Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

115. zk., 2020ko ekainaren 12a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

OGASUN ETA EKONOMIA SAILA
2302

IRAGARKIA, zeinaren bidez Euskal Estatistika Erakundeak (Eustatek) jakinarazten du estatistika-eragiketei dagozkien emaitzak badaudela.

Euskal Autonomia Erkidegoaren Estatistikari buruzko apirilaren 23ko 4/1986 Legearen 17. artikuluan ezarritakoarekin bat etorriz, iragarki honen bidez jakinarazten da honako estatistika-eragiketa hauei dagozkien emaitzak badaudela:

– Ezkontzen estatistika (EZKE) 2019ko 3. hiruhilekoa.

– Industria-produkzioaren indizea (IPI) 2020ko urtarrila.

– Hiruhileroko kontuak (HKE) 2019ko 4. hiruhilekoa.

– Emakume eta gizonen arteko berdintasunaren atala Eustaten webgunean. 2020. urtea.

– Eraikuntzaren koiunturako indizea (EKI) 2019ko 4. Hiruhilekoa.

– Udal BPG. 2017. urtea.

– Gertakari demografikoak aztertzeko adierazleak. 2018. urtea.

– Eskola-jardueraren estatistika. 2019. urtea.

– Ingurumen kontuak. Ingurumen zergen kontuak. 2017.urtea.

– Establezimendu turistiko hartzaileen inkesta (ETH) 2020ko otsaila.

– Kanpo-merkataritzaren estatistikak (KAMEE) 202ko urtarrila.

– Industria-prezioen indizea (IPRI) 2020ko otsaila.

– Establezimendu turistiko hartzaileen inkesta. Apartamentuak (ETH) apartamentuak. 2020ko otsaila.

– Merkataritza Indizea azalera handietan eta elikadura kate handietan. AHEK. 2020ko otsaila.

– Informazioaren gizartearen panorama. 2020.urtea.

– Eraikuntzako kostuen indizea.(EEKI) 2020ko otsaila.

– Kanpo-merkataritzaren unitate balioaren indizeak (UBI) 2019ko 4. hiruhilekoa.

– Zerbitzuen inkesta. Ostalaritza. 2017. urtea.

Vitoria-Gasteiz, 2020ko martxoaren 31.

EUSTATeko zuzendaria,

JOSU MIRENA IRADI ARRIETA.


Azterketa dokumentala