Eusko Jaurlaritzaren Egoitza Elektronikoa

Euskadi.eus

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

116. zk., 2020ko ekainaren 15a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

EKONOMIAREN GARAPEN ETA AZPIEGITURA SAILA
OGASUN ETA EKONOMIA SAILA
2316

73/2020 DEKRETUA, ekainaren 2koa, zeinaren bidez Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren 2020ko ekitaldiko Aurrekontuko kredituak gaitzen baitira 7111 Programan –Nekazaritza eta Landaren eta Itsasertzaren Garapena–, 9311 Programan –Finantza-harremanak Europar Batasunarekin– 1.835.730,72 euroko sarrerak izateagatik.

Konpromiso irmoak daude Euskal Autonomia Erkidegoko Erakunde Ordaintzaileari 1.835.730,72 euroko diru-sarrerak emateko, Nekazaritza Bermatzeko Europako Funtsak finantzatutako laguntzei dagokienez.

Hori dela eta, kreditu hori gaitzen da, bat etorriz EAEko aurrekontu-araubidearen arloan indarrean dauden lege-xedapenen testu bateginaren 82. eta 83. artikuluetan ezarritakoarekin (maiatzaren 24ko 1/2011 Legegintzako Dekretuaren bidez onartu zen testu bategin hori).

Ondorioz, Ekonomiaren Garapeneko eta Azpiegituretako sailburuak eta Ogasun eta Ekonomiako sailburuak proposatuta, eta Gobernu Kontseiluak 2020ko ekainaren 2an egindako bilkuran aztertu eta onartu ondoren, hau

XEDATZEN DUT:

Artikulu bakarra.– Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorraren 2020ko ekitaldirako aurrekontuan kredituak gaitzea onartzea, gastuen egoera-orri honetan:

(Ikus .PDF)

Zenbateko bereko diru-sarrerak eskuratzeagatik sortzen da kreditu hori, diru-sarreren egoera-orri honetan:

(Ikus .PDF)

Funtsak Euskal Autonomia Erkidegoko Erakunde Ordaintzaileak egin beharreko jarduerak finantzatzeko erabiliko dira.

AZKEN XEDAPENA

Dekretu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunean jarriko da indarrean.

Abanto y Ciérvana-Abanto Zierbenan, 2020ko ekainaren 2an.

Lehendakaria,

IÑIGO URKULLU RENTERIA.

Ogasun eta Ekonomiako sailburua,

PEDRO MARÍA AZPIAZU URIARTE.

Ekonomiaren Garapeneko eta Azpiegituretako sailburua,

MARÍA ARANZAZU TAPIA OTAEGUI.


Azterketa dokumentala

Euskadi, auzolana