Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

122. zk., 2020ko ekainaren 23a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Izendapenak, egoerak eta gorabeherak

OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
2457

753/2020 EBAZPENA, ekainaren 8koa, Arabako Erakunde Sanitario Integratuko zuzendari gerentearena, zeinaren bidez María Teresa Gómez Merino andrearen Osakidetzako Arabako Erakunde Sanitario Integratuko San Martingo Lehen Mailako Arretako unitateburu lanpostuaren eginkizunen esleipena baliogabetzen den.

468/2015 Ebazpenaren bidez, María Teresa Gómez Merino andrea izendatu zuten San Martingo Lehen Mailako Arretako unitateburu Osakidetzako Arabako Erakunde Sanitario Integratuan.

Ekainaren 26ko 8/1997 Legea, azaroaren 11ko 255/1997 Dekretua eta aplikatzekoak diren gainerako xedapenak ikusita, Zuzendaritza Gerentzia honek

EBAZTEN DU:

Lehenengoa.– María Teresa Gómez Merino andreari San Martingo Lehen Mailako Arretako unitateburu lanpostuari dagozkion eginkizunak esleitu izana baliogabetzea, Osakidetza-ko Arabako Erakunde Sanitario Integratuan; eta eskerrak ematea egindako lanagatik.

Bigarrena.– Ebazpen honek 2020ko ekainaren 30eko lanaldia bukatzen denetik aurrera izango ditu ondorioak.

Hirugarrena.– Interesdunari eta Arabako Erakunde Sanitario Integratuari Ebazpen honen berri ematea.

Laugarrena.– Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkez dakioke Osakidetzako zuzendari nagusiari. Horretarako, hilabeteko epea izango da, Ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2020ko ekainaren 8a.

Arabako ESIko zuzendari gerentea,

JESÚS LARRAÑAGA GARITANO.


Azterketa dokumentala