Eusko Jaurlaritzaren Egoitza Elektronikoa

Euskadi.eus

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

116. zk., 2020ko ekainaren 15a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

HEZKUNTZA SAILA
2319

AGINDUA, 2020ko maiatzaren 27koa, Hezkuntzako sailburuarena, zeinaren bidez baimena ematen baita Tolosako udalerriko «Eduardo Mocoroa» Musika Eskola Publikoari (Gipuzkoa) osagarrizko irakaskuntzak gehitzeko.

Tolosako udalerriko «Eduardo Mocoroa» Musika Eskola Publikoak (Gipuzkoa) «Musika Hizkuntza» osagarrizko irakaskuntza irakasteko egin duen baimen-eskaera aztertu da.

Espediente hori ezarritako prozeduraren arabera izapidetu da, indarreko arauek eskatzen dituzten agiriak erantsi zaizkio, eta arlo horretan eskumena duten erakundeek horri buruzko txostena eman dute.

Arau hauek ikusi dira: 289/1992 Dekretua, urriaren 27koa, Euskal Autonomia Erkidegoan «Musika Eskola» direlako arautu gabeko berariazko musika-irakaskuntzarako ikastetxeak sortu eta jardunean jartzeko balio izango duten oinarrizko arauak ezartzen dituena (1993ko urtarrilaren 4ko EHAA), eta gai horretan aplikatu beharreko indarreko araudia. Horiek horrela, honako hau

EBAZTEN DUT:

1. artikulua.– 2019-2020 ikasturtetik aurrera, «Musika Hizkuntza», osagarrizko irakasuntza irakasteko baimena ematen zaio ondoren zehazten den ikastetxeari:

Kode-zenbakia: 20007072.

Izen generikoa: Musika Eskola Publikoa.

Izen espezifikoa: «Eduardo Mocoroa».

Titularra: Tolosako Udala.

Helbidea: Pablo Gorosabel, 34.

Udalerria: Tolosa.

Lurralde Historikoa: Gipuzkoa.

Ikastetxe horretan irakaskuntza hauek emango dira:

● Mailak: 1, 2, 3 eta 4.

● Adarrak:

– Kantua: Bakarlaria eta Korala.

– Instrumentu sinfonikoak: Biolina, Biola, Biolontxeloa, Bonbardinoa, Flauta, Klarinetea, Kontrabaxua, Oboea, Perkusioa, Saxofoia, Tronboia, Tronpa, Tronpeta eta Tuba.

– Instrumentu eta dantza tradizionalak: Dultzaina eta Txistua.

– Instrumentu polifonikoak: Eskusoinua eta Pianoa.

– Bestelako joerak: Baxu elektrikoa eta Tronpeta.

– Ikasketa osagarriak: Musika Hizkuntza.

2. artikulua.– Indarrean dagoen araudia betetzera behartuta dago ikastetxea baimendutako irakaskuntzak emateko irakasleen titulazio akademikoari dagokionez. Bestela, bidezkoa litzateke emandako baimena baliogabetzea.

3. artikulua.– Ikastetxeak Eraikuntzako Kode Teknikoa bete beharko du, martxoaren 17ko 314/2006 Errege Dekretuak onartua, bai eta indarreko legeriak ezartzen dituen higiene-, akustika-, bizigarritasun-, segurtasun- eta irisgarritasun-baldintzak ere. Ikastetxearen titularraren erantzukizuna izango da baldintza horiek betetzea.

AZKEN XEDAPENA

Agindu honen aurka, aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkez dakioke Hezkuntzako sailburuari, hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusian, bi hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2020ko maiatzaren 27a.

Hezkuntzako sailburua,

CRISTINA URIARTE TOLEDO.


Azterketa dokumentala

Euskadi, auzolana