Eusko Jaurlaritzaren Egoitza Elektronikoa

Euskadi.eus

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

130. zk., 2020ko uztailaren 3a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

EKONOMIAREN GARAPEN ETA AZPIEGITURA SAILA
2603

EBAZPENA, 2020ko ekainaren 25ekoa, Energiaren, Meategien eta Industria Administrazioren zuzendariarena, zeinaren bitartez berriz ere jendaurrean jartzen baita Euskal Autonomia Erkidegoan energia eolikotik energia elektrikoa sortzeko instalazioen baimena arautzen duen dekretu-proiektua.

Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Sailak dekretu-proiektu bat landu du, zeinaren bitartez Euskal Autonomia Erkidegoan energia eolikotik energia elektrikoa sortzeko instalazioen baimena arautzen baita. Proiektu hori xedapen orokorrak lantzeari buruzko abenduaren 22ko 8/2003 Legeak zehazten duenaren arabera izapidetu behar da.

Aipatutako 8/2003 Legearen 8.1 artikuluaren arabera, herritarren legezko eskubide eta interesei eragiten dieten xedapen orokorrekin entzunaldiaren izapidea bete behar da, eta, xedapenen izaerak hala gomendatzen duenean, informazioa jendaurrean jarriko da.

Horretarako, organo horren beraren 2020ko apirilaren 7ko Ebazpenaren bidez (2020ko apirilaren 23ko EHAA, 77. zk.), jendaurrean jarri zen aipatutako dekretu-proiektua.

Martxoaren 14ko 463/2020 Errege Dekretuak, COVID-19k eragindako osasun-krisiaren egoera kudeatzeko alarma-egoera deklaratzen duenak, administrazio-epeak eteteko dekretatu zuen bere hirugarren xedapen gehigarrian, eta, horren bitartez, agintzen zen izapide horretarako ezarritako epeak ez abiaraztea, guri dagokigunez, harik eta Errege Dekretu hori edo, hala badagokio, haren luzapenak indargabetuta geratu arte.

2020ko ekainaren 1eko ondorioekin, indargabetuta geratu da 463/2020 Errege Dekretuaren hirugarren xedapen gehigarria, administrazio-epeak eteteari buruzkoa. Hala ere, egiaztatu da Eusko Jaurlaritzaren egoitza elektronikoan (www.euskadi.eus) ez dela egoera hori kontuan hartu, eta, beraz, hala behar zuen arren, jendaurrean jartzeko epea ez da abiarazi egun horretatik aurrera (ekainaren 1a), eta, beraz, interesdunek ezin izan dituzte alegazioak egin.

Kontuan hartuta alarma-egoeraren deklarazioarekin sortutako egoera konplexua izan dela, eta izapide horren eraginkortasuna eta interesdunen eskubideak ahalik eta gehien bermatzeko interesa dagoela, komeni da proiektatutako araua berriz ere jendaurrean jartzea, hasieran aurreikusitako aldi bererako.

Azaldutako guztiagatik, Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen dituen apirilaren 11ko 74/2017 Dekretuan aurreikusitakoarekin bat etorriz, honako hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Berriz ere jendaurrean jartzea Euskal Autonomia Erkidegoan energia eolikotik energia elektrikoa sortzeko instalazioen baimena arautzen duen dekretu-proiektua, hogei egun balioduneko epean, ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Bigarrena.– Epe horretan, pertsona fisiko edo juridiko orok, publikoa nahiz pribatua izan, izango du aukera dekretu-proiektua kontsultatzeko Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Saileko Energiaren, Meategien eta Industria Administrazioaren Zuzendaritzan (Donostia kalea 1, 01010 Vitoria-Gasteiz) edo Eusko Jaurlaritzaren egoitza elektronikoan (www.euskadi.eus), eta egoki ikusten diren alegazioak egiteko aukera izango du egoitza horietan.

Vitoria-Gasteiz, 2020ko ekainaren 25a.

Energiaren, Meategien eta Industria Administrazioaren zuzendaria,

IÑAKI ALDEKOGARAI LABAKA.


Azterketa dokumentala

Euskadi, auzolana