Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

122. zk., 2020ko ekainaren 23a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

EKONOMIAREN GARAPEN ETA AZPIEGITURA SAILA
2462

AGINDUA, 2020ko ekainaren 11koa, Ekonomiaren Garapeneko eta Azpiegituretako sailburuarena, zeinaren bidez erabakitzen baita Teknologia, Berrikuntza eta Lehiakortasuneko sailburuordearen ordez Industriako sailburuordea jartzea, Elkartek programaren 2020ko deialdia (I. fasea) ebazteko.

Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duen apirilaren 11ko 74/2017 Dekretuak lehen xedapen gehigarrian arautzen du ordezkapenen araubidea, eta ezartzen du ezen, Saileko sailburuordetza eta zuzendaritzetako titularren postuak bete gabe egonez gero, edo titularrok kanpoan edo gaixorik egonez gero, hierarkian gorago dagoen hurrengo organoko titularrak beteko ditu aipaturiko titularrei esleitutako egiteko eta eskumenak, betiere sailburuak bestelako berariazko erabakirik hartu ezean.

2020ko ekainaren 10ean, Teknologia, Berrikuntza eta Lehiakortasuneko sailburuordeak Elkartek programaren I. faseko 2020ko deialdia ebazteari uko egin diola jakinarazi du, interes-gatazka egon litekeela iritzita eta Kargu Publikodunen Jokabide Kodea eta Haien Interes Gatazkak Arautzen dituen ekainaren 26ko 1/2014 Legearen 10. artikuluan xedatutakoa aplikatuz.

Ondorioz, ordezkoa izendatu behar da lan hori egiteko. Honako hau

EBAZTEN DUT:

Teknologia, Berrikuntza eta Lehiakortasuneko sailburuordearen ordez Industriako sailburuordea jartzea erabakitzea, Elkartek programaren 2020ko deialdia (I. fasea) ebazteko lanetarako.

Vitoria-Gasteiz, 2020ko ekainaren 11.

Ekonomiaren Garapen eta Azpiegituretako sailburua,

MARÍA ARANZAZU TAPIA OTAEGUI.


Azterketa dokumentala