Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

115. zk., 2020ko ekainaren 12a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

ENERGIAREN EUSKAL ERAKUNDEA
2292

EBAZPENA, 2020ko ekainaren 5ekoa, Energiaren Euskal Erakundeko zuzendari nagusiarena, ibilgailu efizienteen eta alternatiboen aldeko inbertsioak sustatzeari begirako dirulaguntzen programaren oinarri arautzaileak onartzen, deitzen eta argitaratzen dituena – 2020. urtea.

EEEren zuzendari nagusiaren 2020ko urtarrilaren 17ko Ebazpenaren bitartez (2020ko urtarrilaren 29ko 19. EHAAn argitaratu zen), ibilgailu efiziente eta alternatiboen aldeko inbertsioak sustatzen laguntzeko 2020. urteko programaren («PAVEA») oinarri arautzaileak onartu, deitu eta argitaratu ziren.

EEEren Zuzendaritza Kontseiluak, 2020ko apirilaren 2an egindako bileran, 2020rako Dirulaguntzen Plan Estrategikoa eguneratzea onartu zuen, non, besteak beste, honako neurri hauek bildu diren:

(i) Ibilgailu efizienteen eta alternatiboen aldeko inbertsioak sustatzeko laguntzen programaren aurrekontu-hornidura handitzea. Ibilgailu efizienteen eta alternatiboen aldeko inbertsioak sustatzeko laguntzen programaren hirugarren oinarriak bost milioi (5.000.000) euroko hornidura ekonomiko bat ezartzen du laguntzak finantzatzeko. Halaber, hornidura handitzeko aukera aurreikusten du.

EEEren Zuzendaritza Kontseiluak erabaki zuen PAVEA programa hamar milioi (10.000.000) euro gehiagoz hornitzea; hala ere, aurrekontu egokitzapen baten ondorioz, eskuragarria den kreditua txikiagoa da, eta, beraz, oraingoz, bost milioi (5.000.000) euro gehiagorekin areagotuko da, eta, horrenbestez, PAVEA programaren aurrekontua hamar milioi (10.000.000) euro izango da, guztira.

(ii) Eta ibilgailu efizienteen eta alternatiboen aldeko inbertsioak sustatzeko laguntzen programaren oinarriak aldatzea:

Batetik, ibilgailu efizienteen eta alternatiboen aldeko inbertsioak sustatzeko laguntzen programan dirulaguntzen eraginpeko ibilgailu mota jakin batzuetarako aurreikusitako laguntzen zenbatekoak handitu dira. Zehazki, honako ibilgailu hauetarako igoerak ezarri dira: ezin entxufa daitezkeen ibilgailu arin hibridoak; gas naturala darabilten ibilgailu arinak; PGLak darabiltzaten ibilgailu arinak; M1 kategoriakoak izanik gasolina edo gasolioa (diesela) darabilten ibilgailuak, A energia-kalifikazioa dutenak; N1 kategoriakoak izanik gasolina edo gasolioa (diesela) darabilten ibilgailuak, 2.500 kg-tik beherako GMB dutenak eta BEGen emisioei dagokienez km bakoitzeko 114 gr CO2-tik beherako maila dutenak; eta N1 kategoriakoak izanik gasolina edo gasolioa (diesela) darabilten ibilgailuak, 2.500 kg-ko edo gehiagoko GMB dutenak eta, BEG emisioei dagokienez, km bakoitzeko 184 gr CO2-tik beherako maila dutenak.

Laguntzen zenbatekoa handitzeak bidegabeko egoerak eragin ditzake laguntza aldez aurretik eskatu duten onuradunekiko, eta beraz, Herri Administrazioen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 39. artikuluaren babesean, ibilgailu mota bakoitzerako laguntza-zenbateko berriak atzeraeraginez ezartzea erabaki da, ibilgailu efizienteen eta alternatiboen aldeko inbertsioak sustatzeko laguntzen programaren oinarri arautzaileak deitu eta argitaratu ziren uneaz geroztik.

Horretarako, aldaketa hau argitaratu eta indarrean hasi arte aurkeztutako laguntza-eskaera guztiak berriz ere ebaluatuko dira, baldin eta laguntzaren xede den jarduera baldin badago laguntza-zenbateko berriak esleitu zaizkien ibilgailu kategorien artean.

Espediente horietako batean laguntza ematearen aldeko ebazpena eman bada, ebaluazio berriaren ondorioz ebazten bada bidezkoa dela hasiera batean emandakoa baino laguntza handiago bat ematea, EEEk ebazpen berri bat emango du laguntzaren igoera ezartzeko, dagokion zenbatekoaren arabera ibilgailu efizienteen eta alternatiboen aldeko inbertsioak sustatzeko laguntzen programaren deialdiko oinarriei jarraikiz.

Bestetik ezarri da Oinarrietan adierazitako ibilgailu kategorien barruan, ibilgailu berriek ez ezik, km0 gisa tipifikatutako eta merkaturatutako ibilgailuek ere izango dutela dirulaguntza jasotzeko aukera.

Azkenik, 1. Neurriko ibilgailu arin elektriko puruei dagokienez, ibilgailuaren gehieneko prezio-muga handitu egiten da, 40.000 euro (BEZa eta matrikulazio zerga ez dira barne hartzen) diruz laguntzetik 80.000 euro kantitateraino, soil-soilik M1 kategoriako ibilgailu hauen kasuan: 7 plazako azpikategoriako ibilgailuak, 8 plaza edukitzeko egokitu edo homologatzeko modukoak, edo 8 plazakoak.

EEEren zuzendaritza-organoen eginkizunak arautzen dituen otsailaren 3ko 10/2015 Dekretuan ezarritakoarekin bat etorriz, martxoaren 5eko lehengo 64/1985 Dekretua bigarrengoz aldatzen duena, 2020ko ibilgailu efizienteen eta alternatiboen aldeko inbertsioak sustatzeko laguntzen programari dagozkion oinarri arautzaileak onartzea eta deialdia egitea. Programaren edukia ebazpen honekin batera doa, I. eranskin gisa.

Adierazitako guztiagatik,

EBATZI DUT:

Lehenengoa.– Ibilgailu efizienteen eta alternatiboen aldeko inbertsioak sustatzeko laguntzen programaren hornidura ekonomikoa bost milioi (5.000.000) euro gehigarritan handi dadila onartzea, eta beraz, ibilgailu efizienteen eta alternatiboen aldeko inbertsioak sustatzeko laguntzen programaren hirugarren oinarrian aurreikusitako hornidura ekonomikoa, guztira, hamar milioi (10.000.000) euro izatea.

Bigarrena.– EEEko zuzendari nagusiaren 2020ko urtarrilaren 17ko Ebazpenaren (2020ko urtarrilaren 29ko 19. EHAAn argitaratu zen) bidez onartutako Ibilgailu efizienteen eta alternatiboen aldeko inbertsioak sustatzeko laguntzen programaren oinarriak aldatzea, honela aldatu ere:

A) «Diruz lagun daitezkeen jardunen eta laguntzen zenbatekoen laburpenari» buruzko koadroa honela berridatzi da:

(Ikus .PDF)

B) «Diruz lagun daitezkeen jardunak eta laguntzen zenbatekoa» atalari buruzko 4. oinarria ere aldatu da, «diruz lagun daitezkeen jardueren eta laguntzen zenbatekoen laburpena» izeneko koadroaren antzera, eta km0 ibilgailuei buruzko aipamena barne hartuta. Honela berridatzi da:

«4.– Diruz lagundu daitezkeen jarduerak eta laguntzen zenbatekoa.

Laguntza-programa honen esparruan, diruz lagun daitezkeen jardunak izango dira 4. oinarri honetan deskribatuta egonik, oinarri hauek EHAAn argitaratu eta hurrengo egunaz geroztik fakturatzen diren jarduera guztiak.

Ibilgailu kategoriak

Dirulaguntza programa honen esparruan, M1 edo N1 kategorietakoak izanik honako ezaugarri hauek dauzkaten ibilgailu arin berrien erosketak (ez dira leasing edo renting kontratuak onartuko) eta lehen matrikulazioak soilik jaso dezakete dirulaguntza:

(Ikus .PDF)

Era berean, adierazitako kategorien barruan, km0 eran tipifikatu eta merkaturatzen diren ibilgailuak ere diruz lagunduko dira, baldin eta saltzeko unean jarraian aipatzen diren baldintza hauek guztiak betetzen badituzte:

– Lehen matrikulazio-egoeran izatea.

– Ibilgailuen kontzesionarioren baten jabetzakoa izatea.

– Lehen matrikulazioan inolako dirulaguntzarik jaso ez izana.

– Kilometro-kontagailuan ageri den kilometro kopurua 100 (<100 km) baino gutxiago izatea.

Txatarra bihurtzea

Betekizun honetarako, erabiltzen ari den ibilgailuari baja eman behar zaio ondoren txatarra bihurtzeko, honako baldintza hauek kontuan hartuz:

– Ibilgailua M1 edo N1 kategorietakoa izatea.

– Ibilgailu motaren antzinatasun frogatuari begira, M1 eta N1 kategoriakoen kasurako, onuradunaren arabera, honako irizpide hauek ezartzen dira:

• Pertsona fisikoak (ez autonomoak): ibilgailuaren antzinatasuna 10 (>=10) urte edo gehiago izango da.

• Gainerako onuradunak: ibilgailuaren antzinatasuna 7 (>=7) urte edo gehiago izango da.

Kasu bietan, antzinatasuna honako data hauen artekoa izango da: ibilgailuaren lehen matrikulaziotik dirulaguntza eskaera egiten den egunera.

– Laguntzaren eskatzailea ibilgailuaren jabea izatea 2020ko urtarrilaren 1a baino lehenagotik.

– Ibilgailua txatar bihurtzea oinarri hauek EHAAn argitaratzen diren egunaren hurrengo egunetik aurrera.

Laguntza-programa honen esparruan, honako jardun hauek jaso dezakete dirulaguntza:

1. neurria: Ibilgailu arin elektriko puruen erosketa

– Txatarra bihurtzea nahitaezkoa da 4. oinarri honetako baldintzen arabera.

Neurri honen jardunetarako laguntzaren zenbatekoa 3.000 euro izango da, baldin eta erositako km0 ibilgailu edo berriaren prezioa, gehienez ere, 40.000 euro bada (BEZa eta matrikulazio-zerga kanpo utzita), salbu eta 7 plazako azpikategoriako ibilgailuen, 8 plaza edukitzeko egokitu edo homologatzeko modukoak, edo 8 plazakoen kasuan, hauen prezio-muga 80.000 eurokoa da, eta N1 kategoriako ibilgailuetarako izan ezik, aipatutako murrizketa aplikatzetik salbuetsita baitaude. Aipatutako prezio hori gainditzen bada, jarduera ez da diruz lagunduko.

2. neurria: Entxufa daitezkeen ibilgailu arin hibridoen edo autonomia handituta duten ibilgailu elektrikoen erosketa

– Txatarra bihurtzea nahitaezkoa da 4. oinarri honetako baldintzen arabera.

Neurri honen jardunetarako laguntzaren zenbatekoa 2.500 euro izango da, baldin eta erositako km0 ibilgailu edo berriaren prezioa, gehienez ere, 40.000 euro bada (BEZa eta matrikulazio-zerga kanpo utzita), N1 kategoriako ibilgailuetarako izan ezik, aipatutako murrizketa aplikatzetik salbuetsita baitaude. Aipatutako prezio hori gainditzen bada, jarduera ez da diruz lagunduko.

3. neurria: Ezin entxufa daitezkeen ibilgailu hibrido arinen erosketa

– Txatarra bihurtzea nahitaezkoa da 4. oinarri honetako baldintzen arabera.

Neurri honen jardunetarako gehieneko laguntza 2.250 euro izango da, baldin eta erositako ibilgailu berriaren prezioa, gehienez ere, 25.000 euro bada (BEZa eta matrikulazio-zerga kanpo utzita), N1 kategoriako ibilgailuetarako izan ezik, aipatutako murrizketa aplikatzetik salbuetsita baitaude. Aipatutako prezio hori gainditzen bada, jarduera ez da diruz lagunduko.

4. neurria: Gas naturala darabilten ibilgailu arinen erosketa

– Txatarra bihurtzea nahitaezkoa da 4. oinarri honetako baldintzen arabera.

Neurri honen jardunetarako laguntzaren zenbatekoa 2.000 euro izango da, baldin eta erositako km0 ibilgailu edo berriaren prezioa, gehienez ere, 25.000 euro bada (BEZa eta matrikulazio-zerga kanpo utzita), N1 kategoriako ibilgailuetarako izan ezik, aipatutako murrizketa aplikatzetik salbuetsita baitaude. Aipatutako prezio hori gainditzen bada, jarduera ez da diruz lagunduko.

5. neurria: Hidrogenoa darabilten ibilgailu arinen erosketa

– Txatarra bihurtzea nahitaezkoa da 4. oinarri honetako baldintzen arabera.

Neurri honen jardunetarako laguntzaren zenbatekoa 3.000 euro izango da, baldin eta erositako km0 ibilgailu edo berriaren prezioa, gehienez ere, 75.000 euro bada (BEZa eta matrikulazio-zerga kanpo utzita), N1 kategoriako ibilgailuetarako izan ezik, aipatutako murrizketa aplikatzetik salbuetsita baitaude. Aipatutako prezio hori gainditzen bada, jarduera ez da diruz lagunduko.

6. neurria: Petrolio Gas Likidotuak darabiltzaten ibilgailu arinen erosketa

– Txatarra bihurtzea nahitaezkoa da 4. oinarri honetako baldintzen arabera.

Neurri honen jardunetarako laguntzaren zenbatekoa 2.000 euro izango da, baldin eta erositako km0 ibilgailu edo berriaren prezioa, gehienez ere, 25.000 euro bada (BEZa eta matrikulazio-zerga kanpo utzita), N1 kategoriako ibilgailuetarako izan ezik, aipatutako murrizketa aplikatzetik salbuetsita baitaude. Aipatutako prezio hori gainditzen bada, jarduera ez da diruz lagunduko.

7. neurria: M1 kategoriakoak izanik gasolina edo gasolioa (diesela) darabilten ibilgailuen erosketa

– Ibilgailu horiek M1 kategoriakoak izan behar dute, eta A energia-kalifikazioa eduki.

– Txatarra bihurtzea nahitaezkoa da 4. oinarri honetan ezarritako baldintzetan.

Neurri horren jardunen laguntzaren zenbatekoa 2.000 eurokoa izango da, baldin eta erositako km0 ibilgailu edo berriaren prezioa, gehienez ere, 25.000 euro bada (BEZa eta matrikulazio-zerga kanpo utzita). Aipatutako prezio hori gainditzen bada, jarduera ez da diruz lagunduko.

8. neurria: N1 kategoriakoak izanik gasolina edo gasolioa (diesela) darabilten ibilgailuen erosketa

– Ibilgailu horiek N1 kategoriakoak izan behar dute, eta 2.500 kg-tik beherako Baimendutako Gehieneko Masa eta Berotegi Efektuko Gasen emisioei dagokienez gehienez ere km bakoitzeko 114 gr CO2-ko maila eduki.

– Txatarra bihurtzea nahitaezkoa da 4. oinarri honetan ezarritako baldintzetan.

Neurri horren jardunen laguntzaren zenbatekoa 2.000 eurokoa izango da.

9. neurria: N1 kategoriakoa izanik gasolina edo gasolioa (diesela) darabilen ibilgailuen erosketa

– Ibilgailu horiek N1 kategoriakoak izan behar dute, eta 2.500 kg-tik beherako Baimendutako Gehieneko Masa eta Berotegi Efektuko Gasen emisioei dagokienez gehienez ere km bakoitzeko 184 gr CO2-ko maila eduki.

– Txatarra bihurtzea nahitaezkoa da 4. oinarri honetan ezarritako baldintzetan.

Neurri horren jardunen laguntzaren zenbatekoa 2.000 eurokoa izango da».

C) Paragrafo berri bat erantsi da, dirulaguntzaren eraginpeko ibilgailua km0 ibilgailu bat den kasuetarako aurkeztu beharreko dokumentazioaren gainean. Horrenbestez, «Laguntza Eskaerari» buruzko zortzigarren oinarriko «Pertsona fisikoak, Autonomoak, Pertsona juridikoak, Udalak, Udalen Mankomunitateak, Kuadrilla eta Administrazio Batzarrak, eta Jabekideen Erkidegoak» atalaren «a. Dokumentazio teknikoa» azpiatala honela berridatzi da:

«a) Dokumentazio teknikoa.

– Egindako inbertsioaren faktura justifikagarriak (jatorrizko kopiak), sailka zehaztuta eta oinarri hauek EHAAn argitaratzen diren egunaren biharamunetik aurrerako datarekin. Fakturak onuraduna denak jaulki behar ditu, oinarri hauetako 2.1 atalean zehazten den bezala.

– Txatarra bihurtuko den ibilgailuaren zirkulazio-baimenaren kopia, eta bertan lehen matrikulazioaren data agertu behar da.

– Ibilgailuari behin betiko baja eman izanaren ziurtagiria, dagokion Ibilgailuak Tratatzeko Zentro Baimenduak (CAT) emanda, Trafiko Zuzendaritza Nagusiaren izenean.

– 7. neurriko ibilgailuen kasuan, «M1 kategoriakoak izanik gasolina edo gasolioa (diesela) darabilten ibilgailuak», Instituto para la Diversificación y el Ahorro de Energíaren (IDAE) erakundearen ibilgailuen datu basearen informazio teknikoari dagokion fitxa aurkeztu beharko da, erositako ibilgailu ereduari lotutakoa (http://coches.idae.es/base-datos/marca-y-modelo).

– km0 eran tipifikatu eta merkaturatzen diren ibilgailuen kasuan, kontzesionarioaren ardura-deklarazioa; bertan, titulartasun berriaren datan onuradunak erositako ibilgailuaren kilometro kopurua 100 (<100 km) baino gutxiago dela eta lehen matrikulazioan inolako dirulaguntzarik jaso ez duela adieraziz.

– km0 edo ibilgailu berriaren txartel teknikoaren kopia.

– km0 edo ibilgailu berriaren zirkulazio-baimenaren kopia.

Hirugarrena.– Ebazpen honetan aurreikusitako ibilgailu mota bakoitzerako zenbateko berriak atzeraeraginez ezartzea, ibilgailu efizienteen eta alternatiboen aldeko inbertsioak sustatzeko laguntzen programaren oinarri arautzaileen deialdia egin eta argitaratu ziren egunaz geroztik.

Laugarrena.– Ebazpen hau EHAAn argitara dadin agintzea.

Bosgarrena..– Ebazpen honen kontra, bide administratiboari amaiera ematen diona, aukerako berraztertze-errekurtsoa jar daiteke EEEko zuzendari nagusiaren aurrean hilabeteko epearen barruan, ebazpena EHAAn argitaratzen den egunaren biharamunetik kontatzen hasita, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jar daiteke Bilbon dagokion administrazioarekiko auzi-epaitegian bi hilabeteko epean, ebazpena EHAAn argitaratzen den egunaren biharamunetik aurrera.

Bilbao, 2020ko ekainaren 5a.

Energiaren Euskal Erakundeko zuzendari nagusia,

IÑIGO ANSOLA KAREAGA.


Azterketa dokumentala