Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
EDIKTUA, gauza erkidea zatitzeko bideratutako 316/2018 prozedura arruntaren ondoriozkoa.
Durangoko Lehen Auzialdiko eta Instrukzioko 4 zenbakiko Epaitegia – Zuzeneko Laguntza emateko Unitate Prozesala.
Judizioa: 316/2018 prozedura arrunta.
Gaia: gauza erkidearen zatiketa eskatzeko akzioa.
Alderdi demandatzailearen prokuradorea: Fco. Javier Aguirreurreta Bilbao.
Judizio horretan, epaia eman zen 2020-02-20an, eta amaiera eman zitzaion prozesuari.
Basilio Braulio Vicandi Celayeta, Maria Antonia Echevarria Ercillaurruri, Pedro Leon Erdoiza Irazabalen oinordekoak, Victorina Zarandona Garamendi, Santiago Azueta Ormaechea, Felipe Ormaechea Larrocea eta Maria Mercedes Castejon Torre demandatuen egungo bizilekua ezezaguna denez, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen 497.2 artikuluan ezarritakoari jarraikiz, erabaki da ebazpen hori Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko den ediktu baten bidez jakinaraztea.
Ebazpen horren aurka, ezingo da errekurtsorik jarri.
Jakinarazi behar den ebazpenaren testu osoa eskuragarri du interesdunak auzitegi honetako bulego judizialean, eta osorik aztertu ahal izango du bertan.
Durango, 2020ko maiatzaren 20a.
JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.