Eusko Jaurlaritzaren Egoitza Elektronikoa

Euskadi.eus

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

116. zk., 2020ko ekainaren 15a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

XEDAPEN OROKORRAK

GIPUZKOAKO BATZAR NAGUSIAK
2307

EBAZPENA, 2020ko ekainaren 3koa, Gipuzkoako Batzar Nagusietako lehendakariarena, honako arau hau baliozkotzeko erabakia argitaratzeko agintzen duena: 3/2020 Foru Dekretu-Araua, maiatzaren 12koa, udalak finantzatzeko foru funtsagatik 2020an egin beharreko konturako ordainketak aldatzen dituena eta toki-erankundeentzako aurrekontu eta zerga arloko hainbat neurri ezartzen dituena.

Barne Araudiko 130. artikuluan xedatutakoan oinarrituta, Gipuzkoako Batzar Nagusiek, gaurko Osoko Bilkuran, erabaki dute baliozkotzea 3/2020 Foru Dekretu-Araua, maiatzaren 12koa, Udalak Finantzatzeko Foru Funtsagatik 2020an egin beharreko konturako ordainketak aldatzen dituena eta toki-erankundeentzako aurrekontu eta zerga arloko hainbat neurri ezartzen dituena, 89 zenbakiko Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean, 2020ko maiatzaren 14an, argitaratu zena.

Argitaratzeko agintzen da, guztiak jakinaren gainean egoteko.

Donostia, 2020ko ekainaren 3a.

Gipuzkoako Batzar Nagusietako lehendakaria,

XABIER EZEIZABARRENA SAENZ.


Azterketa dokumentala

Euskadi, auzolana