Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

115. zk., 2020ko ekainaren 12a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

HEZKUNTZA SAILA
2290

EBAZPENA, 2019ko abenduaren 11koa, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuordearena, zeinaren bidez ebazten baitira Hezkuntzako sailburuaren 2019ko ekainaren 18ko aginduaren bidez deitutako dirulaguntzen berritzeak; agindu horretan, 2019-2020 ikasturtean pertsonal ikertzailearen prestakuntza-programarako dirulaguntza berriak emateko eta dirulaguntza horiek berritzeko prozesua arautu eta iragarri ziren.

Berritzeko eskaeren ebaluazioa eta Hautaketa Batzordeak helarazitako proposamena kontuan hartuta eta aipatutako aginduan xedatutakoa betez,

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Eranskinean agertzen diren onuradunei ikertzaile ez-doktoreen prestakuntzarako dirulaguntzen berritzea ematea (Ikerketa Orokorra), 2019-2020 ikasturterako, onuradun bakoitzak jasoko duen zenbateko gordina, ezarpen zentroa eta hauek lan-kontratuak finantzatzeko beharreko zenbatekoa adieraziz. I. modalitateko onuradun bakoitzak bidairako jasoko duen zenbatekoa ere aipatzen da.

Bigarrena.– Indarrean dauden lan-kontratuak 2019ko ekainaren 18ko Aginduak xedatutakoaren arabera luzatuko dira.

Hirugarrena.– Dirulaguntza horien zenbatekoa, ordaintzeko era, iraupena eta jasotzeko gainontzeko baldintzak 2019ko ekainaren 18ko Aginduak xedatutakoaren arabera erabakiko dira.

AZKEN XEDAPENA

Interesdunek Hezkuntzako sailburuari gorako errekurtsoa jarri ahal izango diote administrazio-bideari amaiera ematen ez dion ebazpen honen aurka, hilabeteko epean, www.euskadi.eus egoitza elektronikoaren iragarki-taulan argitaratu eta biharamunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2019ko abenduaren 11.

Unibertsitate eta Ikerketako sailburuordea,

ADOLFO MORAIS EZQUERRO.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala