Eusko Jaurlaritzaren Egoitza Elektronikoa

Euskadi.eus

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

116. zk., 2020ko ekainaren 15a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

BILBOKO LEHEN AUZIALDIKO 3 ZENBAKIKO EPAITEGIA
2330

EDIKTUA, diru-zenbateko bat erreklamatzeari buruz bideratutako 682/2017 hitzezko judizioaren ondoriozkoa.

Bilboko Lehen Auzialdiko 3 zenbakiko Epaitegia.

Judizioa: 682/2017 hitzezko judizioa.

Gaia: diru-zenbateko bat erreklamatzea.

Demandatzailearen prokuradorea:

Judizio horretan epaia eman da 2019-09-10ean. Horren bidez amaiera eman zaio prozesuari.

Jose Ignacio Lozano Menchaca demandatuaren gaur egungo bizilekua ezezaguna denez, ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratutako ediktu baten bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibileko 1/2000 Legearen (PZL) 497.2 artikuluaren arabera.

Ebazpen horren aurka apelazio-errekurtsoa aurkez daiteke hogei egun balioduneko epean, ediktu hau argitaratzen denetik hasita, jakinarazi den ebazpenean bertan adierazten den eran.

Interesdunak eskuragarri dauka jakinarazten den ebazpenaren testu osoa, epaitegi honetako bulego judizialean, eta, han, osorik aztertu ahal izango du.

Bilbao, 2020ko ekainaren 2a.

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.


Azterketa dokumentala

Euskadi, auzolana