Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

122. zk., 2020ko ekainaren 23a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

DONOSTIA / SAN SEBASTIÁNGO LEHEN AUZIALDIKO 1 ZENBAKIKO ZUZENEKO LAGUNTZA EMATEKO UNITATE PROZESALA
2469

EDIKTUA, 744/2019 hitzezko judizioaren ondoriozkoa.

Donostiako Lehen Auzialdiko 1 zenbakiko Epaitegia – Arlo Zibileko Zuzeneko Laguntza emateko Unitate Prozesala.

Judizioa: 744/2019 hitzezko judizioa.

Gaia:

Alderdi demandatzailearen prokuradorea: Guadalupe Amunarriz Agueda.

Judizio horretan, epaia eman zen 2020-05-06an, eta amaiera eman zitzaion prozesuari.

Luis Miguel Berdegue Pelaez demandatuaren egungo bizilekua ezezaguna denez, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen 497.2 artikuluan ezarritakoari jarraikiz, erabaki da ebazpen hori Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian eta bulego judizialeko iragarki taulan argitaratuko den ediktu baten bidez jakinaraztea.

Ebazpen horren aurka, apelazio-errekurtsoa jar dezake, ediktu hau argitaratu eta hogei egun balioduneko epean, jakinarazitako ebazpenean jasotako moduan.

Ebazpen hau errekurritzeko aipatu den epea beste hogei egun baliodun luzatuko da; izan ere, kasu honetan aplikatzekoa da Justizia Administrazioaren esparruan COVID-19ari aurre egiteko prozesu- eta antolaketa-neurriei buruzko apirilaren 28ko 16/2020 Errege Lege Dekretuaren 2. artikuluaren 2. apartatuan aurreikusitakoa.

COVID-19ak eragindako osasun-krisia kudeatzeko alarma-egoera deklaratzen duen martxoaren 14ko 463/2020 Errege Dekretuaren bigarren xedapen gehigarrian xedatutakoarekin bat etorriz, ebazpen honetan ezarritako epeak etenda daude, auzia ez baita urgentea.

Jakinarazi behar den ebazpenaren testu osoa eskuragarri du interesdunak auzitegi honetako bulego judizialean, eta osorik aztertu ahal izango du bertan.

Donostia, 2020ko maiatzaren 22a.

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.


Azterketa dokumentala