Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

127. zk., 2020ko ekainaren 30a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

ENPLEGUKO ETA GIZARTE POLITIKETAKO SAILA
2555

EBAZPENA, 2020ko ekainaren 24koa, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusiarena. Horren bidez, Euskal Autonomia Erkidegoko langile okupatuei lehentasunez zuzendutako prestakuntza-eskaintza finantzatzeko dirulaguntzen deialdia argitaratzen da 2020-2022 aldirako.

Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko Administrazio Kontseiluak, 2020ko ekainaren 23ko bilkuran hartutako Erabakiaren bitartez, onartu egin du Euskal Autonomia Erkidegoan langile okupatuei lehentasunez zuzendutako 2020-2022 aldiko prestakuntza-eskaintza finantzatzeko dirulaguntzen deialdia, eta, Lanbideren Estatutuen 10.2 artikuluaren p) apartatuan xedatutakoarekin bat etorriz (estatutu horiek maiatzaren 22ko 82/2012 Dekretuaren bidez onetsi ziren), erakunde autonomo horren zuzendari nagusiari dagokio deialdia argitaratzea.

Azaldutakoagatik, honako hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Argitara ematea Euskal Autonomia Erkidegoan langile okupatuei lehentasunez zuzendutako 2020-2022 aldiko prestakuntza-eskaintza finantzatzeko dirulaguntzen deialdia. Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko Administrazio Kontseiluak 2020ko ekainaren 23ko bilkuran hartutako Erabakiaren bidez onetsi zuen deialdi hori, eta ebazpen honen eranskinean jasota dago.

Bigarrena.– Jakinaraztea Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango dituela ondorioak laguntzen deialdia onartzen duen Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko Administrazio Kontseiluaren erabakiak.

Hirugarrena.– Adieraztea Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko Administrazio Kontseiluaren Erabakiaren aurka, zeinaren bidez deialdia onartzen baita, berraztertze-errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaiola organo horri berari, hilabeteko epean, ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera; bestela, zuzenean administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkeztu ahal izango da Vitoria-Gasteizko Administrazioarekiko Auzien Epaitegian, bi hilabeteko epean, ebazpena aldizkari horretan argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2020ko ekainaren 24a.

Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusia,

JUAN JOSE BORJA BELANDIA FRADEJAS.

ERANSKINA
LEHENTASUNEZ EUSKAL AUTONOMIA ERKIDEGOKO LANGILE OKUPATUEI ZUZENDUTAKO 2020-2022 ALDIRAKO PRESTAKUNTZA-ESKAINTZA FINANTZATZEKO DIRULAGUNTZEN DEIALDIA

Langile okupatuei lehentasunez zuzendutako enplegurako lanbide-heziketa funtsezkoa da bizialdi osoko prestakuntza bermatzeko, langileak eta enpresak ezaguera oinarrian duen gizartera egokitzeko eta langileen gaitasun profesionalari eusteko Europako Enplegurako Estrategiaren esparruan garatzen diren produkzio-prozesuek izan ditzaketen aldaketen aurrean.

Prestakuntza, langileei lan-bizitzan beharko duten kualifikazioa emateaz gain, lehentasunezko balio estrategiko bat da aldaketa teknologiko, ekonomiko eta soziala dakarten prozesuetan, eta, hori dela-eta, funtsezkoa da enpleguaren egonkortasuna eta gizarte-kohesioa lortzeko.

COVID-19aren krisiaren ondorioz sortu den nahasmendu ekonomiko eta sozial masiboa EAEko biztanle aktibo eta enpresa gehienei eragiten ari zaie eta eragiten jarraituko du epe labur eta ertainean. Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuak enplegua, enpresak eta jarduera ekonomikoa lehengoratzen lagundu nahi du bere eskumenen esparruan.

Lehendakariaren azaroaren 26ko 24/2016 Dekretuak, Euskal Autonomia Erkidegoaren Administrazioko sailak sortu, ezabatu eta aldatzen dituenak eta horien egitekoak eta jardun-arloak finkatzen dituenak, Enpleguko eta Gizarte Politiketako Sailari esleitzen dizkio enplegu-politika eta enplegurako lanbide-heziketa, Lanbide Heziketaren eta Etengabeko Prestakuntzaren arloarekin koordinazioan. Azken hori honako hauen arduraduna da: lanbide-heziketa osoaren planifikazio estrategikoa, diseinua eta ildoak prestatzearena, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuaren lankidetzarekin, azken horrek dauzkan ardurei dagokienez.

Bestalde, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzua erakunde autonomoari dagokio, beste zenbait funtzioren artean, enplegu-programen, enplegurako prestakuntza-programen eta autoenplegua eta enpresen sorkuntza sustatzeko programen kudeaketa. Egiteko horiek barnean hartzen dute dagozkion dirulaguntza deialdiak onartu eta izapidetzea, hala ezarrita baitago maiatzaren 22ko 82/2012 Dekretuak onarturiko erakunde autonomoaren estatutuen 3.b) artikuluan.

Orobat, maiatzaren 31ko 82/2016 Dekretuak, Euskal Autonomia Erkidegoan Enplegurako Lanbide Heziketa arautzen duenak, 9. artikuluan xedatzen duenez, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzua da Euskal Autonomia Erkidegoan Enplegurako Lanbide Heziketa programatzeko, kudeatzeko eta kontrolatzeko eskumena duen organoa.

Dekretu horrek langile okupatuentzako prestakuntza-eskaintza arautzen du, 25. artikuluan, enplegurako prestakuntza-ekimenen artean, eta enpresek programatutako prestakuntzak estaltzen ez dituen beharrak hartuko ditu kontuan, eta haren osagarri izango da, beharrizan sektorial nahiz zeharkakoei erantzungo dieten prestakuntza-ekintzak biltzen dituen prestakuntza-programen bitartez.

Xede horri erantzuten diote erabaki honen bidez onartutako finantzatu beharreko prestakuntza-ekintzek. Horiei esker, Euskal Autonomia Erkidegoko langileek prestakuntza-eskaintza zabala izango dute enpresetan sustatutako prestakuntza-planen osagarri gisa edo, horrelakorik izan ezean, horien prestakuntza-premiei erantzun ahal izango zaie.

Bestalde, 1995eko irailaren 27ko Etengabeko Prestakuntzari buruzko Lanbidearteko Akordioa eta, horren ondoren, Euskal Autonomia Erkidegoko Etengabeko Prestakuntzarako Hiruko Akordioa (horren bidez Eusko Jaurlaritzak bere egiten zuen gizarte-eragileek erabakitako eredua, eta alderdiek onetsitako betekizunak zehazten ziren) sinatzearen ondorioz, Hobetuz-Langileen Prestakuntzarako Euskal Fundazioa sortu zen, honako helburu hauek betetzeko: EAEn lanean ari diren langileen prestakuntza kudeatzea eta zuzentzea, enpresen, langileen eta ikastetxeen artean etengabeko prestakuntzarekiko interesa piztea, eta prestakuntza hori ahalik eta gehien zabaltzeko eta ahalik eta eraginkortasun handiena izateko baldintzak sustatzea.

Enplegurako lanbide-heziketaren arloko egitekoak eta zerbitzuak Euskal Autonomia Erkidegoari eskualdatzeak, eta 4/2015 Errege Lege Dekretuak eta 30/2015 Legeak (eta horien garapenek) burututako lanbide-heziketaren erreforma sakonak eragin zuten Hobetuz fundazioa errealitate berrietara egokitu beharra.

2016an, Hobetuz Euskal Autonomia Erkidegoko sektore publikoko fundazio bihurtu zen. Aldaketa hori Hobetuz Fundazioa Lanbiden integratzeko prozesuaren lehen urratsa izan zen, eta prozesu hori bukatu zen, hain zuzen ere, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuak Langileen Prestakuntzarako Euskal Fundazioko (Hobetuz) langileak subrogatzeari buruzko uztailaren 30eko 127/2019 Dekretua argitaratzearekin eta Hobetuz Fundazioaren Patronatuak 2019ko azaroaren 27ko bileran hartutako erabakiarekin, zeinak baimendu baitzuen Hobetuz fundazioaren likidazio-prozesuaren hasiera. Gertakari horien ondorioz, Lanbidek bere gain hartu zituen Hobetuz Fundazioak 2020ko urtarrilaren 1etik orain arte egindako kudeaketa-lanak.

Aurreko deialdiari dagokionez, funtzionamenduaren ildo orokorrari eutsi zaio. Prestakuntza Planaren finantzaketa- eta justifikazio-sistemaren aldaketa nabarmendu behar da; izan ere, kostu sinplifikatuen eredu bati atxikita dago, eta jasotako laguntzen kudeaketa eta likidazioa erraztuko duten modulu ekonomiko berriak izango ditu.

Aurrekari horiek kontuan hartuta, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusiaren proposamenez, erakunde autonomo horretako Administrazio Kontseiluak, 2020ko ekainaren 23ko bilkuran, onartu egin zuen Euskal Autonomia Erkidegoan langile okupatuei lehentasunez zuzendutako 2020-2022 aldirako prestakuntza-eskaintza finantzatzeko dirulaguntzen deialdia, honako termino hauetan:

1. artikulua.– Xedea eta baliabide ekonomikoak.

1.– Hainbat urtetarako deialdi honen xedea da Euskal Autonomia Erkidegoan langile okupatuei lehentasunez zuzendutako prestakuntza-eskaintza osatzen duten enplegurako Prestakuntza Planak finantzatzeko 2020ko ekitaldiko laguntzak arautzea, 2020tik 2022ra gauzatu beharrekoak. Prestakuntza-plan horietan, hainbat prestakuntza-ekintza gauzatuko dira, helburu dutenak langileen konpetentzia eta kualifikazioa hobetzea eta banan-banan berriro kualifikatzea.

2.– Deialdi hau finantzatzera bideratuko diren baliabide ekonomikoak 29.797.020 euro dira; horietatik, 7.151.285 euro 2020ko ordainketa-kredituari dagozkio; 15.494.450 euro 2021eko konpromiso-kredituari; eta, 7.151.285 euro, 2022ko konpromiso-kredituari.

3.– Prestakuntza-planak finantzatzeko aurrekontu-kreditua I. eranskinean aurreikusitako moduan banatuko da, dirulaguntza-lerroen arabera. 49 lerro dira guztira; 1 teleprestakuntzari dagokio eta 48 aurrez aurreko prestakuntzari. Azken horiek Lurralde Historikoaren arabera daude banatuta, eta 16 lerro daude horietako bakoitzean; horietatik 13 sektore-eremuko prestakuntzako lanbide-arloei edo lanbide-arloen taldeei dagozkie, eta 3 zeharkako konpetentzien prestakuntzari.

Banaketa hori aldatu ahal izango da, aurrekontu-kreditua agortze aldera, 8. artikuluan dirulaguntzak esleitzeko baldintzei buruz xedatutakoaren arabera.

4.– Ez dute finantzaketarik jasoko enpresa bakar bateko lanpostuetara aplika daitekeen irakaskuntza eskaintzen duten eta beste enpresa batzuetan erabili ezin diren kualifikazioak eskaintzen dituzten prestakuntza-ekintzek, ez eta nagusiki prestakuntza-prozesu baten garapena (irakaskuntza-ikaskuntza) bilatzen ez duten ekintzek ere.

2. artikulua.– Erakunde onuradunak.

1.– Deialdi honetan jasotako laguntzen onuradun izan daitezke Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailaren edo Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Sailaren mendekoak ez diren prestakuntza-erakunde pribatu edo publikoak, betiere deialdi hau argitaratu baino lehenago Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuaren Erregistroan, autonomia erkidegoren bateko prestakuntzarako beste entitate-erregistro batean edo Prestakuntza Entitateen Estatuko Erregistroan inskribatuta eta/edo egiaztatuta daudenak.

2.– Deialdi honetan aurreikusitako dirulaguntza eskuratzeko, prestakuntza-erakundeek bermatu beharko dute badituztela diruz laguntzea eskatu duten prestakuntza-plana aurrera eramateko behar diren bitarteko pertsonal eta materialak, edo dirulaguntza esleitu ondoren eskuratzeko konpromisoa hartu beharko dute. Prestakuntza-jardueraren egikaritzea ezingo da azpikontratatu. Horren ondorioetarako, irakasleak (pertsona fisikoak) prestakuntza emateko kontratatzea ez da azpikontrataziotzat hartuko.

Horretarako, honako hauek egiaztatu beharko dituzte:

a) Ahalmen ekonomiko eta finantzarioa, eta horretarako, egiaztatu beharko dute langile langabeentzat eta/edo okupatuei zuzendutako enplegurako prestakuntzari lotuta 2013, 2014, 2016 eta 2017 ekitaldietan (batez besteko haztatua) eskatutako dirulaguntza baino negozio-bolumen handiagoa izan dutela Administrazio Publikoekin, bi bider handiagoa.

Kontuan hartuko den negozio-bolumena izango da pertsona okupatuen prestakuntzarekin lotutakoaren % 100 eta langabeen prestakuntzarekin lotutakoaren % 30.

Eskatzailea sozietate talde batekoa bada, taldearen ahalmen ekonomiko eta finantzarioa hartuko da kontuan, eta halakotzat joko da 1407/2013 Erregelamenduaren (EB) 2.2 artikuluan enpresa bakarraren definizioarekin bat datorrena edo Merkataritzako Kodearen 42. artikuluan sozietate aldearen definizioarekin bat datorrena.

Baldintza hori ez da egiaztatu beharko aurkeztutako prestakuntza-planerako eskatutako dirulaguntza 20.000 eurotik beherakoa bada.

b) Erakundeak prestakuntza-plana egikaritzeko baliatuko dituen instalazioak eta giza baliabideak.

Instalazio eta baliabide horiek propioak izan daitezke, edo beste erakunde pribatu edo publiko batzuenak, eta Euskal Autonomia Erkidegoaren lurraldean egon beharko dute, bai modalitate presentzialean emango diren prestakuntza-ekintzen kasuan, bai teleprestakuntza-modalitatean emango diren prestakuntza-ekintzetako prestakuntza-saio presentzialak eta/edo azken ebaluazio-probak egiteko.

Hori egiaztatzeko, erakundearen legezko ordezkariaren erantzukizunpeko adierazpen bat erantsi beharko zaio eskaerari. Edonola ere, erakunde eskatzaileak adierazpen horretan jasotako datuak egiaztatzeko dokumentazioa prest izan beharko du Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuarentzat.

Gaitasun ekonomiko eta finantzarioari buruz, dagokion administrazio publikoaren egiaztagiria erantsi beharko da, II. eranskinean jasotako ereduaren arabera, honako datu hauek egiaztatzeko: okupatuentzako eta/edo langabeentzako deialdi mota, onuradun izandako urteak, eta urte bakoitzean azkenean likidatu ziren zenbatekoak. Lanbideren 2013, 2014, 2016 eta/edo 2017ko deialdietako erakunde onuradunen kasuan, ez da beharrezkoa izango lau deialdi horien ziurtagiria aurkeztea.

3.– Ezingo dira izan onuradunak honako egoera hauetako batean dauden erakundeak:

a) Zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzakoak egunean ez izatea.

Organo kudeatzaileak automatikoki egiaztatuko du zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak betetzen direla, dirulaguntza eman eta ordainketa bakoitza egin baino lehen. Hala ere, erakunde eskatzaileak berariaz aurka egin diezaioke egiaztatze horri, eta, halakorik egiten badu, baldintza hori betetzen duela egiaztatzen duten ziurtagiri eguneratuak aurkeztu beharko ditu.

b) Dirulaguntzak itzultzeko dagozkion ordainketa guztiak eginak ez izatea.

c) Eskatzaileak zigor edo administrazio-zehapenen bat izatea, dirulaguntzak edo laguntza publikoak eskuratzeko aukerarik gabe uzten duenik, edo horretarako ezgaitzen duen lege debekuren bat izatea, honako hauengatik gertatutakoak barnean direla:

Sexu-bazterkeriagatik zigorren bat jaso izana, otsailaren 18ko 4/2005 Legeak, Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerakoak, edo martxoaren 30eko 3/2007 Lege Organikoak, Emakumeen eta Gizonen Berdintasun Eraginkorrerakoak, ezarritakoaren arabera.

Abuztuaren 4ko 5/2000 Legegintzako Errege Dekretuak onarturiko Lan-arloko arau-hausteei eta zehapenei buruzko Legearen testu bateginak 46.1.b) eta 46.bis.1.b) artikuluetan xedatutako zehapen osagarri batek hala ezartzen badu.

d) Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 13. artikuluko 2. eta 3. apartatuetan aurreikusitako egoeretakoren batean egotea, dirulaguntzen onuradun izateko baldintzei dagokienez.

3. apartatuan aurreikusi baina Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuak egiaztatu ez dituen baldintzak, eskaeran dageon erantzukizunpeko adierazpenerako formularioa betez egiaztatu beharko dira.

3 artikulua.– Diruz lagun daitekeen prestakuntza- eta jarduera-plana.

1.– Prestakuntza-plantzat hartuko da prestakuntza-behar jakin batzuei erantzuteko osatutako prestakuntza-ekintzen multzoa, betiere kontuan hartuta, ekintzen xede den kolektiboaren tamainagatik, aurreikusitako prestakuntza-orduen bolumenagatik edo bestelako ezaugarri garrantzitsu batzuengatik, hartzaileen konpetentziak nabarmen hobetzen direla.

2.– Bete beharreko helburuen eta erakunde onuradunen prestakuntza-esparruaren edo -izaeraren arabera, prestakuntza-planen baitan profesionaltasun-ziurtagiriak lortzea xede duten ekintzak eta/edo sektore produktibo jakin bateko konpetentzien eta/edo hainbat jarduera-sektoretako konpetentzia horizontal eta zeharkakoen prestakuntzara bideratutako beste ekintza batzuk jaso ahal izango dituzte.

3.– Prestakuntza-ekintzak.

3.1.– Deialdi honen ondorioetarako, prestakuntza-ekintzatzat hartuko da helburu, eduki eta iraupen propioak dituen irakaste- eta ikaste-prozesua, langileen konpetentzia eta kualifikazioak hobetzera bideratuta dagoena, baita horien lanbide-eguneratzea eta -espezializazioa hobetzera ere.

Diruz lagundu ahal izango da deialdiaren egun berean Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuaren webgunean argitaratuko diren espezialitate programagarriei buruzko prestakuntza-planetako prestakuntza-ekintzak gauzatzea. Espezialitate horiek Prestakuntza Espezialitateen Katalogo Nazionaleko espezialitateak izango dira, edota enplegurako garrantzi berezia dutenak eta berariaz Euskal Autonomia Erkidegokoak direnak.

Teleprestakuntzako modalitatean, Euskal Autonomia Erkidegoko berariazko prestakuntza-ekintzak baino ez dira finantzatuko, Lanbideren webgunean argitaratuta dauden «EAE-ko finantza-laguntza espezifikoak» blokean sartuta daudenak, baita inskripzio berrikoak ere.

3.2.– Era berean, prestakuntza-planean aurreko puntuan jaso ez diren prestakuntza-ekintzak aurkeztu ahal izango dira, berritzaileak, garapen teknologikokoak edo salbuespenezkoak direlako, gehienez ere planeko ekintza guztien % 15ean.

Kasu horretan, prestakuntza-ekintzek gutxienez 6 ordu eta gehienez 270 iraungo dute parte-hartzaile bakoitzeko. Salbuespen gisa, beste muga batzuk ezarri daitezke eskarian behar bezala justifikatuz gero.

3.3.– Prestakuntza emateko modalitateak.

Prestakuntza-ekintzak modalitate hauetako batean eman beharko dira: presentziala, teleprestakuntza edo mistoa. Nolanahi ere, edozein modalitateko prestakuntza-ekintzak ezingo dira izan egunean 8 ordutik gorakoak.

a) Aurrez aurreko prestakuntzatzat jotzen da ikasgela batean irakasleek ikasle talde bati ezaguera berak eta aldi berean transmititzen dizkietenean, edozein motatako baliabide didaktikoak erabilita.

b) Teleprestakuntzatzat jotzen da parte-hartzaileak ikaskuntzaren erritmoak bere denborara egokitzen dituenean; horretarako, prestakuntza-prozesua egingo den tokiaz gain, tutore/irakasleak izango ditu, zalantzak argitzeko eta aurrerapausoak egiaztatzeko. Modu horretan, erabilitako materialen edukiak osatu edo sendotuko ditu.

Teleprestakuntzako modalitatetzat jotzen da prestakuntza-ekintzak eskatzen duen parte presentziala iraupen osoaren % 20 edo gutxiago denean.

c) Modalitate mistoa diogunean, prestakuntza-ekintza bera emateko modalitate presentziala eta teleprestakuntza konbinatzen dituenaz dihardugu.

Prestakuntza mistotzat hartzeko, modalitate bakoitzeko edukiek argi eta garbi bereizita eta zehaztuta egon behar dute, eta prestakuntza-ekintza finantzatzeko batu behar dira aurrez aurreko orduetarako aplikatutako moduluak eta teleprestakuntzako orduetarako aplikatutakoak (tutoretzak zernahi modalitatetakoak direla ere).

Modalitate bakoitzaren berezko baldintzak ere bete beharko dira, dagokion zatian.

3.4.– Teleprestakuntza-modalitatean irakasteko baldintzak:

3.4.1.– Edukiei dagokienez:

a) Teleprestakuntzako eta prestakuntza mistoko modalitatean prestakuntza-ekintza bat egiteak irakaskuntza-ikaskuntza prozesu bat dagoela bermatu behar du, modalitate presentzialeko ekintzek bezala. Teleprestakuntzak parte-hartzaileen, tutore-prestatzaileen eta beste toki batean kokatutako baliabideen arteko elkarreragina eskatzen du.

b) Ez da teleprestakuntza pdf formatuko edo beste formaturen bateko edukiak deskargatzea.

c) Parte-hartzailea edukietatik/ikasgaietatik pasatzen denean erregistratuta geratu behar da.

d) Parte-hartzaileek egingo duten prestakuntza-ekintzaren iraupena erakunde prestatzaileak adieraziko du, helburua lortzeko aproposena izango delakoan.

3.4.2.– Tutoretza-jarduerei dagokienez:

a) Teleprestakuntzarako, ikaskuntza sistematizatua dakarten euskarri didaktikoak erabili behar dira, eta, nahitaez, tutorearen laguntzarekin osatuko da.

b) Tutore berak ez du espezialitate desberdinetako prestakuntza-ekintzen tutoretza gauzatu behar. Egoera hori gertatzen bada, haien gaitasunak eta eskura duten laguntza teknikoa zehaztuko dira (adituak).

c) Tutore-prestatzaileak prestakuntza-prozesuan zehar egindako jarduera guztien erregistroa eramango du, parte-hartzaileek egindako kontsulten eta zalantzen argitzea bere funtzioko jarduera espezifikoetatik bereiziz; haien gutxienekoak deialdiaren 4. eta 13. artikuluetan zehazten dira. Tutore-prestatzailearen esku-hartzeak bat etorri behar du tutoreen jardunaren plangintzarekin eta prestakuntza-ekintzaren programazioarekin.

3.4.3.– Jarraipen- eta ebaluazio-kontrolei dagokienez:

a) Ebaluazio-probak egin ahal izateko, parte-hartzaileak proba horiek sortzen dituzten edukietan sartu behar du aldez aurretik, jarraipenaren eta ebaluazioaren plangintzan ezarritakoa kontuan hartuta.

b) Tutore-prestatzaileak bermatu behar du proba horiek prestakuntza-prozesua garatzeko sekuentzia egokiaren arabera egiten direla.

c) Parte-hartzaile bukatutzat hartzeko, prestakuntza-ekintzarako ezarritako aldizkako jarraipen- eta ebaluazio-kontrolen % 75 egin behar ditu gutxienez.

3.4.4.– Plataformak sortutako erregistroei dagokienez:

a) Informazioa hobeto tratatzeko, Lanbidek eskatuko du plataformak sortutako eta erregistratutako datuak euskarri informatikoan eman diezazkioten (kalkulu-orria edo antzekoa): parte-hartzaileen jarduera-datuak (lehen eta azken sarbidearen datak, konexio-orduen kopurua, egun desberdinen kopurua), ebaluazio-proben datu osoak (burutze-data, erabilitako denbora...) eta egindako tutoretzei eta erantzundako kontsultei buruzko datu osoak, LAN-Fn erantsitako ereduaren arabera.

b) Plataformak ikasleak eta egiten dituzten jarduera guztiak erregistratu behar ditu. Halaber, txostenak egitea erraztuko du, parte-hartzaileek ikastaro bakoitzeko elementu eta jarduera bakoitzetik egin duten pasaera eta plataforman egin dituzten kliken arteko denbora biltzeko.

3.4.5.– Deialdi honi begira, teleprestakuntza izango da Baliabide Etxeetan emandako prestakuntza. Baliabideetako Ikastetxetzat hartuko da banakako ekipamendu didaktikoa duen instalazioa; parte-hartzaileak hara joaten dira, hainbat euskarriren bidez prestakuntza eskuratzeko eta, han, beren zalantzak argitzeko tutoretza motaren bat edukiko dute.

3.4.6.– Teleprestakuntza-plataformen gutxieneko ezaugarriak.

1) Prestakuntza gauzatzeko onuradunek erabiliko duten teleprestakuntza-plataformak honako baldintza hauek bete beharko ditu:

a) Prestakuntza-proiektu bat edukitzea, ikasteko metodologia, jarraipena eta ebaluazioa zehaztuta.

b) Lineako eskuliburu bat eduki behar du ikaslearentzat, plataformaren eta ikaslearen beraren oinarrizko eragiketen funtzionamenduari buruzkoa, lineako prestakuntzaren jarraipena egiteko. Eskuliburua deskargatu eta off-line kontsultatu ahalko da.

c) Online ikaskuntza-programa bat edukitzea, ikasleentzako prestakuntza kudeatzeko eta bermatzeko ahalmen nahikoarekin, eta honako baldintza hauek betetzea:

– Arau tekniko aplikagarrian adierazitako fidagarritasun-, segurtasun-, irisgarritasun- eta interaktibitate-mailak izatea.

– Erabiltzaile posible guztiei aldi berean sartzeko aukera ematea, eta plataformaren banda-zabalera kurtsoaren etapa guztietan berdina izango dela bermatzea.

d) Plataforma erabiltzeko lizentzia egokiak edukitzea.

e) Inolako publizitaterik ez edukitzea. Logotipoa eta fabrikatzailearen copyrighta ez dira publizitatetzat hartuko.

f) Edukiak editatzea.

g) Astean 7 egunez eta 24 orduz erabilgarri izatea.

2) Honako komunikazio-tresna hauek ere eduki beharko ditu:

a) Foroak: foro anitzak eta aldiberekoak ireki, itxi eta kategorizatzeko aukera, eta gutxienez 4 Mb-ko fitxategiak igotzekoa.

b) Txatak: prestakuntza-ekintza bakoitzeko gutxienez txat-kanal bat irekitzea.

c) Mezu elektronikoak: tutoreak jasotako mezu guztiak antolatzeko eta etiketatzeko aukera izango, baita artxibo bat baino gehiago eransteko aukera ere.

d) Ekitaldi-egutegia: egutegi bat behar da, ikastaldiak hartzen dituen hilabeteak bilduta, pertsonalizatua eta interaktiboa.

e) Informazio-gunea: tutore eta ikasleek aukera izango dute editatzeko ikastaldiari buruzko informazioa, albisteekin eta webguneekin lotutakoa.

f) FAQak: galdera ohikoenei buruzko informazioa.

g) Lineako erabiltzaileak: etengabe ikusi ahal izango da zein diren konektatuta dauden ikasleak.

h) Lantaldeak: egoki iritzitako lantalde guztiak sortzeko aukera.

i) Kalkulaturiko denborekin ebaluazio objektiboak sortzeko aukera.

3) Plataforma administratzeko, honako eskakizun hauek bete beharko dira:

a) Prestakuntza-ekintzaren interfazea, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuak baliatuko duena, jardueraren finantzaketak izaera publikoa duela aditzera emateko.

b) Babeskopiak aldizkakotasun nahikoa izango du, sistema eroriz gero datu guztiak berreskuratuko direla bermatzeko.

c) Ikasleen eta haiek egiten dituzten jarduera guztien erregistroa, eta ikasturte bakoitzeko elementu eta jarduera bakoitzetik iragan diren ikasleak biltzea ahalbidetzen duten txostenak egitea, eta plataforman egindako klik bakoitzaren arteko denbora.

d) Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuari baimena ematea, dagokion klabearen bidez, prestakuntza-jarduera guztien kontrola eta jarraipena burutu dezan.

e) Plataformaren kudeaketa-gida bat edukitzea.

f) Arazoak konpontzeko laguntza teknikoa, 24 orduan erantzuteko ahalmenarekin.

g) Bideoko, audioko eta bit-mapen irudiko formatuei euskarria ematea, multimedia formatuan edukiak eskaintzeko modua izateko ikaskuntza- eta ebaluazio-jardueretan.

4) Prestakuntza-ekintza bakoitzaren programazioa garatzen duten prestatzaileen jardunaren plangintza izan beharko du erakunde onuradunak.

3.4.7.– Teleprestakuntzako modalitatean prestakuntza ematen duten tutore-prestatzaileen betekizunak eta egitekoak:

Teleprestakuntzako modalitatean prestakuntza ematen duten tutore-prestatzaileek prestakuntza edo esperientzia beharko dute izan modalitate horretan.

Teleprestakuntzako modalitatearen jarraipena eta kalitatea bermatzeko, 10 ordutik gorako iraupena duten prestakuntza-ekintzen kasuan, 30 ikasleko, astean 10 orduko gutxieneko dedikazioa ezarriko zaio tutore-prestatzaileari prestakuntza-ekintzaren plangintzan.

Dena den, eta 10 ordutik beherako prestakuntza-ekintzei dagokienez, tutore-prestatzailearen dedikazioa ikasleko gutxienez 20 minutukoa izango dela bermatuko da.

Parte hartzen duten 80 ikasleko tutore bat izan beharko da gutxienez.

Tutore-prestatzailearen funtzioak honako hauek izango dira gutxienez:

a) Prestakuntza-taldeko ikasleen harrera-plana garatzea prestakuntza-ekintzaren ezaugarri espezifikoen arabera.

b) Ikasleak orientatzea eta gidatzea jarduerak egitean, materialak erabiltzean eta ikaskuntzako plataforma birtualaren tresnak erabiltzean prestakuntza-ekintzetan aurreikusiriko ahalmenak eskuratzeko.

c) Ikasleen partaidetza sustatzea gogoeta- eta debate-jarduerak proposatuz, banakako zereginak eta talde-lana antolatuz eta ezarritako komunikazio-tresnak erabiliz.

d) Parte-hartzaileek egindako jardueren jarraipena eta balorazioa egitea, zalantzak argituz eta arazoak konponduz, ikaskuntzako plataforma birtualaren tresnen bidez, aurreikusitako plangintzari atxikita.

e) Parte-hartzaileak ebaluatzea, ezarritako irizpideen arabera, eta dagozkion ebaluazio-proben antolamenduan eta garapenean parte hartzea.

f) Prestakuntza-jarduerak antolatzeko, kudeatzeko eta garatzeko ardura duten gainerako taldekideekiko koordinazioa eskatzen duten jarduera guztietan parte hartzea.

3.5.– Prestakuntza-ekintza presentzialak antolatzeko 25 parte-hartzaile izan beharko dira gehienez, profesionaltasun-ziurtagirien kasuan izan ezik; horietan, ikastetxeak egiaztatutako ikasle kopuruak ezarriko du muga. Teleprestakuntzako ekintzak 80 parte-hartzailerentzat eskatu ahal izango dira gehienez, eta tutore bat izango da, gutxienez, parte-hartzaile kopuru horretarako. Ekintza mistoen kasuan, aipatu mugak errespetatuko dira, kasuan kasuko prestakuntza-modalitatearen arabera.

4.– Prestakuntza-planak egikaritu beharko dira dirulaguntza emateko behin betiko ebazpena jakinarazitako egunaren biharamunetik 2022ko urriaren 14ra bitarteko aldian.

Justifikazio-memoria 2022ko urriaren 28a baino lehen aurkeztuko da.

Prestakuntza-plana osatzen duten prestakuntza-ekintzetako bat, gutxienez, 2020ko ekitaldian hasi beharko da, eta gehienez ere, dirulaguntza emateko behin betiko ebazpena jakinarazi eta hurrengo bi hilabeteko epean.

Edonola ere, prestakuntza-planeko prestakuntza-ekintzen ehuneko hirurogeita hamar 2021eko abenduaren 31 baino lehen hasi behar da.

5.– Prestakuntza-planei dagozkien betekizunak:

Prestakuntza-planek honako hauek hartu behar dituzte barne:

a) Lurralde historikoetan eta/edo teleprestakuntza bidez garatzeko prestakuntza-ekintzak, horretarako aplikazio eta inprimakietan zehaztutako banakapena eta guzti.

b) Prestakuntza-ekintzek lehentasunaren araberako zenbakia izan beharko dute, 1etik hasi eta azkenera arte.

c) Prestakuntza-ekintzen kostuaren zenbatespena.

d) Prestakuntza-ekintzak gauzatzeko aurreikusitako egutegia.

4. artikulua.– Prestakuntzaren hartzaileak.

EAEko langile guztiek parte hartu ahal izango dute diruz lagundutako ekintzetan. Mendetasun-egoeran dauden pertsonen zaintzaile ez-profesionalek mendetasun-egoeran dauden pertsonen arretarekin lotutako prestakuntza-ekintzetan parte hartu ahal izango dute, betiere Eusko Jaurlaritzak mota honetako prestakuntza eskaintzeko baimendu dituen erakundeetan egiten badute.

Administrazio publikoetako langileek edozein modalitateko zeharkako ekintzetan soilik parte hartu ahal izango dute, planeko parte-hartzaile guztien % 10 gainditu gabe.

Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuan edo beste Enplegu Zerbitzu Publiko batean enplegu-eskatzaile gisa edo Estatuko Gazte Bermearen Sisteman izena emanda dauden langile langabeen parte-hartzea planean parte hartzen duten pertsonen % 30ekoa izango da gehienez. Horretarako, parte-hartzaileak langabetzat hartuko dira baldin eta prestakuntza-ekintza hastean egoera horretan badaude. Halaber, prestakuntza-ekintzetan parte hartu ahal izateko, langabeak Lanbideko Orientazio Zerbitzuak proposatutakoak izatea gomendatzen da.

Prestakuntza-planen titularrak eta dirulaguntzen onuradunak diren erakunde titularretako langile-zerrendako langileek parte hartu ahal izango dute eurek kudeatzen dituzten prestakuntza-ekintzetan, baina exekuzio-planaren % 10 gainditu gabe, eta ezin izango dute inola ere gainditu langile-zerrendako langile guztien % 10.

5. artikulua.– Dirulaguntzaren zenbatekoa.

1.– Prestakuntza-planaren dirulaguntzaren zenbateko osoa plana osatzen duten prestakuntza-ekintza bakoitzaren dirulaguntzaren zenbatekoaren batura izango da.

2.– Prestakuntza-ekintza bakoitza parte-hartzaileko eta prestakuntza-orduko kostuaren arabera finantzatuko da, deialdi honen III. eranskinean aurreikusitako modulu ekonomikoen arabera.

Modulu ekonomiko bakoitzak hiru osagai ditu: horietako bi zuzeneko kostuei dagozkienak –langileak (A) eta funtzionamendua (B)– eta hirugarrena zeharkako kostuei (C) dagokiena –kostu zuzenei dagozkien moduluen baturari % 10eko ehunekoa aplikatuz kalkulatua–.

A modulu ekonomikoa, langileen zuzeneko kostuei buruzkoa, 12 parte-hartzailerekin biderkatuko da beti; bestalde, B modulu ekonomikoan, funtzionamendu-kostuei buruzkoa, eskatutako parte-hartzaileen kopurua hartuko da kontuan.

Aurrez aurre irakasteko modalitatean, profesionaltasun-ziurtagiriak lortzera bideratuta ez dauden prestakuntza-espezialitateei dagokienez, bi B modulu bereizten dira: «Oinarrizko maila» –hura aplikatuko da zeharkako gaiei edo gai generikoei buruzko prestakuntza eman behar denean, eta oinarrizko konpetentziak eta kualifikazioak garatzea ahalbidetuko digu–, eta «goi-mailako» modulua –prestakuntzarako espezializazio bat behar denean eta/edo programazio- eta/edo zuzendaritza-konpetentziak garatzea ahalbidetzen duenean–.

Prestakuntza-erakundeak hala eskatuz gero, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuak % 50era arte handitu ahal izango ditu modulu ekonomikoak, betiere haien espezialitateagatik eta ezaugarri teknikoengatik finantzaketa handiagoa behar duten prestakuntza-ekintza jakin batzuen berezitasuna kontuan hartuta; eta egoera horiek behar bezala egiaztatu beharko dira.

Teleprestakuntzaren kasuan ez da aplikatu ahal izango arestian adierazitakoa; modulu bakarra egongo da, orduko 7,5 eurokoa parte-hartzaile bakoitzeko, zuzeneko eta zeharkako kostuak barne hartuz.

Parte-hartzaile bakoitzeko aplikatu beharreko orduko modulu ekonomikoek –gehikuntza hori barne hartuta, hala dagokionean– ezin izango dituzte gainditu uztailaren 3ko 694/2017 Dekretua garatzen duen martxoaren 28ko TMS/368/2019 Aginduan aurreikusitakoak. Egiazta ezin daitekeen oinarrizko mailako prestakuntzaren kasuan, hark ezin izango du gainditu orduko 9 euroko modulua parte-hartzaile bakoitzeko, eta profesionaltasun-ziurtagiriak lortzera bideratutako prestakuntza-ekintzen kasuan, gehieneko muga urriaren 10eko ESS/1897/2013 Aginduan jasotakoa izango da (haren bidez garatzen da 34/2008 Errege Dekretua, urtarrilaren 18koa, profesionaltasun-ziurtagiriak arautzen dituena). Ondorioz, aplikatu beharreko azken modulua osatzen duten hiru moduluen batura handiagoa balitz lerrokada honetan aurreikusitakoak baino –edo, hala badagokio, aipatutakoak ordezkatzen dituzten eta deialdi hau argitaratzeko unean indarrean dauden araudietan aurreikusitakoak–, azken horiek aplikatuko dira.

3.– Prestakuntza-erakundeek prestakuntza-plan bat baino ezin izango dute eskatu, gehienez ere, 2.100.000 eurokoa, betiere pertsona eta ordu bakoitzeko ezarritako modulu ekonomikoak kontuan izanik.

4.– Gainera, planaren aurkezpen ekonomikorako honako muga hauek ezarri dira, parte hartzen duten dirulaguntza-lerro kopuruaren arabera. Dirulaguntza-lerro gisa hartuko dira aurrekontua banatuta dagoen 49 lerroak, 1.3 artikuluan eta I. eranskinean xedatutakoaren arabera:

– Lerro batean edo bitan aurkezten bada: horietako bakoitzera bideratutako aurrekontuaren % 60.

– 3 eta 5 lerro artean aurkezten bada: horietako bakoitzera bideratutako aurrekontuaren % 50.

– 6 eta 9 lerro artean aurkezten bada: horietako bakoitzera bideratutako aurrekontuaren % 40.

– 10 lerrotara edo gehiagotara aurkezten bada: horietako bakoitzera bideratutako aurrekontuaren % 30.

Muga horiek aplikatzeko, eskatzaileak prestakuntza-ekintza bakoitzean adierazitako lehentasuna hartuko da kontuan.

6. artikulua.– Eskabideak aurkeztea.

1.– Deialdi honen esparruko dirulaguntzak jasotzeko eskabideak elektronikoki izapidetuko dira, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuaren prestakuntzako aplikazio informatikoaren bidez (LAN-F). Aplikazio horretara sarbiderik ez duten erakundeek edo enpresek Lanbideren web-orriaren bidez eskatu ahal izango dute: www.lanbide.euskadi.eus

2.– Dirulaguntza-eskabideak aurkezteko epea deialdi hau EHAAn argitaratu eta hurrengo egunean hasiko da, eta 2020ko uztailaren 30ean amaituko da.

3.– Dirulaguntza-eskabidearekin batera, eskatutako dirulaguntzaren xede den prestakuntza-plana aurkeztu beharko da, 3. artikuluan adierazten diren baldintzak beteta; eta, sozietate talde batekoa izanez gero, hori egiaztatzen duen dokumentazioa.

4.– Gainera, hala dagokionean, eta balorazio-irizpideak egiaztatzeko helburuarekin, jarraian adierazten diren ziurtagiriak aurkeztu beharko dira, edo beste administrazio publiko batzuek emandako agiriak. Bertan, ziurtagiri horietan ezarritako eduki guztiak jasoko dira:

a) 9. artikuluaren A.1 apartatuan xedatutako balorazio-irizpidea egiaztatzeko, beste administrazio publiko batzuetako deialdiak aipatzen direnean: enplegurako lanbide-heziketaren arloan eskumena duen eta deialdia kudeatzen duen administrazio publikoaren ziurtagiria aurkeztu beharko da, lanbide-arloko eta/edo modalitateko esperientzia egiaztatzen duena, IV. eranskinean argitaratutako ereduaren arabera (LAN-F aplikaziotik ere atera daiteke).

b) 9. artikuluaren A.2 apartatuan xedatutako balorazio-irizpidea egiaztatzeko, beste administrazio publiko batzuetako deialdiak aipatzen direnean: enplegurako lanbide-heziketaren arloan eskumena duen eta deialdia kudeatzen duen administrazio publikoaren ziurtagiria aurkeztu beharko da, langile okupatuei lehentasunez zuzendutako 2014, 2016 eta 2017. urteetako prestakuntza-deialdietan ikasleen gogobetetze-mailaren batez besteko haztatua egiaztatzen duena, onuraduna izan denean, prestakuntza-planean aurkezten diren prestakuntza-ekintzetako lanbide-arloetan eta/edo prestakuntza-planean aurkezten diren prestakuntza-ekintzei dagozkien zeharkako konpetentzietan eta/edo modalitatean, V. eranskinean argitaratutako ereduaren arabera (LAN-F aplikaziotik ere atera daiteke).

c) 9. artikuluaren B.1 apartatuan xedatutako balorazio-irizpidea egiaztatzeko, beste administrazio publiko batzuetako deialdiak aipatzen direnean: enplegurako lanbide-heziketaren arloan eskumena duen eta deialdia kudeatzen duen administrazio publikoaren ziurtagiria aurkeztu beharko da, langile okupatuei zuzendutako 2014, 2016 eta 2017. urteetako prestakuntza-deialdietan ikasleek onuradunarekiko duten gogobetetze-mailaren batez besteko haztatua egiaztatzen duena, VI. eranskinean argitaratutako ereduaren arabera (LAN-F aplikaziotik ere atera daiteke).

d) 9. artikuluaren B.2 apartatuan xedatutako balorazio-irizpidea egiaztatzeko, beste administrazio publiko batzuetako deialdiak aipatzen direnean: enplegurako lanbide-heziketaren arloan eskumena duen eta deialdia kudeatzen duen administrazio publikoaren ziurtagiria aurkeztu beharko da, langile okupatuei lehentasunez zuzendutako 2014, 2016 eta 2017. urteetako prestakuntza-deialdietan onuradunaren dirulaguntzen gauzatze-mailaren batez besteko haztatua egiaztatzen duena, VII. eranskinean argitaratutako ereduaren arabera (LAN-F aplikaziotik ere atera daiteke).

e) 9. artikuluaren B.3.1 apartatuan xedatutako balorazio-irizpidea egiaztatzeko, beste administrazio publiko batzuetako deialdiak aipatzen direnean: enplegurako lanbide-heziketaren arloan eskumena duen eta deialdia kudeatzen duen administrazio publikoaren ziurtagiria aurkeztu beharko da, langile okupatuei lehentasunez zuzendutako 2013, 2014, 2016 eta 2017. urteetako prestakuntza-deialdietan prestatutako bertaratu kopuruaren batez besteko haztatua egiaztatzen duena, VIII. eranskinean argitaratutako ereduaren arabera (LAN-F aplikaziotik ere atera daiteke).

f) 9. artikuluaren B.3.2 apartatuan xedatutako balorazio-irizpidea egiaztatzeko, beste administrazio publiko batzuetako deialdiak aipatzen direnean: enplegurako lanbide-heziketaren arloan eskumena duen eta deialdia kudeatzen duen administrazio publikoaren ziurtagiria aurkeztu beharko da, lanik ez zuten pertsonei lehentasunez zuzendutako 2014, 2015, 2016 eta 2017. urteetako prestakuntza-deialdietan prestatutako bertaratu kopuruaren batez besteko haztatua egiaztatzen duena, IX. eranskinean argitaratutako ereduaren arabera (LAN-F aplikaziotik ere atera daiteke).

g) 9. artikuluaren B.3.3 apartatuan xedatutako balorazio-irizpidea egiaztatzeko, beste administrazio publiko batzuetako deialdiak aipatzen direnean: enplegurako lanbide-heziketaren arloan eskumena duen eta deialdia kudeatzen duen administrazio publikoaren ziurtagiria aurkeztu beharko da, langile okupatuei lehentasunez zuzendutako 2013, 2014, 2016 eta 2017. urteetako deialdietan likidatutako dirulaguntzaren batez besteko haztatua egiaztatzen duena, X. eranskinean argitaratutako ereduaren arabera (LAN-F aplikaziotik ere atera daiteke).

h) 9. artikuluaren B.3.4 apartatuan xedatutako balorazio-irizpidea egiaztatzeko, beste administrazio publiko batzuetako deialdiak aipatzen direnean: enplegurako lanbide-heziketaren arloan eskumena duen eta deialdia kudeatzen duen administrazio publikoaren ziurtagiria aurkeztu beharko da, lanik ez zuten pertsonei lehentasunez bideratutako 2014, 2015, 2016 eta 2017. urteetako deialdietan likidatutako dirulaguntzaren batez besteko haztatua egiaztatzen duena, XI. eranskinean argitaratutako ereduaren arabera (LAN-F aplikaziotik ere atera daiteke).

i) 9. artikuluaren B.4.1 apartatuan xedatutako balorazio-irizpidea egiaztatzeko, beste administrazio publiko batzuetako deialdiak aipatzen direnean: enplegurako lanbide-heziketaren arloan eskumena duen eta deialdia kudeatzen duen administrazio publikoaren ziurtagiria aurkeztu beharko da, langile okupatuei lehentasunez zuzendutako 2014, 2016 eta 2017. urteetako deialdietan onuradunek egindako planen % 60tik gora amaitutako langile okupatuen parte-hartzearen batez besteko haztatua egiaztatzen duena, XII. eranskinean argitaratutako ereduaren arabera (LAN-F aplikaziotik ere atera daiteke).

j) 9. artikuluaren B.4.2 apartatuan xedatutako balorazio-irizpidea egiaztatzeko, beste administrazio publiko batzuetako deialdiak aipatzen direnean: enplegurako lanbide-heziketaren arloan eskumena duen eta deialdia kudeatzen duen administrazio publikoaren ziurtagiria aurkeztu beharko da, langile okupatuei lehentasunez zuzendutako 2014, 2016 eta 2017. urteetako deialdietan plantillan 50 langile baino gutxiago dituzten langile amaituen parte-hartzearen batez besteko haztatua egiaztatzen duena, XIII. eranskinean argitaratutako ereduaren arabera (LAN-F aplikaziotik ere atera daiteke).

5.– Eskabideak eskatutako baldintza guztiak betetzen ez baditu, erakunde interesdunari eskatuko zaio hamar eguneko epean hutsa zuzentzeko edo nahitaezkoak diren dokumentuak aurkezteko; eta adieraziko zaio, hala egin ezean, eskabidea bertan behera utziko zaiola, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 68. artikuluan xedatutakoaren arabera.

7. artikulua.– Prozedura izapidetzea eta ebaztea.

1.– Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusia da prozedura ebazteko organo eskuduna, eta Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko Enplegurako Prestakuntzako eta Diru-sarrerak Bermatzeko zuzendaria, ordea, izapidetzeko organo eskuduna.

2.– Dirulaguntzak emateko prozedura norgehiagoka-prozedura izango da, eta egintza bakarrean ebatziko dira prestakuntza-planak gauzatzeko aurkeztutako eskabide guztiak.

Prestakuntza-planaren prestakuntza-ekintza bakoitza banaka baloratuko da, eta I. eranskinean jasotako dirulaguntza-lerro bakoitzaren arabera garatuko da lehiaketa-prozesua (49 lerro).

3.– Eskabideak aztertzeko eta horien balorazioa egiteko batzorde bat osatuko da, izaera teknikokoa. Lanbideko Enplegurako Prestakuntzako eta Diru-sarrerak Bermatzeko Zuzendaritzako Enplegurako Lanbide Heziketako Zerbitzuaren arduradunak eta Enplegurako Lanbide Heziketako Zerbitzuko hiru teknikarik osatuko dute batzorde hori.

Ebaluazio-batzorde horretako kideen osaera Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuaren webgunean (https://www.lanbide.euskadi.eus) eta EHAAn argitaratuko da.

4.– Aurkeztutako eskabideek deialdi honetan parte hartzeko eskatzen diren baldintzak betetzen dituztela egiaztatu ondoren, ebaluazio-batzordeak 9. artikuluan aurreikusitako irizpideen arabera baloratuko ditu, eta behin-behineko ebazpen-proposamena egingo du, 8. artikuluan araututako laguntza zehazteko sistema kontuan hartuta; gero, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko Enplegurako Prestakuntzako eta Diru-sarrerak Bermatzeko zuzendariari helaraziko dio.

5.– Behin-behineko ebazpena Lanbidearen webgunean argitaratuz jakinaraziko da (www.lanbide.euskadi.eus), eta 10 egun emango dira erakunde interesdunek, LAN-F aplikazio informatikoaren bitartez, alegazioak egin ditzaten edo eskabideari uko egin diezaioten.

Behin-behineko ebazpen-proposamenak ez die eskubiderik emango onuradun izateko proposatutako erakundeei.

6.– Alegazioak aztertu ondoren, ebaluazio-batzordeak behin betiko ebazpen-proposamena prestatuko du eta Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusiari helaraziko dio, hori baita ebazpena egiteko organo eskuduna.

7.– Egindako proposamena aztertu ondoren, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusiak dagokion behin betiko ebazpena emango du, eta interesdunei jakinaraziko zaie, Lanbideren webgunean argitaratuz (www.lanbide.euskadi.eus).

Behin betiko ebazpenean jasoko dira emateko proposatu diren dirulaguntzak, baloraziotik ateratako hurrenkera-ordenaren arabera, dirulaguntzaren zenbatekoa adierazita, bai eta ukatu direnak ere, ezezkoa emateko zioak adierazita. Era berean, aurkeztutako uko egiteak onartuko ditu, hala badagokio.

Ebazpena aldekoa bada, diruz lagunduko diren prestakuntza-ekintzak, parte-hartzaile kopurua eta ordu kopurua adieraziko dira.

Interesdunak 10 eguneko epea izango du prestakuntza-planagatik emandako dirulaguntza onartzen duela adierazteko, zuzendari nagusiak ebazpena jakinarazi eta hurrengo egunetik kontatzen hasita. Epe hori agortuz gero, dirulaguntzari uko egin diola ulertuko da.

Behin betiko ebazpenean, aurrekontu-krediturik ez izateagatik ezetsi egin diren eskabideak dirulaguntza-lerroen arabera ordenatuko dira, balorazio-irizpideak aplikatzearen ondoriozko lehentasun-hurrenkerari jarraituta. Hala, prestakuntza-erakunde onuradunen batek dirulaguntzari uko egiten badio, hurrengoari emango zaio dirulaguntza, betiere laguntza emateko kreditu nahikoa liberatu bada eta, gertatzen den unean, hura gauzatu ahal bada, deialdiaren baldintzak eta aurrekontua betearazteko arauak kontuan hartuta.

Uko egiteengatik liberatutako kredituarekin emandako dirulaguntzak prestakuntza-erakunde interesdunei jakinaraziko zaizkie, Lanbideren webgunean argitaratuz (www.lanbide.euskadi.eus), eta 10 eguneko epean onartu beharko dira; bestela, uko egiten diotela ulertuko da. Horrela, adjudikazio-prozesua amaitutzat joko da.

Lehentasun-hurrenkeran atzerago dagoen eskaera bati ezin izango zaio dirulaguntza hori eman, kreditu erabilgarri nahikorik ez egoteagatik lehentasun-hurrenkera horretan aurrerago dagoen beste eskaera bat dirulaguntzarik gabe utzi bada.

8.– Zuzendari nagusiaren ebazpenak administrazio-bideari amaiera ematen dio, eta, horren aurka, aukerako berraztertze-errekurtsoa jarri ahal izango da organo horretan, hilabeteko epean, jakinarazi eta hurrengo egunetik zenbatzen hasita, edo bestela, zuzenean, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jar daiteke Vitoria-Gasteizko Administrazioarekiko Auzien Epaitegian, bi hilabeteko epean, jakinarazi eta hurrengo egunetik zenbatzen hasita.

9.– Ebazteko eta jakinarazteko epea 6 hilabetekoa izango da gehienez, deialdia EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik zenbatzen hasita, eta, epe hori amaitzean jakinarazpenik jaso ez bada, eskaera ezetsi dela ulertuko da.

10.– Erakunde onuradunei dirulaguntzak emateko eta ordaintzeko, ezinbestekoa da Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorraren edo haren erakunde autonomoen antzeko dirulaguntzen edo laguntzen karietara bideratzen hasitako itzulera- edo zehapen-prozedurak amaituta egotea.

11.– Beharrezkoa da deialdi honetan onartutako prestakuntza-plana benetan gauzatzea. Zentzu horretan, prestakuntza-ekintza bat gutxienez 15 egunez eman bada ezagutzera, eta prestakuntza abian jartzeko gutxieneko talde bat osatzeko pertsona interesdun nahikorik ez badago, erakundeak hura aldatzeko eskatu ahal izango du, ordezkatutako laguntza-lerro bereko beste prestakuntza-ekintza batekin; prestakuntza-ekintza sektorialen kasuan, lanbide-arlo bereko espezialitate batekoa izan beharko du. Era berean, prestakuntza-ekintza berriak parte-hartzaile eta ordu kopuru berberak izan beharko ditu, eta ordezkatzen duenaren kostu bera edo txikiagoa. Ordezkatutako ekintza hori Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuak baimendu beharko du aldez aurretik.

Titular bakoitzak baimendu beharreko aldaketen gehieneko muga finantzatu diren ekintza guztien % 30ekoa izango da.

12.– Publikotasunaren printzipioa betetzeko, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusiaren ebazpenaz Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian emango da jakitera zer enpresak jaso duten dirulaguntza deialdi honen babesean eta zenbateko laguntza jaso duten.

8. artikulua.– Laguntza zehaztea.

1.– Eskaerak aurkezteko eta akatsak 6. artikuluan ezarritako eran zuzentzeko epea amaitutakoan, prestakuntza-planetan jasotako prestakuntza-ekintzen balorazio teknikoa egingo da, 9. artikuluan aurreikusitako irizpideen arabera, eskaeren artean zerrenda bat ezartzeko; horrela, aurkeztutako ekintzen eskaerak puntuazio handiena izan dutenetik txikiena izan dutenera ordenatuko dira.

2.– Prestakuntza-plan bakoitzari eman beharreko dirulaguntzaren zenbatekoa zehazteko, honela jokatuko da: aurkeztutako prestakuntza-plana osatzen duten prestakuntza-ekintzen orduak biderkatuko dira parte-hartzaileen kopuruarekin eta 5. artikuluaren arabera dagokion modulu ekonomikoaren zenbatekoarekin.

3.– 9. artikuluko balorazio-irizpideen arabera egindako lehentasun-hurrenkerari jarraituz emango dira dirulaguntzak, honako arau hauek aplikatuta:

3.1.– Balorazio teknikoan lortutako puntuazioaren arabera, prestakuntza-ekintza guztiak modu orokorrean eta banaka antolatuko dira, Teleprestakuntza eta Lurralde Historikoaren arabera, eta Lurralde Historiko bakoitzean, sektorearen eta zeharkako ekintzen arabera; sektorialetan, lanbide-arloen arabera antolatuko dira, eta zeharkakoetan, konpetentzien arabera.

3.2.– Pixkanaka, lerro bakoitzera bideratutako aurrekontua banatuko da, balorazio teknikoan lortutako puntuazioaren arabera eta aurrekontua agortu arte.

3.3.– Dirulaguntza-lerroren baten aurrekontua agortzen ez bada, soberakina honela banatuko da:

3.3.1.– Ekintza sektorialetan eta lurralde historikoen arabera, finantzatu ez diren ekintzen artean puntuazio gehien dutenentzat, zer arlotakoak diren kontuan hartu gabe.

3.3.2.– Zeharkako ekintzetan eta lurralde historikoen arabera, finantzatu ez diren ekintzen artean puntuazio gehien dutenentzat, zer konpetentziei buruzkoak diren kontuan hartu gabe.

3.3.3.– Teleprestakuntzan, sektorialarentzat, lurralde historiko bakoitzari dagokion ehunekoaren arabera.

3.4.– 1., 2. eta 3. puntuetan deskribatutako prozedura aplikatu ondoren, eta soberakinik badago, lehentasun-hurrenkeraren arabera, lurralde historikoa dena dela.

4.– Aurreko arau horiek aplikatuta azkeneko dirulaguntza puntuazio berbera lortu duten prestakuntza-planeko bi ekintzari edo gehiagori badagokie, 9. artikuluko a.2) apartatuan aurreikusitako irizpidean puntuaziorik handiena lortu duen ekintzari emango zaio dirulaguntza. Hala eta guztiz ere, berdinduta jarraitzen badute, 9. artikuluko a.1) apartatuan aurreikusitako irizpidean puntuazio handiena lortu duen ekintzari emango zaio. Berdinketa hausteko hirugarren elementua izango da b.2 irizpidean puntuazio handiena lortzea, eta hurrengoak izango dira b.1 irizpidean, b.3 irizpidean eta b.4 irizpidean puntuazio handiena izatea, ordena horretan.

5.– Ez da finantzatuko balorazio ekonomikotik ateratako kantitatea baino txikiagoa den prestakuntza-ekintzarik.

6.– Edozein prestakuntza-planek ezingo du inolaz ere eskuratu 1.680.000 eurotik gorako dirulaguntzarik.

9. artikulua.– Balorazio-irizpideak.

Prestakuntza-planen balorazio teknikorako, irizpide guztietan onuraduntzat hartuko da titularra edo hura kide den sozietate multzoa. Sozietate multzo bateko kide dela ulertuko da 1407/2013 (EB) Erregelamenduaren 2.2 artikuluari jarraituz jotzen denean enpresa bakar berean sartuta dagoela, edo Merkataritzako Kodearen 42. artikuluko irizpideen arabera sozietate multzo beraren zati denean.

Horretarako, honako irizpide hauek hartuko dira kontuan:

a) Prestakuntza-planaren onuradunak aurkeztutako prestakuntza-ekintzen adierazleak.

Apartatu honetan, eta gehienez ere 100etik 30 puntu lortzeko aukerarekin, honako hauek hartuko dira kontuan:

a.1.– Esperientzia lanbide-arloaren eta/edo modalitatearen arabera, onuradun eta/edo irakasle gisa, administrazio publikoek 2009, 2010, 2011, 2012, 2013, 2014, 2016 eta 2017. urteetako deialdietan langile okupatuei lehentasunez zuzendutako prestakuntza-laguntzen deialdietan. 20 puntu gehienez.

Hau da, langile okupatuei lehentasunez zuzendutako prestakuntza-eskaintzarako administrazio publikoen 2009, 2010, 2011, 2012, 2013, 2014, 2016 eta 2017. urteetako laguntza-deialdietan onuradun eta/edo irakasle gisa izan duen esperientziaren urte kopurua, prestakuntza-planean aurkezten diren prestakuntza-ekintzak barne hartzen dituzten lanbide-arlo eta/edo zeharkako konpetentzia eta/edo modalitateetan, «Espezialitate programagarriak» katalogoan zehaztutako kodifikazioaren arabera. Hura Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuaren webgunean argitaratuko da, deialdia argitaratzen den egunean bertan, eta Prestakuntza Espezialitateen Katalogo Nazionaleko espezialitateei dagozkie.

EAEn onartutakoez gain beste laguntza-deialdi batzuetan onuradun eta/edo irakasle izan diren erakundeek dagokien administrazio publikoaren ziurtagiri bat aurkeztu beharko dute. Ziurtagiri horretan, langile okupatuei lehentasunez zuzendutako 2009, 2010, 2011, 2012, 2013, 2014, 2016 eta 2017. urteetako prestakuntza-deialdietan onuradun edo eskola-emaile zenbat urtez izan den ziurtatu beharko da, lanbide-arlo eta/edo zeharkako konpetentzietan eta/edo prestakuntza-planean aurkezten diren prestakuntza-ekintzen modalitatean, «Espezialitate programagarriak» katalogoan ezarritako kodifikazioaren arabera.

(Ikus .PDF)

a.2.– Langile okupatuei lehentasunez zuzendutako 2014, 2016 eta 2017. urteetako prestakuntza-deialdietan ikasleek izan duten gogobetetze-mailaren batez besteko haztatua, hura onuraduna izan denean, eta prestakuntza-planean aurkezten diren prestakuntza-ekintzei dagozkien lanbide-arloetan eta/edo prestakuntza-planean aurkezten diren prestakuntza-ekintzen zeharkako konpetentzietan eta/edo modalitatean, «Espezialitate programagarriak» katalogoan ezarritako kodifikazioaren arabera. 10 puntu gehienez.

Langile okupatuei lehentasunez zuzendutako 2014, 2016 eta 2017. urteetako prestakuntza-deialdietako parte-hartzaileekin egindako kanpo-kontrastearen adierazle gisa ulertuta, eta onuradunak deialdi horietako ikastaro horietan asebetetze orokorraren batez besteko gisa adierazitako puntuazioetan:

– Kanpo-kontrastean lortutako puntuazioa onuradunak adierazitakoa baino handiagoa bada, kanpo-kontrastearen puntuazioa hartuko da kontuan.

– Kanpo-kontrastean lortutako puntuazioa onuradunak adierazitakoa baino 2 puntu txikiagoa bada, honako hau izango litzateke puntuazioa: 0,75*kanpo-kontrastearen batez bestekoa + 0,25*onuradunak adierazitako batez bestekoa.

Kanpo-kontrastean lortutako puntuazioa onuradunak adierazitakoa baino 2,1 puntu txikiagoa bada, kanpo-kontrastekoa hartuko da kontuan.

(Ikus .PDF)

EAEn onartutakoez gain beste laguntza-deialdi batzuetan onuradun eta/edo irakasle izan diren erakundeek dagokien administrazio publikoaren ziurtagiri bat aurkeztu beharko dute. Ziurtagiri horretan, kanpoko kontrastearen bidez langile okupatuei lehentasunez zuzendutako 2014, 2016 eta 2017ko deialdietan lortutako puntuazioak ziurtatu beharko dira, baita deialdi horietako ikastaroetan onuradunak asebetetze orokorraren batez besteko gisa adierazitako puntuazioak ere, lanbide-arlo eta/edo zeharkako konpetentzietan eta/edo prestakuntza-planean aurkezten diren prestakuntza-ekintzen modalitatean, «Espezialitate programagarriak» katalogoan ezarritako kodifikazioaren arabera.

2014, 2016 eta 2017ko hiru laguntza-deialdietan onuradun izan ez diren prestakuntza-erakundeen kasuan, edo aurreko lerrokadan adierazitako ziurtagiriak aurkezten ez badira, 4 puntu aplikatuko dira.

B) Onuradunarekin lotutako jardueraren adierazleak. Apartatu honetan, eta gehienez ere 100etik 70 puntu lortzeko aukerarekin, honako hauek hartuko dira kontuan:

b.1.– Ikasleen gogobetetze-mailaren batez besteko haztatua, langile okupatuei lehentasunez zuzendutako 2014., 2016. eta 2017. urteetako prestakuntza-deialdietan. 10 puntu gehienez.

Langile okupatuei lehentasunez zuzendutako 2014, 2016 eta 2017. urteetako prestakuntza-deialdietako parte-hartzaileekin egindako kanpo-kontrastearen adierazle gisa ulertuta, eta onuradunak deialdi horietako ikastaroetan asebetetze orokorraren batez besteko gisa adierazitako puntuazioetan:

– Kanpo-kontrastean lortutako puntuazioa onuradunak adierazitakoa baino handiagoa bada, kanpo-kontrastearen puntuazioa hartuko da kontuan.

– Kanpo-kontrastean lortutako puntuazioa onuradunak adierazitakoa baino 2 puntu txikiagoa bada, honako hau izango litzateke puntuazioa: 0,75*kanpo-kontrastearen batez bestekoa + 0,25*onuradunak adierazitako batez bestekoa.

Kanpo-kontrastean lortutako puntuazioa onuradunak adierazitakoa baino 2,1 puntutik gora txikiagoa bada, kanpo-kontrastekoa hartuko da kontuan.

(Ikus .PDF)

EAEn onartutakoez gain beste laguntza-deialdi batzuetan onuradun eta/edo irakasle izan diren erakundeek dagokien administrazio publikoaren ziurtagiri bat aurkeztu beharko dute. Ziurtagiri horretan, kanpoko kontrastearen bidez langile okupatuei lehentasunez zuzendutako 2014, 2016 eta 2017ko deialdietan lortutako puntuazioak ziurtatu beharko dira, baita deialdi horietako ikastaroetan onuradunak asebetetze orokorraren batez besteko gisa adierazitako puntuazioak ere. 2014, 2016 eta 2017ko hiru laguntza-deialdietan onuradun izan ez diren prestakuntza-erakundeen kasuan, edo aurreko lerrokadan adierazitako ziurtagiriak aurkezten ez badira, 4 puntu aplikatuko dira.

b.2.– Langile okupatuei lehentasunez zuzendutako 2014ko, 2016ko eta 2017ko deialdietan onuradunaren dirulaguntzen gauzatze-mailaren batez besteko haztatua. 10 puntu gehienez.

Emandako behin-behineko dirulaguntzaren eta 2014, 2016 eta 2017ko deialdietan azkenean likidatutakoaren arteko betetze-mailaren batez besteko haztatua honako hau bada:

(Ikus .PDF)

EAEn onartutakoez gain beste laguntza-deialdi batzuetan onuradun izan diren erakundeek dagokien administrazio publikoaren ziurtagiri bat aurkeztu beharko dute. Ziurtagiri horretan, emandako behin-behineko dirulaguntzak eta titularrak langile okupatuei lehentasunez zuzendutako 2014., 2016. eta 2017. urteetako deialdietan justifikatu eta likidatutakoak egiaztatuko dira.

2014, 2016 eta 2017ko hiru laguntza-deialdietan onuradun izan ez diren prestakuntza-erakundeen kasuan, edo aurreko lerrokadan adierazitako ziurtagiriak aurkezten ez badira, 2 puntu aplikatuko dira.

b.3.– Emandako prestakuntzaren fidagarritasun egiaztatua. 40 puntu gehienez.

b.3.1.– Langile okupatuei lehentasunez zuzendutako 2013, 2014, 2016 eta 2017ko deialdietan prestatutako parte-hartzaileen batez besteko haztatua. 25 puntu gehienez.

Urteko prestakuntza jaso duten parte-hartzaileen batez besteko kopuru haztatua, horiek 2013, 2014, 2016 eta 2017ko ekitaldiei dagozkien eta langile okupatuei lehentasunez zuzenduta dauden eskaintza-deialdien esparruan onuradunak titularizatutako planetan ikastaroak amaitu dituztenean.

(Ikus .PDF)

EAEn onartutakoez gain beste laguntza-deialdi batzuetan onuradun izan diren erakundeek dagokien administrazio publikoaren ziurtagiri bat aurkeztu beharko dute. Ziurtagiri horretan, urtean prestakuntza jaso duten parte-hartzaileen kopurua egiaztatu beharko dute, horiek onuradunak titularizatutako planetan ikastaroak amaitu dituztenean langile okupatuei lehentasunez zuzendutako 2013, 2014, 2016 eta 2017. urteetako eskaintza-deialdietan.

b.3.2.– Lehentasunez langabeei zuzendutako 2014, 2015, 2016 eta 2017ko deialdietan prestatutako parte-hartzaileen batez besteko haztatua. 5 puntu gehienez.

Urteko prestakuntza jaso duten parte-hartzaileen batez besteko kopuru haztatua, horiek 2014, 2015, 2016 eta 2017ko ekitaldiei dagozkien eta lehentasunez langabeei bideratuta dauden eskaintza-deialdien esparruan onuradunak titularizatutako planetan ikastaroak amaitu dituztenean.

(Ikus .PDF)

EAEn onartutakoez gain beste laguntza-deialdi batzuetan onuradun izan diren erakundeek dagokien administrazio publikoaren ziurtagiri bat aurkeztu beharko dute. Ziurtagiri horretan, urtean prestakuntza jaso duten parte-hartzaileen kopurua egiaztatu beharko dute, horiek onuradunak titularizatutako planetan ikastaroak amaitu dituztenean lehentasunez langabeei bideratutako 2014, 2015, 2016 eta 2017. urteetako eskaintza-deialdietan.

b.3.3.– Langile okupatuei lehentasunez zuzendutako 2013, 2014, 2016 eta 2017ko deialdietan likidatutako dirulaguntzaren batez besteko haztatua. 20 puntu gehienez.

Onuradunari likidatutako dirulaguntzaren batez besteko haztatu gisa hartuta, 2013, 2014, 2016 eta 2017ko ekitaldiei dagozkien eta langile okupatuei lehentasunez zuzenduta dauden eskaintza-deialdien esparruan.

(Ikus .PDF)

EAEn onartutakoez gain beste laguntza-deialdi batzuetan onuradun izan diren erakundeek dagokien administrazio publikoaren ziurtagiri bat aurkeztu beharko dute. Ziurtagiri horretan, onuradunak langile okupatuei lehentasunez zuzendutako 2013, 2014, 2016 eta 2017. urteetako deialdietan likidatu dituen dirulaguntzak egiaztatuko dira.

b.3.4.– Lehentasunez langabeei zuzendutako 2014, 2015, 2016 eta 2017ko deialdietan likidatutako dirulaguntzaren batez besteko haztatua. 5 puntu gehienez.

Onuradunari likidatutako dirulaguntzaren batez besteko haztatu gisa hartuta, 2014, 2015, 2016 eta 2017ko ekitaldiei dagozkien eta lehentasunez langabeei bideratuta dauden eskaintza-deialdien esparruan.

(Ikus .PDF)

EAEn onartutakoez gain beste laguntza-deialdi batzuetan onuradun izan diren erakundeek dagokien administrazio publikoaren ziurtagiri bat aurkeztu beharko dute. Ziurtagiri horretan, onuradunak langile okupatuei lehentasunez zuzendutako 2014, 2015, 2016 eta 2017. urteetako deialdietan likidatu dituen dirulaguntzak egiaztatuko dira.

b.4.– Langile okupatuen parte-hartzea. 10 puntu gehienez.

b.4.1.– Langile okupatuei lehentasunez zuzendutako 2014, 2016 eta 2017ko deialdietan onuradunak titularizatutako planetan % 60tik gora amaitutako langile okupatuen parte-hartzearen batez besteko haztatua. 5 puntu gehienez.

Langile okupatuei lehentasunez zuzendutako 2014, 2016 eta 2017ko deialdietan onuradunak titularizatutako planetan amaitu duten langile okupatuen parte-hartzearen batez besteko haztatua hau izan bada:

(Ikus .PDF)

EAEn onartutakoez gain beste laguntza-deialdi batzuetan onuradun izan diren erakundeek dagokien administrazio publikoaren ziurtagiri bat aurkeztu beharko dute. Ziurtagiri horretan, egiaztatu beharko da % 60tik gora amaitu duten langile okupatuek parte hartu dutela onuradunak langile okupatuei lehentasunez zuzendutako 2014, 2016 eta 2017ko deialdietan titularizatutako planetan.

2014, 2016 eta 2017ko hiru laguntza-deialdietan onuradun izan ez diren prestakuntza-erakundeen kasuan, edo aurreko lerrokadan adierazitako ziurtagiriak aurkezten ez badira, puntu 1 aplikatuko da.

b.4.2.– Plantillan 50 langile baino gutxiago dituzten enpresetan amaitutako langileen parte-hartzearen batez besteko haztatua, onuradunak langile okupatuei lehentasunez zuzendutako 2014, 2016 eta 2017ko deialdietan titularizatutako planetan. 5 puntu gehienez.

Onuradunak langile okupatuei lehentasunez zuzendutako 2014, 2016 eta 2017ko deialdietan titularizatutako planetan, plantillan 50 langile baino gutxiago dituzten enpresetan amaitutako langileen parte-hartzearen batez besteko haztatua hau bada:

(Ikus .PDF)

EAEn onartutakoez gain beste laguntza-deialdi batzuetan onuradun izan diren erakundeek dagokien administrazio publikoaren ziurtagiri bat aurkeztu beharko dute. Ziurtagiri horretan, egiaztatu beharko da plantillan 50 langile baino gutxiago dituzten enpresetako langile amaituek parte hartu dutela eskatzaileak titularizatutako planetan, langile okupatuei lehentasunez zuzendutako 2014, 2016 eta 2017ko deialdietan.

2014, 2016 eta 2017ko hiru laguntza-deialdietan parte hartu ez duten prestakuntza-erakundeen kasuan, edo aurreko lerrokadan adierazitako ziurtagiriak aurkezten ez badira, 2 puntu aplikatuko dira.

10. artikulua.– Prestakuntza-ekintzetan parte hartuko duten pertsonen hautaketa. Baztertzeko arrazoiak eta prozedura.

1.– Deialdi honen laugarren artikuluan aipatzen diren pertsonek prestakuntza-ekintzetan parte hartzeko eskatu ahal izango diete erakunde onuradunei, eta horretarako, deialdi honetarako diseinatutako dokumentu normalizatua erabiliko dute parte hartzeko eskabide- eta konpromiso-dokumentu gisa (eskabidearen 2C eranskina). Profesionaltasun-ziurtagiriak lortzeko prestakuntzaren kasuan, Profesionaltasun-ziurtagiriak arautzeko urtarrilaren 18ko 34/2008 Errege Dekretuaren 20. artikuluan aurreikusiriko sartzeko eskakizunak bete behar dituzte parte-hartzaileek.

Eskaera-agiri horren eta parte hartzeko konpromiso-agiriaren kopia jasoko dute parte-hartzaileek.

2C Eranskinak, parte-hartzailearen jatorrizko sinadurarekin, erakunde onuradunaren esku egon beharko du prestakuntza-ekintza amaitzen den momentuan, eta erakunde onuradunak behar bezala gorde beharko du, Lanbidek edo beste kontrol-erakunde batzuek egiten dituzten egiaztapen-jarduketetarako.

Deialdi honen 11. artikuluan adierazitakoaren arabera, parte hartzeko eskaeretan/konpromisoetan adierazitako datuak Lanbideri jakinarazi behar zaizkio, ezarritako epeen barruan, LAN-F aplikazioaren bitartez.

Erakunde eskatzaileak edo prestakuntza-ekintzak eskaintzeko ardura duen pertsonak aukeratuko ditu langile parte-hartzaileak, betiere hautapen-mekanismoen gardentasuna eta objektibotasuna ziurtatuz. Parte-hartzaileak aukeratzeko, hautaketa-proba bat egingo da hala eskatzen duten prestakuntza-ekintzetan, hain zuzen ere jarduera hori baliatuko dutela ziurtatzeko eta, egiazki, kualifikazioa emango duten ekintzen helburuak lortzeko beharrezko aurretiazko ezagueren zer maila duten jakiteko, eta, hala dagokionean, eskatu egingo dira lanbide-kualifikazioko 2. eta 3. mailetako profesionaltasun-ziurtagirien prestakuntza-moduluetako prestakuntza jasotzeko beharrezkoak diren funtsezko konpetentziak.

Nahikoa emakume aritzen ez diren jarduera-arloei lotutako profesionaltasun-ziurtagirietan, lehentasuna izango dute emakumeek. Deialdi honen ondorioetarako, nahikoa emakume aritzen ez diren jarduera-arlotzat hartzen dira lanbide-arlo hauetako prestakuntza-ekintzak: ELE, ENU, EOZ, ZAK, ERI, FME, IMA, GIM, NEK, ARG eta KIM.

Prestakuntza-ekintzan parte hartzeko baldintzak bete eta hautaketa-prozesua gainditu duten langabeen artean, kolektiboen araberako lehentasuna ezarriko da, honako hurrenkera honi jarraituz:

1.a Lehenik eta behin, eta lehentasun-maila berberaz, lan-merkatuan sartzeko zailtasun bereziak dituztenak. Lehentasuna emango zaie kualifikazio-maila baxua duten pertsonei: 30 urte arteko gazteak; emakumeak, langabeen kolektiboan duten proportzio berean (langabezian dauden pertsona guztien % 55); luzaroko langabeak; 45 urtetik gorakoak; desgaitasuna duten pertsonak; gizarteratzeko errenta aktiboaren eta diru-sarrerak bermatzeko errentaren onuradun diren langabeak; terrorismoaren eta genero-indarkeriaren biktimak; eta aparteko langabezia-sorospenaren hartzaileak.

2.a Bigarrenik, gainerako langabeak, orokorrean.

3.a Hirugarrenik, etendurako EEE baten eraginpean dauden langabeak, ordutegia dela-eta prestakuntza-ekintzara joateko prestasuna badute. Gizonen eta emakumeen arteko aukera-berdintasunaren alorreko legean xedatutakoa betetzeko, hautaketa-prozesuetan emakumeen parte-hartzeari lehentasuna emango zaio.

2.– Ikasleak baztertzeko arrazoiak izango dira honako hauek:

Langabeen kasuan:

a) Justifikatu gabeko hiru hutsegitetik gora hilabetean.

b) Prestakuntza-ekintzaren iraupen osoan % 25etik gorako ez-bertaratzea biltzea, dena delako arrazoiengatik, justifikatuta egon zein ez.

c) Ekintzatik etekinik ez ateratzea, edo ekintza behar bezala egitea eragozten duen jokabide desegokia izatea, osasun- eta higiene-arauak ere kontuan hartuta.

Hau izango da ikasleak baztertzeko prozedura:

Prestakuntza-zentroak prestakuntzako teknikariari jakinaraziko dio baztertzeko arrazoietako bat gertatu dela, horretarako ezarri den eredua erabiliz. Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuak arrazoi hori aztertu ondoren, Enplegurako Prestakuntzako eta Diru-sarrerak Bermatzeko zuzendariak baztertze-prozedura hasteko erabakia hartuko du. Ikaslea baztertzeko proposamena funtsatzen duten egitateak azalduko dira, eta parte-hartzaileak bost eguneko epea izango du alegazioak aurkezteko. Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusiak ebatziko du prozedura, gehienez hamabost eguneko epean. Egoerak hala eskatzen badu, baztertze-prozedurari ekiteko erabakian behin-behineko neurriak har daitezke prestakuntza-jardueraren jarraipen egokia bermatzeko. Neurri horietako bat izan daiteke ikaslea ikastarotik behin-behingoz baztertzea, prozedura abiatzeko erabakia jakinarazten zaionetik prozedura ebazten den bitartean. Ebazpenean adieraziko da zein errekurtso aurkez daitekeen.

Asteren batean ikasleren baten hutsegiteak prestakuntza-ekintzaren ordu-kopuruaren % 25 baino gehiago badira, edo justifikatu gabeko hiru hutsegite baino gehiago egiten baditu hilabetean, prestakuntza-zentroak horren berri emango dio Lanbideko Enplegurako Prestakuntzako eta Diru-sarrerak Bermatzeko Zuzendaritzari, ikaslea baztertzeko prozedura has dezan. Modulu oso bat geratzen bada egiteko, eta % 25etik gorako ez-bertaratzea arrazoi justifikatu batengatik gertatu bada (adibidez, gaixotasuna izatea edo lan-jarduera hastea), pertsonak geratzen den modulua egiteko aukera aztertu ahal izango da.

2.2. Pertsona okupatuen kasuan, 2.1.b) apartatuan adierazitakoa bakarrik izango da baztertzeko arrazoia.

3.– Langile batek ezingo du behin baino gehiagotan parte hartu prestakuntza-ekintza berean.

11. artikulua.– Prestakuntza-plana gauzatzea.

1.– Zer prestakuntza-plan egikaritzeko eskatu den dirulaguntza, plan horiek egikaritzera bideratuko da emandako dirulaguntza.

2.– Deialdi honen bidez finantzatutako prestakuntza-planetan bilduta dauden prestakuntza-ekintzak erabat doakoak izango dira parte-hartzaileentzat.

3.– Aurrez aurreko prestakuntza-ekintzak ezingo dira hasi 8 partaide baino gutxiagok izena eman badute.

4.– Laguntza jasoko dutenez gain, beste 4 parte-hartzaile ere onartu ahal izango dira prestakuntza-ekintzetan, prestakuntza-zentroak kopuru hori hartzeko egiaztatuta edo inskribatuta badaude. Partaide gehigarri horiek ez dute dirulaguntzarik jasoko.

5.– Dirulaguntzaren erakunde edo enpresa onuradunak prestakuntza-ekintzak egin beharko ditu, deialdi honetan ezarritakoari jarraituz, eta Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuak ematen dituen ereduen arabera, erakunde autonomo horrek eskura jartzen duen prestakuntzarako aplikazio informatikoa (LAN-F) baliatuta; prestakuntza-ekintza bakoitzaren hasiera jakinarazi beharko du (benetan hasteko eguna baino zazpi lehenago, gutxienez), baita geroagoko edozein aldaketa (gertatzen den une berean) eta amaiera ere. Halaber, ebaluazio-aktak eta parte-hartzaileen bertaratzeak kontrolatuko ditu, ikastaroa amaitu eta gehienez ere 30 eguneko epean.

Era berean, beranduenez prestakuntzaren bigarren egunean, erakunde onuradunak jakinarazi beharko ditu prestakuntza-ekintzan parte hartzen dutenek betetako eskaera- eta konpromiso-agirien bidez bildutako datuak.

Horrela adierazitako informazioak ez du aldaketarik onartuko ekintza amaitzen denetik hasi eta 30 egun igaro ondoren, eta horixe izango da haren justifikazio ekonomikorako kontuan hartuko den bakarra.

Jakinarazpen-betebehar horiek ez badira betetzen, prestakuntza-ekintza egin gabetzat hartuko da, plana egikaritu izana justifikatzearen ondorioetarako.

6.– Deialdi honen babesean diruz lagundutako prestakuntza emango duten prestatzaileek –Prestakuntza Espezialitateen Katalogoan sartuta dauden espezialitateetan– Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuaren baimena beharko dute, eta prestatzaileen fitxategian sartu beharko dira, LANF prestakuntza-aplikazioan, indarrean dagoen araudian ezarritako baldintzen arabera.

7.– Aurrez aurreko ekintzetan, erakunde onuradunek eguneroko bertaratze-partea egin beharko dute, eta irakasleak eta parte-hartzaileek sinatu beharko dute.

Teleprestakuntza-ekintzen kasuan, berriz, titularrak prestatu beharko du parte-hartzaile bakoitzaren gainean egindako jarraipen-kontrolei buruzko dokumentazioa.

Prestakuntzaren xedea profesionaltasun-ziurtagiriak ematea ez bada, egiaztapen-diploma bat eman beharko zaio aldeko ebaluazio positiboarekin prestakuntza gainditu duen parte-hartzaile bakoitzari, Lanbidek ezarritako ereduaren araberakoa, eta hor datu hauek agertuko dira gutxienez: prestakuntza-ekintzaren izena, prestakuntzaren edukiak, emateko modalitatea, iraupena eta emate-aldia. Halaber, prestakuntza aldeko ebaluaziorik gabe amaitu duen parte-hartzaileei ikastarora bertaratu izanaren ziurtagiri bat emango zaie. Diploma eta bertaratze-ziurtagiria aurkezteko gehieneko epea bi hilabetekoa izango da, parte hartu duten amaiera-datatik kontatzen hasita.

Titularrak diploma edo bertaratze-ziurtagiri horren kopia gordeko du, parte-hartzailearen «jaso izanarekin» batera. Teleprestakuntzako modalitatean, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuak aldez aurreko baimena eman ondoren, teleprestakuntzako plataformatik deskargatu ahal izango da diploma eta/edo ziurtagiria.

8.– Erakunde onuradunek honako hauek emango dizkiete, gutxienez, aurrez aurreko prestakuntza-ekintzetako parte-hartzaile guztiei:

– Eskuliburu bat, argitaratua edo euskarri informatikoan, espezialitatearen eduki guztiak bilduko dituena.

– Ikastaroa ondo garatzeko behar den idazmahaiko materiala.

– Behar diren babes-elementuak.

– Eskubideei eta betebeharrei buruzko dokumentua.

9.– Prestakuntzaren xedea profesionaltasun-ziurtagiriak lortzea bada, ikasleak egiten duen modulu bakoitza ebaluatuko da, ikasketaren emaitzak eta, horrenbestez, lanbide-konpetentziak eskuratu direla egiaztatzeko.

Profesionaltasun-ziurtagirien prestakuntza modulu bat osatzen ez duten prestakuntza-unitateen arabera programatzen bada, hari dagokion prestakuntza-unitatearen edo -unitateen gaitasun eta ebaluazio-irizpide guztiak hartuko ditu kontuan amaierako ebaluazio-probak, prestakuntza-unitate bakoitzean lortutako emaitzak hautemateko moduan.

Ebaluazioa sistematikoki egingo da, aldez aurreko planifikazio bati jarraituz. Planifikazio horretan adieraziko dira, gutxienez, modulu bakoitzarentzat eta, beharrezkoa baldin bada, prestakuntza-unitate bakoitzarentzat, ebaluazio-daten aurreikuspena, ebaluazioa egiteko lekuak, erabiliko diren ebaluazio-tresnak eta horien erabileraren iraupena. (LAN-F aplikazio informatikoan eskura dagoen ereduaren arabera).

Prestakuntza-moduluetan, edo, hala badagokio, prestakuntza-unitate bakoitzean ikasitakoari buruz egiaztatu beharreko emaitzetan kontuan hartuko dira haien gaitasun eta ebaluazio-irizpideetan jasota dauden ezagutzak, trebetasun praktikoak eta abileziak; hartara, oro har, lanbide-konpetentziak eskuratu direla frogatzeko aukera emango dute.

Konpetentzia-unitateen egiaztagiria lortzeko, ebaluazio positiboz (gai) gainditu beharko dira unitate bakoitzari lotutako prestakuntza-moduluak.

Prestatzaileek dokumentu bidez islatuko dituzte txosten batean prestakuntza-modulu bakoitzaren ebaluazioan ikasleek lorturiko emaitzak, eta bertan bilduko da aplikaturiko ebaluazio-tresnetan ikasle bakoitzak izandako jarduna, egindako zuzenketekin eta horietan lorturiko puntuazioekin (LAN-F aplikazio informatikoan eskura dagoen ereduaren arabera).

Modulua eman ostean, ebaluazio-akta beteko da, parte-hartzaile bakoitzak lortutako emaitza adierazita (gai edo ez gai), LAN-F aplikazio informatikoaren bitartez.

Lantokiko prestakuntza praktikoko modulua egiten den bitarteko ikasleen jarraipena eta ebaluazioa batera egingo dute prestakuntza-zentroak eta enpresak hautaturiko tutoreek. Modulu hori gainditzen duten ikasleek ziurtagiri bat jasoko dute LAN-F aplikazioaren bitartez.

Ikastaroa bukatzean, gainditutako prestakuntza-moduluei dagokien Egiaztapen Partzial Metagarria emango zaie parte-hartzaileei, eta profesionaltasun-ziurtagiria lortzeko prozedura hasiko da, hura osatu badute.

Ikasleak emaitza negatiboekin bukatzen badu ikastaroa, bertaratze-ziurtagiri bat emango zaio eta, dagokionean, gainditu dituen prestakuntza-moduluen egiaztapen partzial metagarriak edo prestakuntza-modulu baten barruan zer prestakuntza-unitate gainditu dituen zehazten duen ziurtagiria. Bertaratze-ziurtagiria emateko epea bi hilabetekoa izango da, gehienez, parte-hartzea amaitutako egunetik aurrera.

Titularrak diploma edo bertaratze-ziurtagiri horren kopia gordeko du, parte-hartzailearen «jaso izanarekin» batera.

10.– Dirulaguntzaren onuradunak bitarteko propioak erabili beharko ditu finantzatzen den prestakuntza-planaren programazioa eta koordinazioa egiteko, eta, edozein kasutan, bere gain hartuko du hura garatzeko erantzukizun osoa, betiere eskumena duten erakundeek jarraipen- eta kontrol-funtzioak gara ditzaten bermatuz.

11.– Langileek prestakuntza-ekintza uzten badute, beste langile batzuk sartu ahal izango dira haien ordez. Prestakuntza-jardueraren iraupenaren ehuneko 25era iritsi baino lehen onartuko da ordezte hori, salbu eta profesionaltasun-ziurtagiriei loturiko prestakuntza-jarduerak badira; kasu horretan, ordeztea prestakuntza-jarduera hasi eta lehen bost eskola-egunetan gertatzen bada onartuko da soilik, betiere ehuneko hori gainditu ez bada.

12.– Profesionaltasun-ziurtagirien lantokiko prestakuntza praktikoaren modulua.

– Praktiken iraupena eta edukia bat etorriko dira profesionaltasun-ziurtagiriak arautzen dituen Errege Dekretuaren II. eranskinean ezarritako lantokiko prestakuntza praktikoaren moduluarekin.

– Prestakuntza-erakundeek lantokiko prestakuntza-modulu praktikoa egitea aurreikusi beharko dute ikasten ari diren espezialitatearekin lotutako lanetan, profesionaltasun-ziurtagiri bat amaitzen duten ikasleentzat, Planean jasotako ekintzetako baten bidez, salbu eta ikasleren bat urtarrilaren 18ko 34/2008 Errege Dekretuak (Profesionaltasun Ziurtagiriak arautzen dituena) 5.bis artikuluan xedatzen dituen salbuesteko egoera batean ez badago.

– Lehentasunez, lanbide-praktikak gainerako prestakuntza-moduluak bukatutakoan egingo dira, aurrekoak emaitza positiboarekin gainditu badira, betiere; horrela, azken prestakuntza-modulua bukatu eta lau hilabeteko gehieneko epean hasi behar dira lanbide-praktikak.

Salbuespenez eta justifikatuta baldin badago, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuak baimena eman ahal izango du lanbide-praktikak gainerako prestakuntza-moduluekin batera egin ahal izateko.

– Lanekoak ez diren praktikak egiteko, enpresaren eta prestakuntza-erakundearen arteko akordio bat sinatuko da, eta akordio horren berri emango zaio praktikak egingo dituen pertsonari. Akordio horretan, hauek azaldu beharko dira: praktiken edukia, iraupena, praktikak egiteko tokia eta ordutegia, eta praktiken jarraipena eta ebaluazioa egiteko tutoretza-sistema. Praktikak hasi baino lehen, akordio horren berri eman beharko zaie enpresako langileen legezko ordezkariei. Baldintza hori bete den ziurtatzeko, langileen legezko ordezkariek akordioari buruzko informazioa jaso dutela adierazteko agiria erantsi beharko da (eredu ofiziala erabili beharko da horretarako, LAN-F aplikaziotik hartuta). Halaber, praktiketan parte hartuko duten ikasleen zerrenda erantsi beharko zaio.

– Praktikak Euskal Autonomia Erkidegoko lantokietan egin beharko dira, hori eragozten duten eta behar bezala justifikatutako arrazoiak daudenean izan ezik. Hori Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuak baimendu behar du aldez aurretik.

– Praktiken eguneko iraupenak ezingo du 8 ordutik gorakoa izan.

– Lantokiko prestakuntza praktikoko modulua abiatu aurretik, nahitaezkoa da Lanbidek praktiken hitzarmena balioztatzea. Ez bada izapide hori egiten, baliogabetu egin daitezke nahitaezko baimen hori ez duten praktikak.

13.– Ikasleek aseguru-estaldura izango dute ikastaroetan eta enpresako prestakuntza praktikoan edo haietara joateko bidean dituzten arriskuetarako, Eusko Jaurlaritzak sinatutako polizak istripuak eta erantzukizun zibila estaliko baititu.

14.– Dirulaguntzen prestakuntza-erakunde onuradunek zuzenean gauzatuko dituzte prestakuntza-ekintzak, eta ezingo dute hirugarrenik azpikontratatu horretarako. Horri begira, prestakuntza emateko irakasleak kontratatzea ez da azpikontrataziotzat joko. Irakasleak kontratatzea pertsona fisikoak kontratatzea soilik dela ulertzen da (694/2017 Errege Dekretuaren 26. artikulua).

15.– Lanbidek prestakuntza-ekintza bat kautelaz eten ahal izango du, baldin eta prestakuntza emateko ohiko garapenean eragin nabarmena duten anomaliak ikusten badira.

12. artikulua.– Dirulaguntzak ordaintzea.

1.– Emandako dirulaguntza lau ordainketatan ordainduko da, horiek eskatu eta gero, honela:

a) Lehen ordainketa (prestakuntza-planari dagokion dirulaguntza guztiaren % 24), 2020ko ordainketa-kredituaren kargura, lehen prestakuntza-ekintzaren hasiera jakinarazten den unean. Gehienez ere bi hilabeteko epean, dirulaguntza emateko ebazpena jakinarazten denetik.

b) Bigarren ordainketa (prestakuntza-planari dagokion dirulaguntza guztiaren % 21), 2021eko konpromiso-kredituaren kargura, prestakuntza-plana osatzen duten prestakuntza-ekintzen % 40, gutxienez, hasitakoan.

c) Hirugarren ordainketa (prestakuntza-planari dagokion dirulaguntza guztiaren % 31), 2021eko konpromiso-kredituaren kargura, prestakuntza-plana osatzen duten prestakuntza-ekintzen % 70, gutxienez, hasitakoan.

d) Laugarren ordainketa, 2022ko konpromiso-kredituaren kargura, prestakuntza-planari dagokion dirulaguntzaren gainerakoa, prestakuntza-ekintza guztiak amaitzean eta justifikatu ondoren.

Ordainketa aurreratuen zenbatekoa, banaka edo aurreko ordainketekin batuta, 180.303,63 eurotik gorakoa bada, dirulaguntzaren onuradun den erakundeak Lanbiden aurkeztu beharko du, dagokion ordainketaren aurretik, Euskal Autonomia Erkidegoko Diruzaintza Nagusian zenbateko aurreratua estaltzeko bermea, abala edo fidantza eratu izanaren frogagiria.

2.– Administrazioak laguntzak ordaindu ahal izan ditzan, erakunde eskatzaileak Eusko Jaurlaritzako Ogasun eta Ekonomia Sailaren Kontrol Ekonomikoko Bulegoaren Hirugarrenen Erregistroan inskribatuta behar du.

Erakundea ez badago erregistratuta, edo Ogasun eta Ekonomia Sailaren Hirugarrenen Erregistroko banku-datuak aldatu nahi baditu, inprimakia bete beharko du hemen adierazitako ereduari jarraituz: https://www.euskadi.eus/hirugarrenaren-datuen-aldaketa/web01-tramite/eu/

13. artikulua.– Dirulaguntzen justifikazioa eta likidazioa.

1.– Laguntzen likidazioa prestakuntza-ekintzak egin dituzten parte-hartzaileen eta egin dituzten eskola-ordu eraginkorren arabera egingo da, deialdi honetan ezarritako eta onartutako modulu ekonomikoak aintzat hartuta. Likidazio-zenbatekoa inola ere ezin da izan handiagoa hasiera batean onartutako dirulaguntzarena baino.

Prestakuntza gauzatu ondoren, dirulaguntza zehaztu ahal izateko, ekintza presentzialetan pertsona batek prestakuntza amaitu duela ulertuko da, baldin eta prestakuntza-ekintzaren iraupenaren % 75ean bertaratu bada gutxienez. Halaber, teleprestakuntzako modalitatean emandako prestakuntza-ekintzetan, pertsona batek prestakuntza amaitu duela ulertuko da baldin eta prestakuntza-proiektuan ezartzen diren ikaskuntzaren jarraipenerako aldizkako kontrolen gutxienez ehuneko 75 egin baditu, konexio-orduak denak direla. Langabeen kasuan, prestakuntza-ekintza amaitu dutela ulertuko da, lana aurkitu dutelako, hura bertan behera utzi behar izan dutenek, eta egiaztatutako gaixotasunagatik edo istripuagatik, ikastaroan baja hartu duten parte-hartzaileak ere, betiere prestakuntza-jardueraren ehuneko 25 egin badute.

Aurrez aurreko modalitatean ekintzaren iraupenaren gutxienez % 25ean bertaratu diren pertsonak edo aldizkako jarraipen-kontrolen % 25 teleprestakuntza-modalitatean egin duten pertsonak hasi egin direla ulertuko da. Modalitate mistoan, aurrez aurreko orduen % 25ean egon beharko du, eta kontrolen % 25 egin beharko ditu.

2.– Likidazioa honela kalkulatuko da:

2.1.– Aurrez aurreko prestakuntza.

– A modulua 12 ikaslez biderkatuko da –baldin eta prestakuntza hasi zuten ikasleen kopurua deialdian aurreikusitako gutxieneko eta gehieneko mugen barruan badago (8-25)–, eta emandako prestakuntza-orduez.

– Aurrez aipatutako zenbatekoari gehituko zaio B moduluaren eta ekintzak dituen ordu kopuruaren arteko biderketaren emaitza, ekintza amaitu duten ikasleen kasuan –prestakuntza-ekintza bukatu duten ikasletzat hartuko dira gutxienez ekintzaren % 75era joan direnak; ondorio horietarako, halakotzat joko dira enplegua aurkitu dutelako prestakuntza-ekintza utzi beharrean gertatzen diren langabeak, bai eta behar bezala egiaztatutako gaixotasun edo istripuagatik uzten dutenak ere, baldin eta, azken bi kasu horietan, gutxienez prestakuntza-jardueraren % 25 egin badute–; eta B moduluaren eta prestakuntza-ekintzan parte hartu duten ordu kopuru errealaren arteko biderketaren emaitza, ekintza amaitu ez duten ikasleen kasuan. Ekintza bakoitza ikasle kopuru batentzat onartutakoa da, eta kalkulua muga horiek errespetatuz egingo da.

– Aurreko bi eragiketak eginda ateratzen den azken balioari % 10 gehituko zaio, zeharkako gastuei dagokiena.

Ekintzaren iraupenaren % 25 betetzean, hura hasi zuten parte-hartzaileen % 75ek jarraitzen ez duten prestakuntza-ekintzak likidatzeko, oinarritzat hartuko da ekintzak amaitu dituzten ikasleetatik ateratako A + B + C moduluen zenbatekoa. Prestakuntza-ekintza bukatu duten ikasletzat hartuko dira gutxienez ekintzaren % 75era joan direnak; ondorio horietarako, halakotzat joko dira enplegua aurkitu dutelako prestakuntza-ekintza utzi beharrean gertatzen diren langabeak, bai eta behar bezala egiaztatutako gaixotasun edo istripuagatik uzten dutenak ere, baldin eta, azken bi kasu horietan, gutxienez prestakuntza-jardueraren % 25 egin badute.

2.2.– Teleprestakuntza.

Likidatzeko orduan, prestakuntza-ekintza amaitu duten parte-hartzaileen kopurua hartuko da kontuan, gehi hasi dutenen ehuneko 15aren desbideratzea.

«7,5 euro x (amaitutako parte-hartzaileen kopurua + hasitako parte-hartzaileen % 15) x prestakuntza-ekintzaren ordu kopurua».

2.3.– Mistoa.

Aurreko lerrokadetan aurrez aurreko modalitaterako eta teleprestakuntzarako ezarritako baldintzetan egingo da likidazioa, horietako bakoitzari dagokion zatian.

3.– Dirulaguntza jasotzen duen erakundeak justifikazio-memoria ekonomiko bat aurkeztu beharko du Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuan, LanF aplikazio telematikoaren bitartez, Lanbidek prestakuntza-ekintza amaitzean ikasleen azken ebaluazioa baliozkotu eta gehienez ere 15 eguneko epean. Memoria horretan, honako alderdi hauek jasoko dira gutxienez:

– Laburpen-koadro bat. Horretan jaso beharko dira ikasle bakoitzak benetan egindako eskola-orduak eta dagokien zenbatekoa, ezarritako modulu ekonomikoak eta artikulu honetan aurreikusitako irizpideak aplikatuz lortutakoa.

– Diruz lagundutako jarduera finantzatu duten beste diru-sarrera eta dirulaguntza batzuen zerrenda, zenbatekoa eta jatorria adierazita, hala badagokio.

4.– Azken likidazioa egiteko, onuradunek agiri hauek bete beharko dituzte LAN-F aplikazioan, gehienez ere 2022ko urriaren 28rako:

a) Egindako prestakuntza-ekintza guztiak amaitu (gauzatu) izanaren ziurtagiria, justifikazio-memoria ekonomikoak aurkeztu badira.

b) Plana amaitu izanaren ziurtagiria, egindako prestakuntza-ekintzak eta deialdi honetan zehaztutako mugetara egokitutako kolektiboen parte-hartzea zehaztuta.

5.– Lehen ezarritako epeetan dagozkion agiriak aurkezten ez baditu, eskumeneko organoak 15 eguneko epe luzaezina emango dio onuradunari agiri horiek aurkez ditzan. Justifikazio-agiriak aurkezten ez badira, epe berri hori agortzen denean itzulketa-prozedura hasiko da.

6.– Parte-hartzaile hauek baino ez dira kontuan hartuko: aurkeztutako gauzatze-ziurtagirietan zuzen betetako informazioa duten eta deialdi honetako 11.3 artikuluan aipatzen den parte-hartzaileen zerrendan sartuta dauden parte-hartzaileak.

7.– Aurkeztutako dokumentazioa aztertu ondoren, azken likidazioaren ebazpena emango da, eta hura erakunde onuradunei jakinaraziko zaie.

Egindako likidazioa aurreratutako kopurua baino txikiagoa bada, dagokion itzulketa-espedientea izapidetuko da, deialdi honetako 20. artikuluan xedatutakoarekin bat etorriz.

8.– Dirulaguntzaren onuradunek 4 urteko epean gorde beharko dituzte, dirulaguntzaren amaierako likidaziotik hasita, bai dirulaguntzaren oinarri den jarduera gauzatu dela egiaztatzen duten agiriak, bai eta jasotako funtsen erabilerari buruzko ziurtagiriak ere.

Dirulaguntzaren onuraduna epe hori amaitu baino lehen desagertzen bada, aipatu agirien kopia bidali beharko du Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzura, desagertu baino lehen.

14. artikulua.– Erakunde onuradunen betebeharrak.

Laguntza-eskubidea erdietsi eta gordetzeko, onuradunek bete beharko dituzte Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 14. eta 46. artikuluetan eta azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretuak onartutako Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen testu bateginaren 50.2 artikuluan aurreikusitako betebeharrak, bai eta honako hauek ere:

1.– Laguntza jaso duen prestakuntza-jarduera deialdi honetako eta EAEko Etengabeko Prestakuntzako Lanbide arteko Akordioko oinarri, baldintza eta betekizun formal eta materialen arabera egitea. Kontzeptu horregatik esleitutako funtsak ezin izango dira berau ematera bultzatu duten helburuetarako ez diren gauzetan erabili.

2.– Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuaren aurrean egiaztatzea jarduera egin dela eta laguntza ematea edo gozatzea zehaztuko duten eskakizunak eta baldintzak bete direla. Horretarako, dagozkion elementu justifikatzaileak, prestakuntza-ekintzari buruz eskatuko zaizkien datu eta agiriak aurkeztuko dituzte prestakuntza-ekintza horiek amaitu ondoren; horrela behar bezala egiaztatu ahal izango da ekintza egin dela, emandako finantzaketa erabili dela, eta lortutako emaitzen ebaluazioa egin dela.

3.– 16. artikuluan ezarritako kontrol- eta jarraipen-jardunak onartzea.

15. artikulua.– Lanbideren finantzaketatik eratorritako komunikazio-betebeharrak.

Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuaren finantzaketa jasotzen duten prestakuntza-ekintzei dagokienez, erakundeek berariaz aipatu beharko dute sortutako material didaktiko eta bestelakoetan Lanbideren finantzaketa/kofinantzaketa jaso izana, bai eta diruz lagundutako ekintzekin lotutako komunikazio, hedapen eta iragarki guztietan ere.

1.– Diruz lagundutako jarduketa guztiek, bai eta haiek eragindako ekintzek ere, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuaren komunikaziorako eskuliburuan ezarritako baldintzak bete behar dituzte. Gidaliburu hori erakunde onuradunen eskura jarriko da LAN-F prestakuntza-aplikazioaren bidez.

2.– Baldintza horiek betetzen ez badira, Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren Araudia onartzen duen uztailaren 21eko 887/2006 Errege Dekretuaren 31. artikuluan ezarritakoa aplikatuko da. Era berean, ez-betetzeak dirulaguntza itzultzea ekarri ahalko du, deialdi honen 19. artikuluan xedatzen denaren arabera.

16. artikulua.– Jarraipena eta kontrola.

1.– Dirulaguntzen onuradunek burutzen duten prestakuntzaren kalitateari buruzko ebaluazioa eta kontrola egin beharko dute, prestakuntza-planean jasotako prestakuntza-ekintzak kudeatzeko jarduketen barnean.

Edonola ere, prestakuntza-ekintza bakoitza amaitzen denean, parte-hartzaileek kalitateari buruzko galdeketa bete beharko dute, eta onuradunek galdesortako azken itemaren batez besteko puntuazioa sartu beharko dute asistentziaren jarraipena egiteko aplikazioan. Parte-hartzaileek galdeketa hori egiteko behar dituzten bitarteko guztiak jarriko dituzte erakunde onuradunek.

2.– Laguntzen onuradunek ondoren aipatzen diren erakundeen egiaztatze- eta kontrol-jarduerak onartu beharko dituzte: Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzua, Eusko Jaurlaritzaren Kontrol Ekonomikoko Bulegoa, Enpleguko eta Gizarte Politiketako Saila eta Herri Kontuen Euskal Epaitegia. Halaber, erakunde horiei aukera emango diete lokal eta instalazioetan sartzeko, eta parte-hartzaileekin eta elkarrizketatu nahi dituzten beste pertsonekin harremana izateko.

Kontrol-jarduketa horiek onartzeko betebehar orokorraren esparruan, onuradunak honako hau bete beharko du:

1) Finantzatutako ekimena gauzatu izanari edo ekimen horren bideragarritasunari buruzko informazioa ematea, bai eta jarraipena egiteko eskatzen zaion dokumentazioa betetzea eta igortzea ere, eta 10 eguneko epea izango du egiten diren errekerimenduei erantzuteko.

2) Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuari jakinaraztea beste erakunde batzuetatik dirulaguntzak edo laguntzak eskatu edo lortu direla, deialdi honetan diruz lagundutako ekintza guztiei edo batzuei eragiten dietenak.

3) Jarduera presentzialetan, bertaratuen eguneroko parte bat egitea eta Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuaren esku jartzea.

4) Prestakuntza-ekintza ez-presentzialen kasuan, parte-hartzaile bakoitzari egindako jarraipen-kontrolei buruzko dokumentazioa gordetzea. Era berean, kontrola egiteko beharrezkoak diren informazioa eta bitartekoak eskainiko dira eta, Lanbideri gakoak emango zaizkio, diruz lagundutako prestakuntzari buruzko informaziorako sarbide telematikoa ahalbidetzeko.

3.– Auditorien eta ikuskapenen urteko plan bat ezarriko da, deialdian ezarritako baldintzak betetzen direla egiaztatzeko eta diruz lagundutako ekintzak benetan zein baldintzatan egikaritu diren aztertzeko. Plan horren barnen sartuko dira Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuak egingo den arriskuen analisiaren ondoriozko estatistika-irizpideen arabera aukeratzen dituen espedienteak. Ikuskapenen planean bilduko dira, halaber, behar bezala identifikatutako pertsonek egindako eta sinatutako salaketetatik eratorritako jardunak.

17. artikulua.– Dirulaguntzaren aldaketa.

Dirulaguntza emateko kontuan hartutako baldintzetan aldaketarik gertatuz gero, emandako dirulaguntza aldatu ahal izango da, betiere deialdi honetan dirulaguntzen onuradun izateko ezarritako gutxieneko eskakizunei eutsiz. Baldintzak aldatzeagatik behar ez bezala jasotako zenbatekoak itzuli behar badira, hasiera emango zaio itzultzeko prozedurari.

18. artikulua.– Beste dirulaguntza edo laguntza batzuekiko bateragarritasuna.

Deialdi honetako laguntzak ez dira bateragarriak izango prestakuntza-ekintza horiek egiteko onuradunek jaso ditzaketen gainerako laguntzekin.

19. artikulua.– Dirulaguntzak itzultzea.

1.– Dirulaguntzaren ordainketa ezingo da eskatu, eta, hala badagokio, jasotako zenbateko guztiak edo haien zati bat itzuli beharko dira, baita dirulaguntzen arloan aplikatu beharreko berandutze-interesa ere, Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorrak 37. artikuluan adierazitako kasuetan, eta Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen testu bateginak (azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretuaren bidez onetsia) 53.1 artikuluan jasotako egoeretan. Eta, bereziki, honako hauetan:

a) Jarduera egin izana eta laguntza ematea edo baliatzea baldintzatzen duten baldintza eta betekizunak bete izana justifikatu beharra ez betetzea.

b) Dirulaguntza lortzea, horretarako eskatutako baldintzak bete gabe.

c) Jarraipen- eta kontrol-jardunak ukatzea edo oztopatzea.

d) Diruz lagundutako ekintzak gauzatzeko baldintzei buruz errealitatearekin bat ez datozen datu faltsuak ematea.

e) Deialdi honen 15. artikuluan jasotako komunikazio- eta hedapen-betebeharrak ez betetzea.

f) Deialdi honetan zehaztutako beste edozein betebehar, baldintza edo betekizun ez betetzea.

2.– Balizko ez-betetzeen maila honako irizpide hauen arabera zehaztuko da:

a) Ez-betetze erabatekoa: dirulaguntza emateko xedea edo hori justifikatzeko betebeharra erabat ez betetzea emandako dirulaguntzaren % 100 itzultzeko arrazoia izango da.

Halaber, ez-betetze osotzat hartuko dira honako egoera hauek:

– Diruz lagundutako jarduerak ez baditu lortzen helburuen % 25, adierazle honen bidez neurtuta: prestakuntza-orduen kopurua bider amaitu duten ikasleen kopurua. Ondorio horietarako, langabeen kasuan, prestakuntza-ekintza amaitu dutela ulertuko da, lana aurkitu dutelako, hura bertan behera utzi behar izan dutenek, eta egiaztatutako gaixotasunagatik edo istripuagatik, ikastaroan baja hartu duten parte-hartzaileak ere, betiere prestakuntza-jardueraren ehuneko 25 egin badute.

b) Ez-betetze partziala: dirulaguntza emateko xedea edo hori justifikatzeko betebeharra hein batean ez betetzeak emandako dirulaguntza aldatzea edo hein batean itzultzea ekarriko du.

Aurreko lerrokadan aipatutako adierazlea % 25 eta % 100 bitartean betetzen bada, emandako dirulaguntza gutxituko da bete gabe utzi den ehuneko berberean.

Dirulaguntza-lerro handietako batean aipatutako adierazlea helburuen % 25era iristen ez bada, lerro horretan emandako dirulaguntza itzuli egin beharko da.

2021eko abenduaren 31n prestakuntza-plana osatzen duten prestakuntza-ekintzen % 70 hasi gabe baldin badago, % 70era iristeko falta den dirulaguntza-ehuneko berbera galduko da.

3.– Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuak abiaraziko du itzultzeko prozedura, eta idazkia bidaliko dio laguntzaren enpresa edo erakunde onuradunari, ez-betetzea eragin duten gertaeren berri emateko. Era berean, egokitzat jotako alegazioak edo egiaztagiriak aurkezteko hamabost eguneko epea duela ere jakinaraziko dio.

4.– Alegazioak aurkeztu ondoren edo alegazio horiek egiteko epea igaro ondoren, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuaren zuzendari nagusiak ebazpena emango du.

Laguntzak itzultzeko prozedura gehienez ere 12 hilabeteko epean ebatzi beharko da.

5.– Ebazpenean ez-betetzeren bat izan dela iritziz gero, dirulaguntza jasotzeko eskubidea galdutzat emango da, eta, hala badagokio, ebazpena jakinarazten denetik hasita gehienez bi hilabeteko epean, dagozkion diru-kantitateak Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuari itzuli beharra ekarriko du. Epe hori borondatezko epetzat joko da.

Itzulketa borondatezko aldian egiten ez bada, itzuli beharrekoak premiamendu bidez berreskuratzeko izapideak hasiko dira.

20. artikulua.– Profesionaltasun-ziurtagiriak lortzea xede duten prestakuntza-ekintzen gaineko erreferentziazko araudia.

Profesionaltasun-ziurtagiriak lortzea xede duten prestakuntza-ekintzei dagokienez, arau hauek aplikatuko zaizkie: urtarrilaren 18ko 34/2008 Errege Dekretua, Profesionaltasun-ziurtagiriak arautzen dituena, eta urriaren 10eko ESS/1897/2013 Agindua, aurrez garatzen zuena.

21. artikulua.– Datuen tratamendu automatizatua.

Datu pertsonalen babesaren arloan, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuaren jarduera honako bi xedapen hauen mende egongo da: Datuak Babesteko Erregelamendu Orokorra (2016/679 Erregelamendua, EB) eta Datu Pertsonalak Babesteko eta Eskubide Digitalak Bermatzeko 3/2018 Lege Organikoa. Lortutako datu pertsonalak «Enplegurako eta enplegu-prestakuntzarako dirulaguntzak» izeneko tratamendu-jardueraren barruan egongo dira. Jarduera horren erantzulea Lanbide da, eta haren helburua da Lanbideren eskumen diren enplegu-politika aktiboekin zerikusia duten dirulaguntzak kudeatu eta kontrolatzea, bai eta iruzurra jazartzea eta datuak estatistiketan erabiltzea ere. Lortzen diren datuak beharrezkoak dira Lanbideri emandako botere publikoak gauzatzeko eta lege-betebeharrak betetzeko, eta arlo horren eskumena duten administrazio publikoei jakinarazi ahal izango zaizkie.

Datuen titularrek datuak eskuratzeko, zuzentzeko eta ezabatzeko, datuen aurka egiteko eta datuen tratamendua mugatzeko eskubideak erabili ahal izango dituzte, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuari idatzizko jakinarazpen bat bidalita: Jose Atxotegi kalea 1, 01009, Vitoria-Gasteiz.

Datuen titularrek datuak eskuratzeko, zuzentzeko eta ezabatzeko, datuen aurka egiteko eta datuen tratamendua mugatzeko eskubideak erabili ahal izango dituzte, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuari idatzizko jakinarazpen bat bidalita (Jose Atxotegi kalea 1, 01009, Vitoria-Gasteiz).

Datuen babesari buruzko informazio gehiago hemen: http://www.lanbide.euskadi.eus/orokorra/-/informazioa/erabiltzeko-baldintzak-eta-segurtasun-politika/

22. artikulua.– Dirulaguntzen arloan aplikatu beharreko arauak.

Dirulaguntzen deialdi honi honako arau hauetan bildutako dirulaguntzei buruzko araubide juridikoa aplikatu behar zaio: Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorra eta hura garatzen duen Erregelamendua, uztailaren 21eko 887/2006 Errege Dekretuaren bidez onartua. Halaber, xedapen hauek ere aplikatuko dira: Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko testu bateginak, azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretuaren bidez onartuak, VI. tituluan eta VII. tituluko III. kapituluan ezarritakoa, eta abenduaren 17ko 698/1991 Dekretua (horren bidez arautzen dira Euskal Autonomia Erkidegoaren Aurrekontu Orokorren kargurako dirulaguntzen bermeen eta itzulketen araubide orokorra eta bertan ezartzen dira horien kudeaketan parte hartzen duten erakunde laguntzaileen betekizunak, araubidea eta betebeharrak).

I. ERANSKINA
2020-2022 AURREKONTU-BANAKETA
(Ikus .PDF)
II. ERANSKINA
LANGILE OKUPATUEN ETA LANGABEEN PRESTAKUNTZA-ESKAINTZAREKIN LOTUTAKO ADMINISTRAZIO PUBLIKOEN NEGOZIO-BOLUMENA 2013, 2014, 2016 eta 2017KO EKITALDIETAN
(Ikus .PDF)
III. ERANSKINA
2020-2022RAKO ESPEZIALITATE PROGRAMAGARRIAK ETA MODULU EKONOMIKOAK
(Ikus .PDF)
IV. ERANSKINA
LANBIDE-ARLO ETA/EDO MODALITATE BAKOITZEKO ESPERIENTZIA ONURADUN ETA/EDO IRAKASLE GISA, LANGILE OKUPATUEI ZUZENDUTAKO 2009, 2010, 2011, 2012, 2013, 2014, 2016 ETA 2017KO DEIALDIETAN
(Ikus .PDF)
V. ERANSKINA
IKASLEEN GOGOBETETASUNA 2014, 2016 ETA 2017. URTEETAKO PERTSONA OKUPATUENTZAKO DEIALDIETAN, PRESTAKUNTZA-EKINTZEN ETA/EDO ZEHARKAKO KONPETENTZIEN ETA/EDO MODALITATEAREN LANBIDE-ARLOETAN
(Ikus .PDF)
VI. ERANSKINA
IKASLEEN GOGOBETETASUNA 2014, 2016 ETA 2017. URTEETAKO LANGILE OKUPATUENTZAKO DEIALDIETAN
(Ikus .PDF)
VII. ERANSKINA
LANGILE OKUPATUENTZAKO 2014, 2016 ETA 2017. URTEETAKO DEIALDIEN GAUZATZE-MAILA
(Ikus .PDF)
VIII. ERANSKINA
LANGILE OKUPATUENTZAKO 2013, 2014, 2016 ETA 2017. URTEETAKO DEIALDIETAN PRESTATUTAKO PARTE-HARTZAILE KOPURUA
(Ikus .PDF)
IX. ERANSKINA
LANGABEENTZAKO 2014, 2015, 2016 ETA 2017. URTEETAKO DEIALDIETAN PRESTATUTAKO PARTE-HARTZAILE KOPURUA
(Ikus .PDF)
X. ERANSKINA
LANGILE OKUPATUENTZAKO 2013, 2014, 2016 ETA 2017. URTEETAKO DEIALDIETAN LIKIDATUTAKO DIRULAGUNTZA
(Ikus .PDF)
XI. ERANSKINA
LANGABEENTZAKO 2014, 2015, 2016 ETA 2017. URTEETAKO DEIALDIETAN LIKIDATUTAKO DIRULAGUNTZA
(Ikus .PDF)
XII. ERANSKINA
2014, 2016 ETA 2017. URTEETAN LANGILE OKUPATUEI ZUZENDUTAKO DEIALDIETAN % 60TIK GORA AMAITU DUTEN LANGILE OKUPATUEN PARTE-HARTZEA
(Ikus .PDF)
XIII. ERANSKINA
PLANTILLAN 50 LANGILE BAINO GUTXIAGO DITUZTEN ENPRESETAN AMAITUTAKO LANGILE OKUPATUEN PARTE-HARTZEA 2014, 2016 ETA 2017. URTEETAKO LANGILE OKUPATUENTZAKO DEIALDIETAN
(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala