Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

115. zk., 2020ko ekainaren 12a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

BILBOKO LEHEN AUZIALDIKO 3 ZENBAKIKO EPAITEGIA
2296

EDIKTUA, 88/2018 hitzezko judizioaren ondoriozkoa.

Bilboko Lehen Auzialdiko 3 zenbakiko Epaitegia.

Judizioa: 88/2018 hitzezko judizioa.

Demandatzailearen prokuradorea: Isabel Sofia Mardones Cubillo.

Judizio horretan epaia eman da 2018-11-09an. Horren bidez amaiera eman zaio prozesuari.

Maria del Carmen Fabian Fermoso demandatuaren egungo helbidea ezezaguna denez, ebazpen hori Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko den ediktu baten bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legeak (PZL) 497.2 artikuluan xedatutakoarekin bat etorriz.

Ebazpen horren aurka apelazio-errekurtsoa aurkez daiteke hogei egun balioduneko epean, ediktu hau argitaratzen denetik hasita, jakinarazi den ebazpenean bertan adierazten den eran.

Ebazpen hau errekurritzeko adierazitako epea beste hogei egun baliodun luzatuko da, kasu honetan aplika daitekeelako Justizia Administrazioaren esparruan COVID-19ri aurre egiteko prozesu- eta antolamendu-neurriei buruzko apirilaren 28ko 16/2020 Errege Lege Dekretuaren 2. artikuluaren 2. apartatuan aurreikusitakoa.

Martxoaren 14ko 463/2020 Errege Dekretuak, COVID-19k eragindako osasun-krisiaren egoera kudeatzeko alarma-egoera deklaratzen duenak, bigarren xedapen gehigarrian xedatutakoaren arabera, ebazpen honetan ezarritako epeak etenda daude, ez baita presako gaia.

Interesdunak eskuragarri dauka jakinarazten den ebazpenaren testu osoa, epaitegi honetako bulego judizialean, eta, han, osorik aztertu ahal izango du.

Bilbao, 2020ko maiatzaren 20a.

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.


Azterketa dokumentala