Eusko Jaurlaritzaren Egoitza Elektronikoa

Euskadi.eus

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

116. zk., 2020ko ekainaren 15a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

XEDAPEN OROKORRAK

GIPUZKOAKO BATZAR NAGUSIAK
2308

EBAZPENA, 2020ko ekainaren 3koa, Gipuzkoako Batzar Nagusietako lehendakariarena, honako arau hau baliozkotzeko erabakia argitaratzeko agintzen duena: 4/2020 Foru Dekretu-Araua, maiatzaren 12koa, baliozkotzeari buruzko eztabaida eta bozketa: COVID-19 gaitzaren osasun krisiaren ondorioz aurrekontu arloko neurri jakin batzuk onartzen dituena.

Barne Araudiko 130. artikuluan xedatutakoan oinarrituta, Gipuzkoako Batzar Nagusiek, gaurko Osoko Bilkuran, erabaki dute baliozkotzea 4/2020 Foru Dekretu-Araua, maiatzaren 12koa, COVID-19 gaitzaren osasun krisiaren ondorioz aurrekontu arloko neurri jakin batzuk onartzen dituena, 89 zenbakiko Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean, 2020ko maiatzaren 14an, argitaratu zena.

Argitaratzeko agintzen da, guztiak jakinaren gainean egoteko.

Donostia, 2020ko ekainaren 3a.

Gipuzkoako Batzar Nagusietako lehendakaria,

XABIER EZEIZABARRENA SAENZ.


Azterketa dokumentala

Euskadi, auzolana