Eusko Jaurlaritzaren Egoitza Elektronikoa

Euskadi.eus

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

120. zk., 2020ko ekainaren 19a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

OSASUN SAILA
2439

IRAGARKIA, 2020ko ekainaren 2koa, Administrazio eta Finantziazio Sanitarioko sailburuordearena, zeinaren bidez jakinarazten baita, batetik, kontratazio-organo beraren 2020ko urtarrilaren 23ko Ebazpena, Arabako osasun-barrutiko (Aiaraldea izan ezik) eta Otxandio eta Ubidea udalerrietako (Bizkaiko osasun-barrutikoak) pazienteentzako garraio-zerbitzu sanitarioak xede duen kontzertuaren modalitateko zerbitzu publikoa kudeatzeko administrazio-kontratuan gordailatutako behin betiko bermea atxikitzekoa (Esp.: CP 21/2014 GSP), eta, bestetik, interesdunek 2020ko otsailaren 21ean aurkeztutako eskabidearen erantzuna, Osasun Saileko 161115 erregistro-zenbakiarekin.

Ezinezkoa izan da aipatutako bi egintzak zuzenean jakinaraztea; horrenbestez, iragarki hau argitaratzen da, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44. artikuluan xedatutakoa betetzeko.

Bat etorriz Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 46. artikuluan xedatutakoarekin, interesdunei jakinarazten zaie ezen, bi egintza horien eduki osoa ezagutzeko, Osasun Saileko Araubide Juridiko, Ekonomiko eta Zerbitzu Orokorretako Zuzendaritzan agertu ahal izango direla (Eusko Jaurlaritzako egoitza, laugarren solairua, Lakua II, Donostia kalea 1, 01010 de Vitoria-Gasteiz, Araba), aurrez hitzordua eskatuta telefono honetan: 945 01 56 32. Horretarako, 20 egun naturaleko epea izango dute, iragarki hau Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik aurrera.

Hori guztia argitara ematen da, eranskinean adierazitako interesdunek horren berri izan dezaten, eta banakako jakinarazpenaren balioa izango du haientzat.

Jakinarazpen honek Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aurrera izango ditu ondorioak.

Vitoria-Gasteiz, 2020ko ekainaren 2a.

Administrazio eta Finantziazio Sanitarioko sailburuordea,

FÁTIMA ANSOTEGUI ELORDI.

ERANSKINA
(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala

Euskadi, auzolana