Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

119. zk., 2020ko ekainaren 18a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

SPRI - ENPRESEN GARAPENERAKO EUSKAL AGENTZIA
2397

EBAZPENA, 2020ko ekainaren 10ekoa, SPRI – Enpresen Garapenerako Euskal Agentziako zuzendari nagusiarena, 2020ko «Industria Digitala» laguntza-programarako baliabide ekonomikoak agortu direla jakinarazteko dena.

2020ko martxoaren 25eko ebazpenaren bitartez, SPRI – Enpresen Garapenerako Euskal Agentziako zuzendari nagusiak ebazpena eman zuen «Industria Digitala» 2020 laguntza-programaren oinarri arautzaileak onartu, argitaratu eta deitzeari buruz.

Programa horren 4. artikuluan xedatutakoaren arabera, laguntzen esleipena ordenatuta egingo da, espedientea osatzen den unearen arabera. Hala, ukatu egingo dira programaren gehieneko zuzkidura gainditzen duten laguntzak, eta funtsak agortutzat joko dira SPRIren webgunean eta Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian.

Beraz, 2020ko «Industria Digitala» laguntza-programarako baliabide ekonomikoak agortu ondoren, hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Jakinaraztea 2020ko «Industria Digitala» laguntza-programara bideratutako baliabide ekonomikoak 2020ko ekainaren 10ean agortu direla.

Bigarrena.– Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea.

Bilbao, 2020ko ekainaren 10a.

SPRI – Enpresen Garapenerako Euskal Agentziako zuzendari nagusia,

ALEXANDER ARRIOLA LIZARRITURRI.


Azterketa dokumentala