Eusko Jaurlaritzaren Egoitza Elektronikoa

Euskadi.eus

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

116. zk., 2020ko ekainaren 15a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

HEZKUNTZA SAILA
2320

AGINDUA, 2020ko maiatzaren 27koa, Hezkuntzako sailburuarena, zeinaren bidez baimena ematen baita Eibarko (Gipuzkoa) Musika Eskola Publikoaren titulartasuna aldatzeko.

Eibarren (Gipuzkoa) dagoen «Juan Bautista Gisasola» Musika Eskola Publikoaren titulartasuna aldatzeko baimena eskatuz, ikastetxe horren titularrak abiarazitako espedientea aztertu da.

Espediente hori ezarritako prozeduraren arabera izapidetu da, indarreko arauek eskatzen dituzten agiriak erantsi zaizkio, eta arlo horretan eskumena duten erakundeek horri buruzko txostena eman dute.

Arau hauek ikusi dira: 289/1992 Dekretua, urriaren 27koa, Euskal Autonomia Erkidegoan «Musika Eskola» direlako arautu gabeko berariazko musika-irakaskuntzarako ikastetxeak sortu eta jardunean jartzeko balio izango duten oinarrizko arauak ezartzen dituena (1993ko urtarrilaren 4ko EHAA), eta gai horretan aplikatu beharreko indarreko araudia. Horiek horrela, honako hau

EBAZTEN DUT:

1. artikulua.– «Juan Bautista Gisasola» Musika Eskola Publikoren titulartasuna aldatzeko baimena ematen da: egun titulartasuna «Patronato de la Escuela de Música Pública Juan Bautista Gisasola» Toki Erakunde Autonomoak du, eta, aurrerantzean, Eibarko Udalak izango du; berak subrogatuko ditu ikastetxeak zituen betebeharrak eta zamak. Ikastetxea Gipuzkoan dago, Eibarko udalerriko Bista Eder kaleko 10. zenbakian. Kode-zenbakiak: 012057 eta 20007734.

2. artikulua.– Titulartasun-aldaketa Ikastetxeen Erregistroan inskribatuko da, eta ez du inolako eraginik izango ikastetxearen ohiko jardunean.

AZKEN XEDAPENETAKO LEHENENGOA

Agindu honek ondorioak izango ditu Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunean.

AZKEN XEDAPENETAKO BIGARRENA

Agindu honen aurka, aukerako berraztertze-errekurtsoa aurkez dakioke Hezkuntzako sailburuari, hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusian, bi hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2020ko maiatzaren 27a.

Hezkuntzako sailburua,

CRISTINA URIARTE TOLEDO.


Azterketa dokumentala

Euskadi, auzolana