Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

115. zk., 2020ko ekainaren 12a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

DURANGOKO LEHEN AUZIALDIKO ETA INSTRUKZIOKO 4 ZENBAKIKO ZUZENEKO LAGUNTZA EMATEKO UNITATE PROZESALA
2299

EDIKTUA, jabaria deklaratzeko akzioari buruz bideratutako 391/2019 prozedura arruntaren ondoriozkoa.

Durangoko Lehen Auzialdiko eta Instrukzioko 4 zenbakiko Epaitegia, Zuzeneko Laguntza Emateko Unitate Prozesala.

Judizioa: 391/2019 prozedura arrunta.

Gaia: jabaria deklaratzeko akzioa.

Demandatzailearen prokuradorea: Virginia Tejada Fernandez.

Judizio horretan epaia eta hura argitzeko autoa eman dira 2020-05-26an eta 2020-04-24an. Horren bidez amaiera eman zaio prozesuari.

Carmen Navarro Garay demandatuaren eta jabetza-eskubidea dutela eta horren gaineko eskubideren bat dutela uste duten pertsona fisiko eta/edo juridiko guztien gaur egungo helbidea ezezaguna denez, ebazpen hori Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko den ediktu baten bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legeak (PZL) 497.2 artikuluan xedatutakoarekin bat etorriz.

Ebazpen horren aurka apelazio-errekurtsoa aurkez daiteke hogei egun balioduneko epean, ediktu hau argitaratzen denetik hasita, jakinarazi den ebazpenean bertan adierazten den eran.

Ebazpen hau errekurritzeko adierazitako epea beste hogei egun baliodun luzatuko da, kasu honetan aplika daitekeelako Justizia Administrazioaren esparruan COVID-19ri aurre egiteko prozesu- eta antolamendu-neurriei buruzko apirilaren 28ko 16/2020 Errege Lege Dekretuaren 2. artikuluaren 2. apartatuan aurreikusitakoa.

Martxoaren 14ko 463/2020 Errege Dekretuak, COVID-19k eragindako osasun-krisiaren egoera kudeatzeko alarma-egoera deklaratzen duenak, bigarren xedapen gehigarrian xedatutakoaren arabera, ebazpen honetan ezarritako epeak etenda daude, ez baita presako gaia.

Interesdunak eskuragarri dauka jakinarazten den ebazpenaren testu osoa, epaitegi honetako bulego judizialean, eta, han, osorik aztertu ahal izango du.

Durango, 2020ko maiatzaren 26a.

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.


Azterketa dokumentala