Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

119. zk., 2020ko ekainaren 18a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

BIZKAIKO PROBINTZIA AUZITEGIA
2398

EDIKTUA, filiazioari buruzko apelazioan bideratutako 304/2019 prozeduraren ondoriozkoa.

Bizkaiko Probintzia Auzitegia – Bosgarren Sekzioa.

Errekurtsoa: filiazioari buruzko 304/2019 apelazio-errekurtsoa (2000ko PZL).

Alderdi apelatzailea: Juan Bosco Soria Somoza.

Alderdi apelatua eta apelatua: Candy Daniela Delgado Argandoña eta Yber Bascope Moron.

Gaia: filiazioa.

Errekurtso horretan, 48/2020 epaia eman da, 2020-02-20an. Interesdunek eskuragarri dute epaiaren kopia bat auzitegi honen egoitzan.

Candy Daniela Delgado Argandoña alderdi apelatuaren gaur egungo helbidea edo bizilekua ezezaguna denez gero, Prozedura Zibilari buruzko 1/2000 Legearen 497.2 artikuluan xedatutakoarekin bat etorriz, ediktu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea ebatzi du epaileak, 2020-02-20ko epaia jakinarazteko eginbidea gauza dadin.

Bilbao, 2020ko ekainaren 8a.

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.


Azterketa dokumentala