatzerakoan zerikusirik duten administrazio guztiak elkarrekin jarduteko.

Euskal Kultura Ondareari buruzko uztailaren 3ko 7/1990 Legearen IV. tituluaren I. kapituluaren, «Artxibo-zerbitzuak», 73. eta 75. artikuluak, eta artxibo-zerbitzuetako araudia eta Euskal Autonomia Erkidegoko dokumentu-ondarea erregulatzeko arauak onartzen dituen 232/2000 Dekretuaren II. kapituluak, «Artxibo-zerbitzu publikoak», artxibo-zerbitzuaren definizioari eta egitekoei buruz xedatzen dutenaz gain, eta agindu hau egoki aplikatu eta garatzeko, artxibo-sistematzat hartzen da artxibo historikora heldu bitartean administrazio-kudeaketaren artikulazioaren eta udal dokumentazioaren fluxuen emaitza. Artxibo-sistema lortzeko egin behar diren jarduerei buruz ikuspegi orokor eta sendoa emanez, udal bakoitzak eskaintzen duen definizioa hartuko da artxibo-sistemaren proiektutzat. Eta, azkenik, honako hau hartuko da artxibo-programatzat: udal artxibo-sistemarako proiektuari jarraituz, urtebeteko epean edo epe laburragoan, osorik edo zati batean, behin betiko proiektuaren helbururen bat edo batzuk lortzeko bideratutako programa.

Halaber, kontuan hartu da dirulaguntzen arloko hiru arau nagusietan jasota dagoena: oinarrizko bitan (Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorra, eta uztailaren 21eko 887/2006 Errege Dekretua, Dirulaguntzen erregelamendua onartzen duena), bai eta Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen testu bategina onartzen duen azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretuan ere.

Aipatu behar da deialdi hau Kultura eta Hizkuntza Politika Sailaren 2018-2020 aldirako dirulaguntzen plan estrategikoaren barnean dagoela (toki-erakundeentzako dirulaguntzak, beren artxibo-sistema martxan jarri eta/edo sendotzeko). Plan hori Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuaren 2018ko urtarrilaren 31ko Aginduaren bitartez onartu zen. Halaber, Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuaren 2020ko urtarrilaren 30eko Aginduaren bidez onartu zen Kultura Sailaren Dirulaguntzen Urteko Plan Estrategikoaren barne dago, eta plan hori zein bestea Sailaren webgunean argitara eman ziren (www.euskadi.eus).

Horrenbestez,

EBAZTEN DUT:

1. artikulua.– Xedea eta aurrekontu-zuzkidura.

1.– Agindu honen xedea dirulaguntzak emateko erregimena arautzea da, 2020ko ekitaldian programak garatzeko. Programa horiek artxibo-sistemaren proiektu batean sartuta egon beharko dira, artxibo-sistema propio bat ezartzea eta/edo sendotzea izan beharko dute helburu, edo artxibo-sistema propio bat edukitzeko proiektuak lantzea.

2.– Agindu honen ondoreetarako, honako hauek ulertuko dira artxibo-sistematzat, artxibo-sistemarako proiektutzat eta artxibo-programatzat:

  • Artxibo-sistema: artxibo historikora iritsi bitarteko administrazio-kudeaketaren artikulazioaren eta udal dokumentazioaren fluxuen emaitza.
  • Artxibo-sistemaren proiektua: eskatzaile bakoitzak proposatuko duen definizioa izango da, artxibo-sistema bat edukitzeko egin behar diren jarduketei buruzko ikuspegi orokor eta osoa emango duena.
  • Artxibo-programa: artxibo-sistemarako proiektuarekin bat, aurtengo ekitaldian, osorik zein zati batean, artxibo-sistemarako proiektuaren helbururen bat edo batzuk lortzera bideratutako jarduketa edo jarduketen multzoa.

3.– Dirulaguntza horietarako, guztira, berrehun eta laurogeita hemezortzi mila (298.000) euro erabiliko dira.

2. artikulua.– Erakunde onuradun izateko betekizunak.

1.– Agindu honen xede diren dirulaguntzen onuradun izan ahalko dira EAEko toki-erakundeak; alegia, udalerriak, udalerria baino lurralde-eremu txikiagoko erakundeak eta udalerria baino lurralde-eremu handiagoko toki-erakundeak. Horiek legez eratuta eta dagozkien erregistroetan edo administrazio-erroldetan inskribatuta egon beharko dira.

2.– Dagokien zigorrak ezartzen duen aldian, ezingo dute deialdi honetan parte hartu laguntza edo dirulaguntza publikoak jasotzeko aukera galtzearekin administratiboki edo penalki zigortuta dauden pertsona edo erakunde eskatzaileek, ez eta Emakumeen eta Gizonen Berdintasunari buruzko otsailaren 18ko 4/2005 Legeko azken xedapenetatik seigarrena urratuz sexuaren ziozko edozein bereizkerian erortzeagatik debeku horrekin zigortuta daudenek ere.

3.– Ezingo dira erakunde onuradun izan zerga-betebeharrak edo Gizarte Segurantzarekikoak egunean ez dituztenak.

Dirulaguntzen Erregelamendu Nagusiaren 22.4 artikuluan xedatutakoaren arabera, dirulaguntza-eskaera aurkeztuta, eskatzaileak baimena ematen dio organo emaileari aipatu bi inguruabarrak zuzenean egiaztatzeko. Hori bai, eskatzaileak berariaz uko egin ahal izango dio baimena emateari. Kasu horretan, Dirulaguntzen Erregelamendu Orokorraren 22. artikuluan xedatutakoaren arabera aurkeztu beharko du aipatu alderdien egiaztagiriak.

Era berean, ezin izango dira erakunde onuradun izan dirulaguntzak itzultzeko bidezkotasuna adierazten duen ebazpen baten bidez zordun diren erakundeak.

3. artikulua.– Diruz lagundu daitezkeen jarduerak.

1.– Dirulaguntza jaso ahal izango dute proiektu eta/edo programa mota hauek:

a) Udal- eta kontzeju-artxiboen funtsen antolamendua (kontzeju-artxibo deritze nortasun juridikoa eta jarduteko ahalmena duten udalerria baino lurralde-eremu txikiagoko erakundeenei).

b) Berezko artxibo-sistemak ezartzea eta sendotzea, artxibo-proiektu baten bidez.

c) Tresna deskribatzaileak sortzea edo hobetzea, hala funtsen deskribapena sustatzen duten programen bitartez, nola tresna deskribatzaileak informatizatzeko programen bitartez, dokumentu-kudeaketako eta hedapeneko politika eraginkor bat izateko.

d) Dokumentu-funtsak baloratzea eta aukeratzea, betiere funtsak kontserbatzeko edo suntsitzeko politika orokor baten atal gisa.

e) Kultura-hedapenerako artxibo-jarduerak.

f) Artxibo-zerbitzu mankomunatuen mantentze-lanak.

g) Lehenespenez, 50 urte edo gehiago dituzten artxibo-dokumentuak, artxibo-funtsak eta dokumentu-bildumak digitalizatzeko jarduerak, betiere antolatuta badaude eta euskarri informatikoan inbentarioa badaukate. Proiektu horiek betiko gordeko den artxibo digitala sortu beharko dute, baita dagozkien kopia digitalak ere. Kopia horiek agindu honen 1. eranskinean jasotako preskripzio teknikoak bete beharko dituzte.

h) Dirulaguntzen xede diren proiektu eta/edo programak 2020an gauzatu beharko dira, urtarrilaren 1etik abenduaren 31ra bitartean.

2.– Aurreko apartatuan xedatutakoaren ondoreetarako, artxibo-dokumentuaren, artxibo-funtsaren eta dokumentazio-bildumaren definizioak EAEko Kultura Ondarearen uztailaren 3ko 7/1990 Legean jasotakoak izango dira.

3.– Ezingo dute deialdi honetan parte hartu ezaugarri hauetakoren bat duten proiektuak eta/edo programak:

a) Dokumentu-funtsak zaharberritzekoak.

b) Dokumentu-funtsak transkribatzekoak.

c) Orain eta etorkizunean artxibo-funtsak kontserbatzeko edo eskuratzeko gutxieneko baldintzak bermatzen ez dituztenak.

d) Artxibatzeko lokalak hobetzekoak (obrak, apalategiak erostea, etab.).

e) Sexu bientzako tratu-berdintasuna bermatzen ez dutenak.

4.– Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 29. artikuluaren arabera, erakunde onuradunek azpikontratatu ahal izango dituzte dirulaguntza jaso duten jarduketa guztiak. Kasu guztietan, aipatu legearen 31. artikuluan xedatutakoa hartu beharko da kontuan.

4. artikulua.– Eskabideak eta agiriak aurkezteko epea eta tokia.

1.– Deialdi honetan parte hartzeko eskabideen aurkezpen-epea hilabetekoa izango da, agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik zenbatzen hasita.

2.– Eskabideak bitarteko elektronikoz soilik aurkeztu ahal izango dira, eta kontsultak eta prozedura honi loturiko gainerako izapideak ere bitarteko horiez egingo dira:

a) Eskabideak bitarteko elektronikoz izapidetzeari buruzko jarraibideak, eskabide-inprimakia, erantzukizunpeko adierazpenak, justifikazioak eta gainerako ereduak Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoaren egoitza elektronikoan daude eskuragarri, URL honetan: https://www.euskadi.eus/zerbitzuak/0095807

b) Eskabidea aurkeztu osteko izapideak egoitza elektronikoko «nire karpeta» aplikazioaren (https://euskadi.eus/nirekarpeta) bidez egingo dira.

c) Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoaren egoitza elektronikoan onartutako identifikazio eta sinadura elektronikorako bitartekoak honako helbide honetan eskura daitezke: https://www.euskadi.eus/ziurtagiri-elektronikoak

3.– Izapidetze elektronikoa ordezkari baten bidez egin ahal izango da, eta, horretarako, ordezkaritza hori Eusko Jaurlaritzaren Ordezkarien Erregistroan inskribatu beharko da, helbide honetan: https://euskadi.eus/ordezkariak.

4.– Erakunde eskatzaileek nahi duten hizkuntza ofizialean aurkeztu ahal izango dute eskabidea, atxikitako dokumentazioarekin batera. Halaber, erakunde eskatzaileak aukeratzen duen hizkuntza hori erabiliko da prozedura osoan eta eskabidetik eratorritako jarduketetan, Euskararen Erabilera Arautzen duen 1982ko azaroaren 24ko 10/1982 Oinarrizko Legeko 5.2.a) eta 6.1 artikuluek xedatzen duten moduan.

5.– Eskabidearekin batera, honako dokumentu hauek aurkeztu beharko dira:

a) Memoria xehatua, aurkezten den programaren eta/edo proiektuaren helburuak, jarduerak, epeak, aurrekontu xehatuak eta justifikazioa adierazita.

b) Aurkeztutako proiektua eta/edo programa eta artxibatzeko lokalen deskribapena, eta artxibo-zerbitzuan gordeta dauden funtsen identifikazioa (berezkoak nahiz kanpokoak).

c) Beste edozein erakunde publiko zein pribaturi helburu berberaz eskatutako laguntzen zerrenda, erakundearen izena eta laguntzaren egoera aipatuta; alegia, ezetsita, ebazteke, emanda eta zenbatekoak (agiria: beste finantzaketa-iturri batzuk). Aldez aurretik beste administrazio bati aurkeztu bazaio, ez da beharrezkoa izango agiri hori aurkeztea, baina zein unetan eta zein organoren aurrean aurkeztu zen adierazi beharko da.

d) Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 13.2 eta 13.3 artikuluetan eta Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen testu bateginaren 50.5 artikuluan (azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretuaren bidez onartu zen) adierazitako dirulaguntza publikoen onuradun izateko debekurik ez duela –eta, espezifikoki, zorduna ez izatea dirulaguntzak itzultzeko obligazioak direla eta– egiaztatzen duen erantzukizunpeko adierazpena; eta, era berean, sexu-bereizkeriagatik –Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legearen azken xedapenetatik seigarrenean xedatutakoaren arabera– legezko debekurik edo zehapenik ez duela egiaztatzen duen erantzukizunpeko adierazpena.

5. artikulua.– Laguntzen kudeaketa.

Kultura Ondarearen Zuzendaritza arduratuko da deialdi honetan aurreikusitako laguntzak kudeatzeaz.

6. artikulua.– Eskabideko akatsak zuzentzea.

Eskabidea izapidetzea onartzeko eskatzen diren agirietatik batzuk falta balira edo horietan forma-akatsak baleude, edo eskabidea balioesteko aurkeztutako agirietan akatsak baleude, hamar egun balioduneko epea emango zaio interesdunari akatsa konpontzeko edo falta diren agiriak aurkezteko, eta jakinaraziko zaio, hori egin ezean, ulertuko dela haren eskabidean atzera egin duela edo izapidetzeko eskubidea galdu duela, betiere, dagokion ebazpena aldez aurretik emanda. Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 68.4 artikuluan xedatutakoarekin bat etorriz, erakunde eskatzaileetako batek modu presentzialean aurkezten badu eskabidea, hura bitarteko elektronikoz zuzentzea aginduko zaio. Horretarako, zuzenketa egin zen eguna hartuko da eskabidearen aurkezpen-eguntzat.

7. artikulua.– Kalifikazio-batzordea.

1.– Kalifikazio-batzorde batek egingo du aurkeztutako eskabideen eta horien onargarritasunaren aurretiazko azterketa. Batzorde berak ebaluatuko ditu, halaber, Agindu honetako hurrengo artikuluan ezarritako parametroei jarraikiz. Batzorde horrek dagokion ebazpen-proposamena egin eta Kulturako sailburuordeari helaraziko dio. Proposamen horretan, hala badagokio, honako hauek jasoko dira: dirulaguntzaren zenbatekoa, erakunde onuradun bakoitzeko; dirulaguntzaren xedea; ezetsitako eskabideak eta ezesteko arrazoiak; onartu ez diren dirulaguntzak eta ez haiek onartzeko arrazoiak.

2.– Kalifikazio Batzordeak kide hauek izango ditu:

  • Mikel Aizpuru Murua jauna, Kultura Ondarearen zuzendaria, batzordeburua izango dena.
  • Borja Aguinagalde Olaizola jauna, Kultura Ondarearen Zuzendaritzako Euskadiko Dokumentu Ondarearen Zentroko (Irargi) arduraduna.
  • Itziar de Azua Brea andrea, Kultura Ondarearen Zuzendaritzako Euskadiko Dokumentu Ondarearen Zentroaren (Irargi) teknikaria.

Batzordeko idazkaria Juan Carlos Soto Pérez jauna izango da, Kultura Ondarearen Zuzendaritzako Aholkularitza Juridikoaren arduraduna, eta hitza izango du, baina botorik ez. Kide anitzeko organoaren jarduketen legezkotasun formala eta materiala zaindu beharko du, haren jarduketak ziurtatu, eta eratzeko eta erabakiak hartzeko prozedurak eta arauak errespetatzen direla bermatu.

8. artikulua.– Laguntzak emateko prozedura eta esleipen-irizpideak.

1.– Lehiaketa izango da dirulaguntzak emateko prozedura. Aurkeztutako eskabideak alderatzea izango da prozedura, eskabideak hurrenkeran ipini ahal izateko, artikulu honetan ezarritako balorazio-irizpideak kontuan hartuta. Horretarako, lortutako puntuazioaren arabera antolatuko dira eskabideak, eta dirulaguntzak esleituko dira puntuazio altuena lortu duen eskabidetik hasita, eta puntuazioari jarraikiz, harik eta 1. artikuluan xedatutako aurrekontu-kreditua agortu arte. Halaber, gutxienez 50 puntu lortu dituzten proiektuei eta/edo programei bakarrik emango zaie laguntza.

2.– Dirulaguntza-eskabideen ebazpen-proposamena egiteko eta dirulaguntzon zenbatekoa zehazteko, kalifikazio-batzordeak kontuan hartuko ditu irizpide hauek (dagozkien haztapenekin):

a) Sendotasun zientifikoa duen programa eta/edo proiektua izatea, epe luzera diseinatutako ekimena sendotzea aurreikus dezan; lan-faseen sekuentzia bat diseinatuko da, horietako bakoitzean parte hartzen duten elementuak baloratuko dira eta gastua osatzen duten elementuen zenbatespen zehatza planteatuko da (% 50).

Irizpide hauen arabera puntuatuko da:

– 30 punturaino, artxibo-zerbitzuaren mantentze-lanak egiteko urteko proiektuetarako eta/edo programetarako: funtsaren zati baten antolaketa, inbentarioak egitea, agiri-funtsak digitalizatzeko proiektuak; tresna deskribatzaileen hobekuntza eta abar.

– 50 punturaino, artxibo-sistemak ezartzeko edo epe luzera sendotzeko proiektuetarako eta/edo programetarako (aurrera begirako hainbat urtetako lan-epeak ezarrita, gastuaren zenbatespen zehatza, eta abar), hauek hartzen badituzte barnean: dokumentu-funtsak digitalizatzeko proiektuak, artxibategietako agiriak web-atarien bidez hedatzea...

b) Artxibo-zerbitzu askotarikoek esku hartzen duten eta elkarlanean diharduten proiektua eta/edo programa izatea (% 15).

Irizpide hauen arabera puntuatuko da:

  • 0 puntu, esku-hartze bateraturik ez dagoen proiektuei eta/edo programei.
  • 5 puntu, kontzejuetarako artxibo-sisteman sartutako proiektuei eta/edo programei.
  • 7 puntu, bi udaletako artxibo-zerbitzuk esku hartzen duten proiektuei eta/edo programei.
  • 10 puntu, eskualdeko edo mankomunitateko artxibo-zerbitzuen proiektuei eta/edo programei, kasuan kasuko eskualdeko edo mankomunitateko hiruzpalau artxibo-zerbitzu barne hartzen dituztenei.
  • 15 puntu, eskualdeko edo mankomunitateko artxibo-zerbitzuen proiektuei eta/edo programei, kasuan kasuko eskualdeko edo mankomunitateko bost artxibo-zerbitzu edo gehiago barne hartzen dituztenei.

c) Estandar terminologikoen erabilera sustatzea tresna deskribatzaileetan (inbentarioak, gidak, katalogoak, zerrendak, etab.), deskribapen motakoak (fitxak betetzeko arauak, izendapenak eta abar) edo sailkapen motakoak (sailkapen-taulak, atalen, serieen eta abarren izendapenak) (% 15).

Irizpide hauen arabera puntuatuko da:

  • 0 puntu, estandarizazio-sistemei aipamenik egiten ez dieten proiektuei eta/edo programei.
  • 10 puntu, mota deskribatzaileko oinarrizko estandarrak barne hartzen dituzten proiektuei eta/edo programei.
  • 10 puntu, sailkapen motako oinarrizko artxibo-estandarrak barne hartzen dituzten proiektuei eta/edo programei.
  • 15 puntu, deskribapen eta sailkapen motetako estandar terminologikoak (sailkapen-koadroak, dokumentu-serieak, sailak, etab.) barne hartzen dituzten proiektuei eta/edo programei.

d) Proiektuak edo programak barne hartzea estandar deskribatzaileen garapena indartuko duten elementuak, edo artxibo-interesa duen euskarazko beste edozein elementu (% 20).

Adierazle hauen arabera puntuatuko dira:

  • 0 puntu, euskara erabiltzen ez duten proiektuei eta/edo programei.
  • 5 puntu, softwarea euskaraz erabilgarri duten kudeaketa-sistema informatizatuetarako (datu-baseak, espedienteak kudeatzeko programak...).
  • 10 puntu, softwarea euskaraz erabilgarri izan eta erabiltzaileentzako arreta-zerbitzuan euskara erabiltzen duten kudeaketa-sistema informatizatuetarako (datu-baseak, espedienteak kudeatzeko programak...).
  • 15 puntu, softwarea euskaraz erabilgarri izan, eta erabiltzaileentzako arreta eta artxibategietarako interesgarria den beste edozein osagarri (edukien hedapena, erregelamenduak, erakusketak, bisitaldi gidatuak) euskaraz duten kudeaketa-sistema informatizatuetarako (datu-baseak, espedienteak kudeatzeko programak...).
  • 20 puntu, euskara bada deskribapenetarako hizkuntza (inbentarioak, gidaliburuak, iraulketak, aurkibideak...), eta, horretaz gain, aurreko irizpidean ezarritakoa betetzen bada.

9. artikulua.– Dirulaguntzen zenbatekoak eta mugak.

1.– Proiektu eta/edo programa bakoitzak gehienez dirulaguntza jaso dezakeen aurrekontuaren % 50eko dirulaguntza jasoko du (BEZa barne).

2.– Artikulu honen aurreko zenbakian zehaztutakoa gorabehera, proiektu eta/edo programa bakoitzeko ezin izango da 20.000,00 euro baino gehiagoko dirulaguntza eman, inolaz ere.

10. artikulua.– Dirulaguntzen bateragarritasuna.

Agindu honek arautzen dituen dirulaguntzak ematea bateragarria izango da helburu bererako beste administrazio batzuek emandako dirulaguntzekin edo laguntzekin, eta beste edozein erakunde publiko zein pribatuk eman litzakeen beste diru-sarrera publiko edo pribatu batzuekin, betiere horren ondorioz gainfinantzaketarik ez badago. Gainfinantzaketarik izanez gero, dirulaguntza dagokion gehieneko mugaraino murriztuko da.

11. artikulua.– Prozeduraren ebazpena.

1.– Deialdi honetan aurkeztutako eskabideak prozedura bakarrean izapidetuko dira eta horiek ebaztea, interesdunek planteatutako gai guztiak erabakita, Kulturako sailburuordeari dagokio, Kalifikazio Batzordeak proposatuta.

2.– Ebazpenean zehaztuko da laguntza eman den edo ez, eta eman denean, zein erakundek jasoko duen, zein den aurrekontua onartu eta laguntza jasoko duen proiektua eta zenbateko laguntza jaso duen. Onartu ez diren dirulaguntzak eta ez onartzeko arrazoiak ere adieraziko dira. Eskabide ezetsien kasuan, ezespenaren zergatiak ere adierazi beharko dira.

3.– Ebazpena egoitza elektronikoko (www.euskadi.eus) taula elektronikoan argitaratuko da, eta bitarteko elektronikoz jakinaraziko zaie banaka-banaka prozeduran interesa duten erakundeei. Era berean, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuta jakinaraziko da ebazpen hori. Ebazpenaren jakinarazpena bide batetik baino gehiagotatik egiten denez, lehenik egin zaionarena hartuko da jakinarazpen-datatzat.

4.– Ebazpen horrek ez du administrazio-bidea agortzen, eta, beraren aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango diote erakunde interesdunek Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuari hilabeteko epean, jakinarazpena jaso eta hurrengo egunetik aurrera zenbatzen hasita, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen Legearen (urriaren 1eko 39/2015 Legea) 121. eta 122. artikuluei jarraikiz.

5.– Ildo horretan, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 41.6 artikuluaren arabera, abisu bat bidaliko da interesdunak adierazitako gailu elektronikora eta/edo helbide elektronikara, eta jakinaraziko zaio jakinarazpen bat ikusgai duela –«nire karpeta» aplikazioaren bidez– EAEko administrazio publikoaren egoitza elektronikoan (https://euskadi.eus/nirekarpeta). Abisu hori ez emanagatik ere, jakinarazpena guztiz baliozkoa izango da. Interesdunari beste bitarteko batez egiten bazaio jakinarazpena, lehenbizi egin zaionarena hartuko da jakinarazpen-datatzat.

6- Ebazpenean jasoko dira onartutako eskabideen balorazioa eta, oinarri arautzaileetan ezarritako onuradun izateko baldintza administratibo eta teknikoak bete arren, deialdian zehaztutako gehieneko kreditu-zenbatekoa gainditzeagatik onetsi ez diren eskabide guztien zerrenda ordenatua, eskabide horietako bakoitzari deialdian aurreikusitako balorazio-irizpideen arabera eman zaion puntuazioa adierazita. Kasu horretan, onuradunen batek dirulaguntzari uko eginez gero, dirulaguntza ematen duen organoak erabakiko du –Kalifikazio Batzordea berriz deitu beharrik gabe– zerrendan –puntuazioaren arabera– hurrena dagoen erakunde eskatzaileari edo eskatzaileei ematea dirulaguntza, baldin eta onartzen badu edo badute. Ordezko erakundeari eman beharreko laguntzak ez du gaindituko hautaketa-fasean puntuaketa-irizpidea aplikatuta izan zezakeena, deialdian behar besteko zuzkidura izan balitz. Dirulaguntza ematen duen organoak aukera horren berri emango die erakunde interesdunei, dirulaguntza-proposamen horri hel diezaioten 10 eguneko epe luzaezinean. Behin erakunde eskatzaileak edo eskatzaileek proposamena onartuta, administrazio-organoak dirulaguntza emateko egintza gauzatuko du.

7.– Gehienez ere, hiru hilabetekoa izango da dirulaguntzei buruzko prozedura ebazteko eta erabakitakoa interesdunei jakinarazteko epea, agindu hau argitaratu eta hurrengo egunean zenbatzen hasita. Ebazpen-epea igarota, interesdunari ebazpena jakinarazi ez bazaio, eskabidea ezetsi dela ulertuko da, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 25.1 artikuluan xedatzen diren ondoreetarako.

8.– Pertsona edo erakunde onuradunei dirulaguntza horiek emateko –eta, bidezko denean, ordaintzeko– ezinbestekoa izango da amaiera ematea Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak eta haren erakunde autonomoek emanda dituzten izaera bereko laguntzen edo dirulaguntzen arloan hasi eta oraindik izapidetzen ari diren itzulketa- edo zehapen-prozedura guztiei. Dirulaguntza horiek emateko, eta, bidezkoa denean, ordaintzeko, halaber, ezinbestekoa izango da halako prozeduretan jasotako dirulaguntzak itzultzea, baldin eta hala eskatzen duen ebazpena ematen bada itzulketa-prozeduraren bukaeran. Prozeduraren ondorioz laguntza publikoak jasotzeko desgaikuntza edo itzultzeko betebeharra ezarriko balitz eta halakorik egingo ez balitz horretarako ezarritako borondatezko epearen barruan, indargabetu egingo da baldintzapean emandako laguntza, onuradun izateko debekua dakarten egoeretako batean egoteagatik.

12. artikulua.– Erakunde onuradunen betebeharrak.

Erakunde onuradunen betebeharrak dira:

a) Emandako dirulaguntza onartzea. Alde horretatik, dirulaguntza eman zaiela jakitera ematen duen jakinarazpena jaso eta hamar egun balioduneko epean ez badiote dirulaguntzari espresuki uko egiten, onartu egin dutela ulertuko da.

b) Agindutako xede zehatzerako erabiltzea dirulaguntza.

c) Jarduera gauzatzea edo dirulaguntza ematea bidezko egiten duen egoeran egotea.

d) Laguntza eman duen erakundeari justifikatzea emate hori eragin duten edo laguntzaz baliatzea eragin duten baldintzak betetzen direla eta jarduera bera gauzatu dela.

e) Laguntza eman duen erakundeak egiten dituen egiaztapenen mende eta Kontrol Ekonomikoko Bulegoak egiten duen ikuskaritzaren mende egotea, Euskal Autonomia Erkidegoko aurrekontu orokorren kontura eskuratzen diren laguntzei edo dirulaguntzei dagokienez. Era berean, Herri Kontuen Euskal Epaitegiaren araudi bereziko neurrien mende ere egotea.

f) Beste edozein administrazio, erakunde publiko edo pribatuk helburu bererako emandako dirulaguntzak, laguntzak, dirua edo baliabideak eskuratuz gero, horren berri ematea dirulaguntza eman duen erakundeari.

g) Beste erakunde publiko zein pribatuei xede berberarekin dirulaguntzarik eskatu bazaie eta agindu honetan arautzen diren dirulaguntzetarako eskabidea egiteko unean erabakitzeke bazeuden edo haien egoeraren berririk ez bazen, laguntza horien egoera jakinaraztea, halaber.

h) Dirulaguntza jasotzeko kontuan hartu zen edozein egoera objektiboren edo subjektiboren aldaketa oro jakinaraztea dirulaguntza eman duen erakundeari.

i) Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politika Saileko Euskadiko Dokumentu Ondarearen Zentroaren (Irargi) babesa beren-beregi adieraztea, dirulaguntza honen ondorioz egiten diren jarduera eta dokumentu guztietan, bai eta horien publizitatean ere.

j) Edozein formatuko argitalpenak, horien iragarkiak eta dirulaguntzaren bitartez gauzatzen diren jardueren iragarkiek Euskal Autonomia Erkidegoan ofizialak diren bi hizkuntzetan egon beharko dute. Euskaltzaindiaren arauak eta gomendioak hartu beharko dira kontuan, hizkuntza-kalitatea bermatzeko.

k) Emakumeen eta gizonen berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legean xedatutako betez, ez da hizkuntza modu sexistan erabiliko eta ez da sexuaren araberako rolik eta estereotiporik egongo diruz lagundutako proiektuetan eta programetan.

l) Oro har, Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen testu bateginaren 50.2 artikuluan (azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretuaren bidez onartua) eta dirulaguntza-arloan aplikatzeko diren gainerako lege-xedapenak, batik bat, Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 14. artikuluan jasotakoak.

13. artikulua.– Dirulaguntzen ordainketa.

1.– Dirulaguntza zati bakar batean ordainduko da, justifikatu eta gero.

2.– Dirulaguntzaren ordainketa ezingo da egin baldin eta onuradunak ez baditu ordaindu zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak, eta, orobat, itzulketa-ebazpen bat dela medio, zorduna bada.

14. artikulua.– Dirulaguntza justifikatzea.

Justifikazioak bitarteko elektronikoak erabiliz soilik aurkeztu ahal izango dira, «nire karpeta» aplikazioaren bidez (https://euskadi.eus/nirekarpeta), Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoaren egoitza elektronikoan.

15. artikulua.– Justifikatzeko eta justifikazio-agiriak aurkezteko epea.

1.– Agindu honetan ezarritako dirulaguntzen onuradun diren erakundeek 2021eko urtarrilaren 14ra arte aurkeztu ahal izango dituzte justifikazio-agiriak; tartean, hauek:

a) Diruz lagundutako programa eta/edo proiektu bakoitzaren helburua betetzeari buruzko justifikazio-memoria.

b) Gastuak justifikatzea, Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 30. artikuluan ezarritakoaren arabera. Horretarako, egindako gastuen zerrenda aurkeztu beharko da, banakatutako zenbatekoarekin eta dagozkien fakturekin; edo egindako gastuei buruzko kontu-hartzailetzaren edo dagokion Idazkaritzaren ziurtagiria, URL honetan eskuragarri dagoen ereduaren arabera: https://www.euskadi.eus/zerbitzuak/0095807

c) Hala egokituz gero, diruz lagundutako proiektu eta/edo programa bakoitzaren garapenean sortutako material zientifikoak (inbentarioak, katalogoak eta abar). Material horiek Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politika Sailaren mende dauden informazio-sistemetan sartu ahal izango dira.

d) Xede bererako gainerako laguntzen zerrenda, agindu honi loturiko dirulaguntzaren eskabidea aurkezteko unean jada eman zitzaizkiola ez bazekien, b) apartatuaren url-an ageri den ereduarekin bat.

3.– Laguntzen justifikazioari dagokionez, Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 30. eta 31. artikuluetan, legearekin bat datozenetan eta legearen erregelamenduan ezarritakoa aplikatuko da.

16. artikulua.– Diruz lagundutako proiektuen eta programen jarraipena.

Kultura Ondarearen Zuzendaritzak diruz lagundutako programa edo proiektua zer nola gauzatzen ari den ikuska dezake eta, horretarako, lantokietara sartzeko modua izateaz batera, nahi beste argibide eskatzeko eskubidea izango du.

17. artikulua.– Ez-betetzeak.

Hauek dira ez-betetzeak:

a) Jasotako dirulaguntza osoa edo zati bat agindu honetan adierazitako jarduerez bestelakoetan erabiltzea.

b) Agindu honetan ezarritako betebeharrak edo, dagokion kasuan, dirulaguntza emateko ebazpenean ezarritakoak ez betetzea.

c) Dirulaguntzen arloan aplikatu daitekeen beste xedapen batek orokorrean ezarritako beste edozein betebehar ez betetzea, eta, bereziki, Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 37. artikuluan xedatutakoak.

Baldintza horietarik bat egiaztatzen bada, jaso diren kopuruak eta sortu diren berandutze-interesak itzuli beharko zaizkio EAEko Diruzaintza Nagusiari, honako hauek aurretiaz betez: abenduaren 17ko 698/1991 Dekretua, EAEko aurrekontu orokorren kontura diren dirulaguntzen bermeen eta itzulketen araubide orokorra arautzen eta horien kudeaketan parte hartzen duten erakunde kolaboratzaileen eskakizunak, araubidea eta betebeharrak ezartzen dituena, eta Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen Testu Bategina onartzen duen azaroaren 11ko 1/1997 Legegintza Dekretua.

XEDAPEN GEHIGARRIA.– Datu pertsonalak babestearen arloko informazio-klausula.

– Arduraduna: Kultura Ondarearen Zuzendaritza, Kultura eta Hizkuntza Politika Saila.

Donostia, 1 – 01010 Vitoria-Gasteiz, Araba / Álava

Telefono-zenbakia: 945 01 80 00

Webgunea: http://euskadi.eus

– Xedea: Kultura-ondarearen arloko dirulaguntzak kudeatzea; zehazki, toki-erakundeei beren artxibo-sistemak martxan jartzeko eta/edo jada dituztenak sendotzeko emandakoak.

– Legitimazioa: Interes publikoan edo tratamenduaren arduradunari emandako ahalmen publikoak erabili bitartean egiteko bat betetzeko behar den tratamendua (Dirulaguntzei buruzko 38/2003 Lege Orokorra eta Euskadiko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen Testu Bategina onartzen duen 1/1997 Legegintza Dekretua).

– Hartzaileak: Arlo honetan eskumenak dituzten administrazio publikoei eman ahal izango zaizkie datu pertsonalak.

– Eskubideak: Zuk eskubidea duzu zure datuak eskuratu, zuzendu eta ezerezteko, bai eta tratamendua mugatu zein aurkaratzeko ere. Ikus informazio gehigarria.

– Informazio gehigarria: Datuen babesari buruzko informazio gehiago dago webgune honetan: https://www.euskadi.eus/rgpd/0095807

AZKEN XEDAPENETAKO LEHENENGOA

Agindu honek amaiera ematen dio administrazio-bideari; beronen aurka, erakunde interesdunek aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango diote Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuari, hilabeteko epean, ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik zenbatzen hasita; edo bestela, zuzenean administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jarri ahal izango dute, Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzietako Salan, bi hilabeteko epean, aldizkari ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

AZKEN XEDAPENETAKO BIGARRENA

Agindu honek Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunean sortuko ditu ondorioak.

Vitoria-Gasteiz, 2020ko uztailaren 1a.

Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburua,

BINGEN ZUPIRIA GOROSTIDI.

1. ERANSKINA
PRESKRIPZIO TEKNIKOAK

1.– Soilik datu-baseetan deskribatutako artxibo-funtsak digitalizatuko dira, deskribapen-fitxa bakoitzari -digitalizazio-unitatetzat hartuko da- bilduma- eta item-kodearen metadatuak gehituko zaizkio. Datu-basearen formatua Irargi-Euskadiko Dokumentu Ondarearen Zentroarekin koordinatuko da, eta FileMaker programa hobetsiko da. Fitxategiek erreprodukzio-gailuen kapturako jatorrizko metadatu teknikoak izango dituzte. Fitxategi digitalek metadatu teknikoak izango dituzte, EXIF 2.2 estandarraren arabera. digitalizazio-prozesuari dagokion informazioarekin.

2.– Digitalizazioa nagusiki aireko eskaner edota argazki-kamerarekin egingo da, horrela agindu honetan eskatutako kalitatea eta baldintza teknikoak bermatuko dira.

3.– Dokumentu guztiak tonu jarraituko irudi gisa hartuko dira, eta, beren edukia eta egoera fisikoa zehaztasun handienaz erreproduzitzeko, kolore errealean digitalizatuko dira, kolorearen bizitasuna, gutxienez, 24 bitekoa izango da.

4.– Digitalizatzerakoan gutxieneko bereizmena 5600 x 3700 pixelekoa izango da, 300 ppp-tan, dokumentua beti kalitate fotografikoarekin inprimatu ahal izateko, gutxienez jatorrizko neurrian. Adierazitakoa baino bereizmen handiagoa erabiltzea hobekuntzatzat hartuko da edota digitalizazio kalitatearen balio erantsi gisa. Ezaugarri bereziak dituzten dokumentuak –hala nola, paperezko argazkiak, gardenkiak, planoak, entzunezko dokumentuak etab.–, era berezian digitalizatu beharko dira, haien ezaugarriak eta Irargi-Euskadiko Dokumentu Ondarearen Zentroak ezarritako preskripzio teknikoak kontuan izanda.

5.– Digitalizazioa (dokumentu berezi, grafiko, argazki, marrazki, plano eta abarrena izan ezik) «orrialde bikoitza» sistema erabilita egingo da beti; hots, dokumentu edo espedientearen aurreko ifrentzua eta hurrengo aurkia irudi bakoitzean. Espediente bakoitzaren eskuinaldean geratzen den lehen folioan (aurkia) eta ezkerrean geratzen den azken folioan (ifrentzua) izan ezik, kasu horretan hasierako eta bukaerako fotograma bana egingo dira. Item bakoitza bereizita digitalizatuko da.

6.– Digitalizazioaren emaitza gisa, honako hauek emango zaizkio Euskadiko Dokumentu Ondarearen Zentroari (Irargi) digitalizatutako irudi bakoitzeko:

6.1.– Fitxategi bat TIFF 6/0/ISO formatuan, konprimatu gabe eta kapturako gehieneko bereizmenarekin. Artxibo hori segurtasun-fitxategitzat hartuko da.

6.2.– Segurtasun-fitxategiaren bereizmen bereko konpresiorik gabeko JPG formatuko fitxategi bat, dagokion jatorrizko kaptura-fitxategitik edo, halakorik ezean, segurtasun-fitxategitik eratorria. Artxibo hori digitalizazio-mastertzat hartuko da.

6.3.– Fitxategi bat JPG formatuan (hedatzeko kopia izango da), hori ere jatorrizko kaptura-fitxategitik edo digitalizazio-masterretik eratorria, bereizmena 3.266 x 2.100 pixelekoa izango da 175 ppp-tan, eta jatorrizko kalitatea edo konpresioa % 60koa, eta Interneten hedatzeko optimizatua.

6.4.– Artxibo-funtsek argazkiak badituzte, argazki bakoitzeko kaptura-fitxategi bat gehituko da RAW formatuan, arau orokorretan zehaztutakoez gain.

7.– Artxibo-funtsek entzunezko edo ikus-entzunezko dokumentuak badituzte, honako hauek entregatuko zaizkio Irargi-Euskadiko Dokumentu Ondarearen Zentroari:

7.1.– Lehen kopia digital bat AIFF formatuan, segurtasun-fitxategi gisa.

7.2.– Bigarren kopia digital bat WAV formatuan, digitalizazio-master gisa.

7.3.– Hirugarren kopia digital bat MP3 formatuan (128 KB/s), hedapen- edota kontsulta-fitxategi gisa.

8.– Halaber, item edo dokumentu-unitate bakoitzeko fitxategi bat entregatuko zaio Irargi-Euskadiko Dokumentu Ondare Zentroari, PDF formatuan, dokumentu-unitate bakoitzaren orrialde guztiekin eta jatorrizko dokumentuaren segida berean ordenatuta. PDF fitxategi hori dagozkion segurtasun-fitxategi edo digitalizazio-masterretatik sortuko da, eta horretarako aurrez beharrezkoa den konpresioa –ordenagailu pertsonal estandar batean eroso erabili ahal izateko modukoa– aplikatuko zaio. Erreferentzia gisa gomendatzen da PDF fitxategi eratorriko orrialde bakoitzak 2 MB-ko neurria ez gainditzea; horretarako 6-9 arteko konpresio-mailak erabili behar dira, 0tik 12ra arteko eskala batean.

9.– Irargi-Euskadiko Dokumentu Ondarearen Zentroari kopiak entregatzeko/biltegiratzeko formatua:

9.1.– Kontserbazio- eta kontsulta-kopia bana, gutxienez 500 GB-eko edukiera duten disko gogorretan, eta USB 3.0 edo Firewire 400/800 ataka bidez konektatu ahal izateko moduan. Halaber, fitxategi guztiak zuzen irekitzen edota irakurtzen direla ziurtatu beharko da, balizko grabazio-akatsak ezabatzeko.

9.2.– Disko gogorra grabazio-formatu hibridoan grabatuko da, hau da, formateatuta fitxategiak irakurtzeko moduan bai Windows sistema eragileetan bai Apple-en MacOS nahiz Linux/Unix-en.

9.3.– Biltegiratze-euskarriek, jatorria zein den jakiteko, erakundearen identifikazio-datuak eraman beharko dituzte eta, hala badagokio, irudien titulartasuna. Euskarri guztietan edukia jakiteko behar den informazioa jasoko da: zenbakia, izenburua, edukia eta sorrera-data.

2. ERANSKINA
AURKEZTUTAKO PROGRAMA
(Ikus .PDF)
3. ERANSKINA
BESTELAKO FINANTZAKETA-ITURRIAK
(Ikus .PDF)
4. ERANSKINA
IDAZKARIAREN EDO KONTU-HARTZAILEAREN EGIAZTAGIRIA
(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala