Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

115. zk., 2020ko ekainaren 12a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

INGURUMEN, LURRALDE PLANGINTZA ETA ETXEBIZITZA SAILA
2284

AGINDUA, 2020ko ekainaren 3koa, Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitzako sailburuarena, zeinaren bidez iragartzen baita 202/2015 Dekretuan aurreikusitako dirulaguntzen 2020ko ekitaldirako deialdia; urriaren 27ko 202/2015 Dekretuaren bidez arautzen dira ingurumena babesteko inbertsioak egiteko dirulaguntzak enpresei emateko baldintzak.

2015eko azaroaren 6ko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian, urriaren 27ko 202/2015 Dekretua argitaratu zen, ingurumena babesteko inbertsioak egiteko dirulaguntzak enpresei emateko baldintzak arautzekoa. Arau hauek aplikatzeko eman zen aipatutako dekretua: 2014-2020 aldiko ingurumenaren babesaren eta energiaren arloko estatu-laguntzei buruzko jarraibideak (2014-06-28ko AO C 200) eta ekainaren 17ko 651/2014 (EB) Erregelamendua, laguntza-kategoria jakin batzuk barne-merkatuarekin bateragarritzat jotzen dituena, Europar Batasunaren Funtzionamenduari buruzko Tratatuaren 107. eta 108. artikuluen arabera. Dekretu horren helburua da, funtsean, enpresa onuradunek ingurumen babes-maila jakin bat lortzeko inbertsioak egin ditzatela sustatzea, inbertsio horiekin zuzenean lotutako azterketak barne, indarrean dauden Europar Batasuneko araudiak gainditu ahal izateko.

202/2015 Dekretuaren 13. artikuluan xedatutakoaren arabera (202/2015 Dekretua, urriaren 27koa, ingurumena babesteko inbertsioak egiteko dirulaguntzak enpresei emateko baldintzak arautzekoa), urtero argitaratuko da dagokion deialdiaren agindua, artikuluan bertan ezarritako edukiarekin argitaratu ere. Ildo horretan, agindu honek, aipatutako dekretuan jasotako manua betez, hau ezartzen du: dirulaguntzaren xede izango diren lerro zehatzak; laguntza-lerro eta laguntza-azpilerro bakoitzerako eta esleipen-prozedura bakoitzerako aurrekontu-baliabide zehatzak; eskabideak aurkezteko epea; eskabidea aurkeztean entregatu beharreko dokumentazioa; baloratuak izateko lortu beharreko gutxieneko puntuazioa; proiektu bakoitzeko eman daitekeen gutxieneko zenbatekoa eta proiektu eta/edo ekoizpen-zentro bakoitzeko eman daitekeen dirulaguntzaren gehieneko zenbatekoa, eta deialdietan beharrezkoa den edukia Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorrean ezarritakoaren arabera, eta gainerako araudi aplikagarria.

Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza Sailak, bat etorriz 2018ko ekainaren 19an onartutako EAEko Emakumeen eta Gizonen VII. Berdintasun Planaren esparruko bere Berdintasun Politikako Dokumentu Programatikoarekin, aintzat hartuko ditu genero-ikuspegia txertatuta duten jarduketak, eta izaera estrategikoa aitortuko die, bat etorriz Emakumeen eta Gizonen Berdintasunari buruzko otsailaren 18ko 4/2005 Legean ezarritako irizpideekin.

Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza Sailaren egitura organiko eta funtzionalari jarraikiz, Ingurumen Administrazioaren Zuzendaritzari dagokio dirulaguntzen erregimen hau kudeatzeko eskumena. Zuzendaria izango da Balorazio Epaimahaiko presidente, eta Zuzendaritza horretara atxikitako bi funtzionario izendatuko ditu aipatutako epaimahaia osatzeko.

202/2015 Dekretuaren 15. artikuluaren arabera (202/2015 Dekretua, urriaren 27koa, ingurumena babesteko inbertsioak egiteko dirulaguntzak enpresei emateko baldintzak arautzekoa), eta dekretu hori indarrean jarri zenetik egiten den moduan, agindu honen bidez, Ihobe SA Ingurumen Jarduketarako Sozietate Publikoa, Eusko Jaurlaritzako Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza Sailaren mendekoa, erakunde laguntzaile izendatuko da dirulaguntzak kudeatzeko eta aipatutako dekretuaren 15.2 artikuluan zehaztutako egitekoak gauzatzeko, honako hauetan adierazitakoaren arabera: 1/1997 Legegintzako Dekretua, azaroaren 11koa, Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen testu bategina onartzen duena, eta 698/1991 Dekretua, abenduaren 17koa, zeinaren bidez arautzen baitira bermeen araubide orokorra eta Euskal Autonomia Erkidegoaren Aurrekontu Orokorren kontura egiten diren dirulaguntzak itzultzea, eta finkatzen baitira horien kudeaketan parte hartzen duten erakunde laguntzaileek bete beharreko baldintzak, araubidea eta eginbeharrak.

2020ko urtarrilaren 7an onartu zuen Eusko Jaurlaritzak Euskadiko Ekonomia Zirkularrerako Estrategia 2030, zeinaren helburu nagusia baita % 26 murriztea kontsumoarekin lotutako karbono-emisioak. Laguntza-programa honek laguntzen du, programan bertan ezarritako helburuak ez ezik, EAEko Hondakinak Prebenitzeko eta Kudeatzeko Planean ezarritakoak ere lortzen.

Laguntza hori Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitzako sailburuaren 2018ko martxoaren 14ko Aginduaren bidez onartutako Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza Sailaren 2018-2020 aldirako dirulaguntzen plan estrategikoaren barruan dago, Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 8.1 artikuluan xedatzen den bezala, eta arau horretan jasotako edukiaren arabera.

Dirulaguntzetarako programa hori Eskualde Garapeneko Europako Funtsarekin (EGEF) batera finantzatu ahal izango da, EAEko 2014-2020 EGEF Programa Eragilearen barruan, baldin eta laguntzaren onuraduna enpresa txikia edo ertaina bada. Eusko Jaurlaritzak diruz lagundutako guztizko kopuruaren ehuneko berrogeita hamarrekoa izango da EGEFen ekarpena.

Horregatik guztiagatik, Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duen apirilaren 11ko 77/2017 Dekretuak emandako eskumenen arabera, eta bat etorriz Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen testu bategina onartzen duen azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretuan, Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorrean eta Euskal Autonomia Erkidegoaren Aurrekontu Orokorren kontura ematen diren dirulaguntzei eta laguntzei aplikatzeko gainerako xedapenetan xedatutakoarekin, honako hau

EBAZTEN DUT:

1. artikulua.– Xedea.

Dekretu honen xedea da Euskal Autonomia Erkidegoan ingurumena babesteko inbertsioak egiteko enpresei eman beharreko dirulaguntzen deialdia egitea 2020ko ekitaldirako, 202/2015 Dekretuan ezarritakoaren arabera (202/2015 Dekretua, urriaren 27koa, ingurumena babesteko inbertsioak egiteko dirulaguntzak enpresei emateko baldintzak arautzekoa; EHAA, 2015eko 212. zk.); laguntza-lerro hauetan:

a) Ingurumena babesteko Batasunaren arauetatik haragoko laguntzak, edo, Batasunaren araurik ezean, ingurumenaren babes-maila handitzen dutenak.

b) Batasunaren geroko arauetara aurrez egokitzeko laguntzak.

c) Ingurumen-azterlanak egiteko laguntzak.

d) Hirugarrenek sortutako hondakinak berrerabili eta birziklatzeko inbertsioetarako laguntzak, baldintza metagarri hauek betez gero:

– Inbertsioa beste enpresa batzuek sortutako hondakinak murrizteko erabiltzen da.

– Beste egoera batzuetan, tratatutako material birziklatu edo berrerabiliak ezabatu egingo lirateke, edo ingurumena gutxiago zainduz tratatuko lirateke.

– Laguntzek ez diete zeharka kenduko kutsaduraren erantzuleei Batasuneko legediaren arabera beraiek beren gain hartu beharrekoa den edo enpresa-kostu normaltzat jo beharrekoa den ezein karga.

– Inbertsioaren ondorio bakarra ez da birziklatzeko materialen eskaria handitzea material horien bilketa handitu gabe.

– Inbertsioa teknikaren egungo egoeratik harago joango da.

e) Lur kutsatuak oneratzeko laguntzak, ezin bada identifikatu kutsaduraren erantzulea, edo ezin bada legez hartu birgaitzearen finantzaketaren arduraduntzat, «nork kutsatu, hark ordaindu» printzipioaren arabera.

f) Enpresa txiki eta ertainentzako laguntzak, ingurumen-alorreko aholkularitza-zerbitzuetarako.

202/2015 Dekretuan ezarritako baldintzak eta mugak bete beharko dituzte dirulaguntzek, laguntza-lerro hauetan (202/2015 Dekretua, urriaren 27koa, ingurumena babesteko inbertsioak egiteko dirulaguntzak enpresei emateko baldintzak arautzekoa).

2. artikulua.– Diruz lagunduko diren lerro zehatzak.

Deialdi honetan, diruz lagunduko dira aurreko artikuluan zerrendatutako jarduerak, eskakizun hauek betez gero:

a) Ingurumena babesteko Batasunaren arauetatik haragoko inbertsioak finantzatzera bideratutako laguntzak, edo, Batasunaren araurik ezean, ingurumenaren babes-maila handitzen dutenak.

a.1.– Usainak murrizteko inbertsioak.

a.2.– Galdategietako konposatu organiko lurrunkorrak arazteko ekipoetan inbertsioak, baldin eta indarrean den ingurumeneko legedian galdatutako arazte-mailak baino handiagoak lortzen badira.

a.3.– Emisio zehaztugabeak minimizatzea galdategietan, pabiloiak itxita eta emisioak mugatuta eta bilduta.

a.4.– Erregai alternatiboen ezaugarriekin alderatuta (HEH, HSB) BAT altua duten hondakinak nazioarteko arauen baldintzetara eta/edo erregaiaren eroslearen edo azken erabiltzailearen arauen baldintzetara egokitzeko inbertsioak, baldin eta, hondakinak kudeatzeko hierarkiaren ikuspuntutik, errekuntza baino balorizazio modu hoberik ez badago. Inbertsioak enpresa generadoreek eta hondakinen kudeatzaileek egin ahal izango dituzte.

a.5.– Hondakinak berrerabiltzeko prestatzeko eragiketak ezartzeko edo egokitzeko inbertsioak.

a.6.– Partikula zehaztugabeen emisioak kontrolatzeko sistemetarako inbertsioak, baldin eta airearen kalitatea neurtzeko teknologia digitaletan eta sentsorikan oinarrituta badaude.

a.7.– Edariak erabilera bakarreko ontzietan sartzen dituzten fabrikak edariak ontzi berrerabilgarrietan sartzen dituzten fabrika bihurtzeko inbertsioak.

a.8.– Aginduan eta hura garatzeko dekretuan ezarritako eskakizunak betetzen dituzten gainerakoak.

b) Batasunaren geroko arauetara aurrez egokitzeko laguntzak.

c) Ingurumen-azterlanak egiteko laguntzak:

c.1.– Zabortegiaz gain beste helmugarik ez duten eta moldekatze kimikoko hondarrak eta/edo altzairu berezi eta herdoilgaitzen zepak eta/edo burdinazkoa ez den galdategietako zepak dituzten hormigoien eta prefabrikatuen bideragarritasun tekniko, ekonomiko eta ingurumenekoa aztertzeko lanak. Azterlanek zahartze-probak egingo dituzte 2 urteren buruan, eta jasotako frogak www.ihobe.eus atarian eskura dagoen protokoloan bilduko dituzte.

c.2.– Berotegi-efektuko gasen edo euri azidoko gasen emisioak ahalik eta gehien murriztera bideratutako azterlanak, gasok tenperatura baxuko kondentsazio bidez tratatuta eta tratamendu biologikoa erabilita.

c.3.– Kutsatzaile berriei eta/edo iraunkorrei buruzko azterlanak (PFO, PFOA, PBDE, HBCD, TBBPA, SCCP, ftalatoak, etab.), hobeto ulertzeko zergatik sakabanatzen diren ingurumenean eta zergatik dauden hondakin-fluxuetan, eta ingurumenari buruzko araubidean txertatzeko irizpideak ezartzeko; bai eta COPen estatu mailako planeko jarduketa-lerroak garatzen dituzten azterlanak ere.

c.4.– Eraikuntza- eta eraispen-hondakin berriei eta arriskutsuei buruzko azterlanak.

c.5.– Usainak murrizteko azterlan olfatometriko borondatezkoak, betiere baldintza hauen pean egitekoak:

– Sorburu zehaztuak eta zehaztugabeak identifikatu, eta haien usain-igorpenak karakterizatu egin beharko dira.

– Laginketa, usainaren kontzentrazioa, hedatzeko abiadura eta usain-jarioaren zehaztapena arau honen arabera egingo da: UNE-EN 13725:2004 «Airearen kalitatea. Usainaren kontzentrazioa olfatometria dinamikoaren bitartez zehaztea». UNE-EN 13725:2004 arauaren araberako ziurtagiria duten erakundeek zehaztuko dituzte instalazioko usain-igorpenak.

– Usain-dispertsioaren ereduen araberako azterlan olfatometrikoa egin beharko da.

c.6.– Bigarren mailako materialen ingurumen-kalitatea egokitzeko eta egiaztatzeko azterlanak.

c.7.– Eusko Jaurlaritzaren Hondakinak Prebenitzeko eta Kudeatzeko 2020rako Planean lehentasunezkotzat jo diren beste ingurumen-azterlan batzuk.

c.8.– Edariak ontziratzen dituzten enpresentzako azterlanak, erabilera bakarreko ontzietan oinarritutako eredu batetik ontzi berrerabilgarrietan oinarritutako eredu batera igarotzea teknikoki, ekonomikoki eta ingurumenaren aldetik bideragarria den aztertzeko, edota sistemaren ingeniaritza diseinatzeko, dela oinarrizkoa dela xehetasunezkoa.

c.9.– Aginduan eta hura garatzeko dekretuan ezarritako eskakizunak betetzen dituzten ingurumen-inbertsioak egin aurreko beste bideragarritasun-azterlan batzuk.

d) Hirugarrenek sortutako hondakinak birziklatu eta berrerabiltzeko inbertsioak finantzatzeko laguntzak, betiere, 202/2015 Dekretuaren 2. artikuluko 4. puntuko baldintza metagarriak betetzen badira (202/2015 Dekretua, urriaren 27koa, ingurumena babesteko inbertsioak egiteko dirulaguntzak enpresei emateko baldintzak arautzekoa):

d.1.– Plastikoak identifikatzeko eta bereizteko inbertsioak, hobeto birziklatzea xede; batez ere, sugar-atzeratzaile bromatudun plastikoak.

d.2.– Bizitza baliagarriaren amaieran ibilgailuetatik eta tresna elektriko eta elektronikoetatik eratorritako piezak berrerabiltzeko eta hondakinak birziklatu eta balorizatzeko inbertsioak.

d.3.– Bizitza baliagarriaren amaieran ibilgailuak eta itsasontziak desmuntatzeko eta deskontaminatzeko ekipoetan/makinetan inbertsioak, deskontaminazioa hobetzeko, osagaiak ahal beste berrerabiltzeko eta eragiketa horietatik eratorritako hondakinak birziklatu eta balorizatzeko.

d.4.– Eraikuntza- eta eraispen-hondakinak nahastea ekiditeko gailuak/makinak erosteko inbertsioak, hondakin horiek bereizi eta, ondoren, frakzioak balorizatu ahal izateko.

d.5.– Plastiko-hondakinak eraldatzen edo kudeatzen dituzten industrietan, inbertsioak egitea galautsa eta mikroplastikoak biltzeko, biltegiratzeko eta horien isurketak prebenitzeko ekipoetan; besteak beste, xurgagailuetan, erratz-makinetan eta bilgailuetan, bai eta babes-hesietan ere, arrisku handien dagoen tokietan, hala nola ura biltzeko kutxatiletan.

d.6.– Aginduan eta hura garatzeko dekretuan ezarritako eskakizunak betetzen dituzten gainerakoak.

e) Lur kutsatuak oneratzeko laguntzak, ezin bada identifikatu kutsaduraren erantzulea, edo ezin bada legez hartu birgaitzearen finantzaketaren arduraduntzat, «nork kutsatu, hark ordaindu» printzipioaren arabera.

f) ETEentzako laguntzak, ingurumen-arloko kanpo-aholkularitzako zerbitzuetatik eratorritako kanpo-kostuak finantzatzeko. Deialdi honetan azpilerro hauek bakarrik lagunduko dira diruz:

f.1.– Enpresa-elkarteek sustatutako EMAS erregistroa sustatzeko ekintzetarako laguntzak, horietan ETE kideek parte-hartze aktibo edo zeharkakoa badute.

f.2.– EMAS Ingurumenaren Kudeaketako Europako Sistemaren Erregistroan inskribatzeko laguntzak, bai aldez aurreko aholkularitzarako bai ziurtapen-erakundearen kostuetarako.

f.3.– EMAS erregistroa berritzeko laguntzak. Ez da berrikuntzarako laguntzarik emango bulegokoak baino ez diren jardueretarako (bankuak, aseguruak, higiezinen agentziak, aholkularitzak, etab.), ezta erregistroa berritzearekin lotuta ez dauden urteko auditorietarako ere.

f.4.– Ekodiseinuko UNE-EN ISO 14006 Araua, ekoetiketak (I. edo III. mota), produktuaren ingurumen-adierazpenak edota karbono-aztarna eta ingurumen-aztarna ezartzeko eta ziurtatzeko edo erregistratzeko laguntzak. Ez da laguntzarik emango soilik bulegoko jardueren (bankuak, aseguruak, higiezinak, aholkularitzak, etab.) ingurumen-aztarna ezartzeko eta ziurtatzeko.

f.5.– Kutsagarriak izan daitezkeen jarduerak izan dituen lurzoruaren kalitatea aitortzeko laguntzak, ezin bada identifikatu kutsaduraren erantzulea, edo ezin bada legez hartu birgaitzearen finantzaketaren arduraduntzat «nork kutsatu, hark ordaindu» printzipioaren arabera, baldin eta egin beharreko azterketen zenbatekoa, gehienez ere, hogei mila (20.000) eurokoa bada.

f.6.– Operation Clean Sweep metodologia aplikatzea plastikoa eraldatzen duten eta/edo plastiko-hondakinak kudeatzen dituzten enpresetan, natura-ingurunera isurtzen diren mikroplastikoak eta galautsa murrizte aldera. Horretarako, Ihoberen eta Anaipen metodoa erabiliko da, eta OCS ziurtagiria lortu beharko da, kanpoko erakunde independente batek egiaztatuta.

f.7.– Piezetan eta produktuetan bigarren mailako plastikoa sartzeko saiakuntzak eta homologazioak. Saiakuntza horietan propietateak hobetu daitezke aditibazioaren bitartez, aplikazio baterako eraldaketa-prozesurik onena zehaztuta, suarekiko portaera hobetuta, akatsak eta konposizio kimikoa identifikatuta maila mikrometrikoan eta/edo nanometrikoan, eta, kasu guztietan bezala, bizi-zikloaren analisi konparatibo sinplifikatua eginda.

3. artikulua.– Onuradunak.

1.– Industria-jardueretan, merkataritza jardueretan edo irabazteko asmoko zein irabazi-asmorik gabeko zerbitzuak emateko jardueretan aritzen den zuzenbide pribatuko edozein pertsona fisiko edo juridiko izan daiteke agindu honetan arautzen diren dirulaguntzen onuradun, hala nola pertsona horiek osatutako elkarteak eta aldi baterako enpresa-elkarteak (ABEE) interes orokorrak eta komunak ordezkatzen badituzte eta 202/2015 Dekretuaren 3. artikuluan ezarritako baldintzak betetzen badituzte (202/2015 Dekretua, urriaren 27koa, ingurumena babesteko inbertsioak egiteko dirulaguntzak enpresei emateko baldintzak arautzekoa).

Laguntza-araubide honetatik kanpo geratzen dira toki erakundeak, erakunde autonomoak, zuzenbide pribatuko erakunde publikoak eta sozietate publikoak, bai eta sektore publikoaren beste erakunde batzuk ere, hala nola fundazioak eta partzuergo publikoak.

Ingurumen alorreko aholkularitza zerbitzuetarako ETEentzako laguntza-lerroan sartu ahal izateko, ezinbestekoa izango da eskatzailea enpresa txikia edo ertaina izatea, Batzordearen 2003ko maiatzaren 6ko 2003/361/EE Gomendioan mikroenpresa, enpresa txiki eta ertainaren definizioari buruz ezarritakoa betez.

2.– Dirulaguntzak emateko eta, hala badagokio, ordaintzeko, ezinbestekoa izango da amaituta egotea Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak eta haren erakunde autonomoek emandako izaera bereko dirulaguntzen esparruan hasi eta oraindik izapidetzen ari den edozein itzulketa- edo zehapen-prozedura.

3.– Ezingo dituzte arau honetan aurreikusitako dirulaguntzarik jaso dirulaguntza edo laguntza publikoa eskuratzea eragozten duen debekuren baten edo zehapen administratibo edo penalen baten pean dauden erakundeek, 3/1998 Lege Orokorraren 117. artikuluan (3/1998 Lege Orokorra, otsailaren 27koa, Euskal Autonomia Erkidegoko ingurumena babestekoa) eta 4/2005 Legearen azken xedapenetako seigarrenean (4/2005 Legea, otsailaren 18koa, Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerakoa) ezarritakoak barne, harik eta neurri zuzentzaile egokiak gauzatzen ez diren eta zehapena ordaintzen ez den arte.

4.– Ezingo dituzte dirulaguntzak jaso berreskuratze-agindu baten mende dauden enpresek, Batzordeak aurretiaz erabaki badu laguntza bat legez kanpokoa eta barne-merkatuarekin bateraezina dela, edo krisian dauden enpresak, 2014ko ekainaren 17ko 651/2014 (EB) Erregelamenduaren 1.4 artikuluak adierazitakoaren arabera (651/2014 (EB) Erregelamendua, ekainaren 17koa, laguntza-kategoria jakin batzuk barne-merkatuarekin bateragarritzat jotzen dituena, Tratatuaren 107. eta 108. artikuluen arabera) (EBAO L 187 2014ko ekainaren 26koa).

5.– Era berean, agindu honetan araututako laguntzak jaso ahal izateko, eskatzaileek zerga betebeharren eta Gizarte Segurantzaren ordainketa egunean izan behar dute.

Laguntzak eskatzen dituzten erakundeek zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzakoak egunean dituztela egiaztatzen duen dokumentazioa automatikoki eta behar den aldiro egiaztatuko du organo kudeatzaileak, eskatzaileen baimenik zertan izan gabe, betiere Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen testu bategina onartzen duen azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretua aplikatuta. Eskatzaileak baimenari uko egin ahalko dio espresuki, horretarako egiaztagiria Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren Erregelamenduaren 22. artikuluan zehaztutako moduan aurkeztuta.

4. artikulua.– Esleitzeko eta kuantifikatzeko prozedura.

Honako prozedura hauek erabiliko dira agindu honek arautzen dituen dirulaguntzak esleitzeko:

1.– Prozedura arrunta: norgehiagoka eta hainbanaketaren bidezko kuantifikazioa.

Prozedura arruntean, agindu honen 2. artikuluko a), b), c), d) eta e) ataletan jasotako dirulaguntzen lerroak babestuko dira.

Prozedura honetan, agindu honen 12. artikuluan araututako gutxieneko puntuazioa lortzen duten edo puntuazio hori gainditzen duten proiektuak baino ez dira diruz lagunduko.

2.– Prozedura sinplifikatua: norgehiagoka gabe.

Prozedura sinplifikatuan, agindu honen 2. artikuluko a), b), c), d), e) eta f) ataletan zehaztutako dirulaguntzen lerroak babestuko dira.

Prozedura honetan, ildo bakoitzerako erabilgarri dagoen aurrekontu-esleipena onartutako eskaera kopuruaren artean zatituko da. Ezingo da inola ere 202/2015 Dekretuak ezarritako gehieneko inbertsio-ehunekoa gainditu (202/2015 Dekretua, urriaren 27koa, ingurumena babesteko inbertsioak egiteko dirulaguntzak enpresei emateko baldintzak arautzekoa), ezta agindu honetan zehazten den laguntzaren gehieneko zenbatekoa ere.

Agindu honen 2. artikuluko a), b), c), d) eta e) apartatuetan aurreikusitako ildoetan jasotzen diren dirulaguntzak, eskatzen diren proiektuaren inbertsioaren zenbatekoaren arabera esleituko dira, prozedura arrunt baten bidez edo prozedura sinplifikatu baten bidez.

Prozedura arruntean parte hartu beharko da inbertsioen zenbatekoa jarraian zehazten dena edo altuagoa bada. Zenbateko horretara iristen ez diren inbertsioek prozedura sinplifikatuan parte hartu beharko dute:

a) Ingurumena babesteko Batasunaren arauetatik haragoko inbertsioak finantzatzera bideratutako laguntzak, edo, Batasunaren araurik ezean, ingurumenaren babes-maila handitzen dutenak.

a.1.– Usainak murrizteko inbertsioak. Hogei mila (20.000) euro.

a.2.– Galdategietako konposatu organiko lurrunkorrak arazteko ekipoetan inbertsioak, baldin eta indarrean den ingurumeneko legedian galdatutako arazte-mailak baino handiagoak lortzen badira. Berrogei mila (40.000) euro.

a.3.– Emisio zehaztugabeak minimizatzea galdategietan, pabiloiak itxita eta emisioak mugatuta eta bilduta. Berrogei mila (40.000) euro.

a.4.– Erregai alternatiboen ezaugarriekin alderatuta (HEH, HSB) BAT altua duten hondakinak nazioarteko arauen baldintzetara eta/edo erregaiaren eroslearen edo azken erabiltzailearen arauen baldintzetara egokitzeko inbertsioak, baldin eta, hondakinak kudeatzeko hierarkiaren ikuspuntutik, errekuntza baino balorizazio modu hoberik ez badago. Inbertsioak enpresa generadoreek eta hondakinen kudeatzaileek egin ahal izango dituzte. Ehun eta hirurogei mila (160.000) euro.

a.5.– Hondakinak berrerabiltzeko prestatzeko eragiketak ezartzeko edo egokitzeko inbertsioak. Berrogei mila (40.000) euro.

a.6.– Partikula zehaztugabeen emisioak kontrolatzeko sistemetarako inbertsioak, baldin eta airearen kalitatea neurtzeko teknologia digitaletan eta sentsorikan oinarrituta badaude. Ehun eta hirurogei mila (160.000) euro.

a.7.– Edariak erabilera bakarreko ontzietan sartzen dituzten fabrikak edariak ontzi berrerabilgarrietan sartzen dituzten fabrika bihurtzeko inbertsioak. Laurogei mila (80.000) euro.

a.8.– Aginduan eta hura garatzeko dekretuan ezarritako eskakizunak betetzen dituzten gainerakoak. Berrogei mila (40.000) euro.

b) Batasunaren geroko arauetara aurrez egokitzeko laguntzak. Berrogei mila (40.000) euro.

c) Ingurumen-azterlanak egiteko laguntzak:

c.1.– Zabortegiaz gain beste helmugarik ez duten eta moldekatze kimikoko hondarrak eta/edo altzairu berezi eta herdoilgaitzen zepak eta/edo burdinazkoa ez den galdategietako zepak dituzten hormigoien eta prefabrikatuen bideragarritasun tekniko, ekonomiko eta ingurumenekoa aztertzeko lanak. Azterlanek zahartze-probak egingo dituzte 2 urteren buruan, eta jasotako frogak www.ihobe.eus atarian eskura dagoen protokoloan bilduko dituzte. Hogei mila (20.000) euro.

c.2.– Berotegi-efektuko gasen edo euri azidoko gasen emisioak ahalik eta gehien murriztera bideratutako azterlanak, gasok tenperatura baxuko kondentsazio bidez tratatuta eta tratamendu biologikoa erabilita. Hogei mila (20.000) euro.

c.3.– Kutsatzaile berriei eta/edo iraunkorrei buruzko azterlanak (PFO, PFOA, PBDE, HBCD, TBBPA, SCCP, ftalatoak, etab.), hobeto ulertzeko zergatik sakabanatzen diren ingurumenean eta zergatik dauden hondakin-fluxuetan, eta ingurumenari buruzko araubidean txertatzeko irizpideak ezartzeko; bai eta COPen estatu mailako planeko jarduketa-lerroak garatzen dituzten azterlanak ere. Hogei mila (20.000) euro.

c.4.– Eraikuntza- eta eraispen-hondakin berriei eta arriskutsuei buruzko azterlanak. Hogei mila (20.000) euro.

c.5.– Usainak murrizteko azterlan olfatometriko borondatezkoak, betiere baldintza hauen pean egitekoak. Hogei mila (20.000) euro.

c.6.– Bigarren mailako materialen ingurumen-kalitatea egokitzeko eta egiaztatzeko azterlanak. Hogei mila (20.000) euro.

c.7.– Eusko Jaurlaritzaren Hondakinak Prebenitzeko eta Kudeatzeko 2020rako Planean lehentasunezkotzat jo diren beste ingurumen-azterlan batzuk. Hogei mila (20.000) euro.

c.8.– Edariak ontziratzen dituzten enpresentzako azterlanak, erabilera bakarreko ontzietan oinarritutako eredu batetik ontzi berrerabilgarrietan oinarritutako eredu batera igarotzea teknikoki, ekonomikoki eta ingurumenaren aldetik bideragarria den aztertzeko, edota sistemaren ingeniaritza diseinatzeko, dela oinarrizkoa dela xehetasunezkoa. Hogei mila (20.000) euro.

c.9.– Aginduan eta hura garatzeko dekretuan ezarritako eskakizunak betetzen dituzten ingurumen-inbertsioak egin aurreko beste bideragarritasun-azterlan batzuk. Hogei mila (20.000) euro.

d) Hirugarrenek sortutako hondakinak birziklatu eta berrerabiltzeko inbertsioak finantzatzeko laguntzak, betiere, 202/2015 Dekretuaren 2. artikuluko 4. puntuko baldintza metagarriak betetzen badira (202/2015 Dekretua, urriaren 27koa, ingurumena babesteko inbertsioak egiteko dirulaguntzak enpresei emateko baldintzak arautzekoa):

d.1.– Plastikoak identifikatzeko eta bereizteko inbertsioak, hobeto birziklatzea xede; batez ere, sugar-atzeratzaile bromatudun plastikoak. Ehun eta hirurogei mila (160.000) euro.

d.2.– Bizitza baliagarriaren amaieran ibilgailuetatik eta tresna elektriko eta elektronikoetatik eratorritako piezak berrerabiltzeko eta hondakinak birziklatu eta balorizatzeko inbertsioak. Berrogei mila (40.000) euro.

d.3.– Bizitza baliagarriaren amaieran ibilgailuak eta itsasontziak desmuntatzeko eta deskontaminatzeko ekipoetan/makinetan inbertsioak, deskontaminazioa hobetzeko, osagaiak ahal beste berrerabiltzeko eta eragiketa horietatik eratorritako hondakinak birziklatu eta balorizatzeko. Laurogei mila (80.000) euro.

d.4.– Eraikuntza- eta eraispen-hondakinak nahastea ekiditeko gailuak/makinak erosteko inbertsioak, hondakin horiek bereizi eta, ondoren, frakzioak balorizatu ahal izateko. Berrogei mila (40.000) euro.

d.5.– Plastiko-hondakinak eraldatzen edo kudeatzen dituzten industrietan, inbertsioak egitea galautsa eta mikroplastikoak biltzeko, biltegiratzeko eta horien isurketak prebenitzeko ekipoetan; besteak beste, xurgagailuetan, erratz-makinetan eta bilgailuetan, bai eta babes-hesietan ere, arrisku handien dagoen tokietan, hala nola ura biltzeko kutxatiletan. Berrogei mila (40.000) euro.

d.6.– Aginduan eta hura garatzeko dekretuan ezarritako eskakizunak betetzen dituzten gainerakoak. Laurogei mila (80.000) euro.

e) Lur kutsatuak oneratzeko laguntzak, ezin bada identifikatu kutsaduraren erantzulea, edo ezin bada legez hartu birgaitzearen finantzaketaren arduraduntzat, «nork kutsatu, hark ordaindu» printzipioaren arabera. Hogei mila (20.000) euro.

5. artikulua.– Aurrekontu-zuzkidura.

1.– Ingurumena babesteko inbertsioak egiteko enpresei zuzendutako dirulaguntzen deialdi honetarako aurrekontuko diru-zuzkidura, guztira, bi milioi (2.000.000) eurokoa izango da, honela banatuta:

– Milioi bat ehun eta hamar mila (1.110.000) euro prozedura arruntaren bidez esleitutako proiektuetarako.

– Zortziehun eta laurogeita hamar mila (890.000) euro prozedura sinplifikatuaren bidez esleitutako proiektuetarako.

2.– Prozedura sinplifikatuan, modu honetan banatuko da lerroetarako eta azpilerroetarako zuzkidura:

a) Ingurumena babesteko Batasunaren arauetatik haragoko inbertsioak finantzatzera bideratutako laguntzak, edo, Batasunaren araurik ezean, ingurumenaren babes-maila handitzen dutenak.

a.1.– Usainak murrizteko inbertsioak. Hamar mila (10.000) euro.

a.2.– Galdategietako konposatu organiko lurrunkorrak arazteko ekipoetan inbertsioak, baldin eta indarrean den ingurumeneko legedian galdatutako arazte-mailak baino handiagoak lortzen badira. Hogei mila (20.000) euro.

a.3.– Emisio zehaztugabeak minimizatzea galdategietan, pabiloiak itxita eta emisioak mugatuta eta bilduta. Hogei mila (20.000) euro.

a.4.– Erregai alternatiboen ezaugarriekin alderatuta (HEH, HSB) BAT altua duten hondakinak nazioarteko arauen baldintzetara eta/edo erregaiaren eroslearen edo azken erabiltzailearen arauen baldintzetara egokitzeko inbertsioak, baldin eta, hondakinak kudeatzeko hierarkiaren ikuspuntutik, errekuntza baino balorizazio modu hoberik ez badago. Laurogei mila (80.000) euro.

a.5.– Hondakinak berrerabiltzeko prestatzeko eragiketak ezartzeko edo egokitzeko inbertsioak. Hogei mila (20.000) euro.

a.6.– Partikula zehaztugabeen emisioak kontrolatzeko sistemetarako inbertsioak, baldin eta airearen kalitatea neurtzeko teknologia digitaletan eta sentsorikan oinarrituta badaude. Ehun mila (100.000) euro.

a.7.– Edariak erabilera bakarreko ontzietan sartzen dituzten fabrikak edariak ontzi berrerabilgarrietan sartzen dituzten fabrika bihurtzeko inbertsioak. Hirurogei mila (60.000) euro.

a.8.– Aginduan eta hura garatzeko dekretuan ezarritako eskakizunak betetzen dituzten gainerakoak. Hogei mila (20.000) euro.

b) Batasunaren geroko arauetara aurrez egokitzeko laguntzak. Hogei mila (20.000) euro.

c) Ingurumen-azterlanak egiteko laguntzak. Ehun eta hirurogei mila (160.000) euro.

d) Hirugarrenek sortutako hondakinak birziklatu eta berrerabiltzeko inbertsioak finantzatzeko laguntzak, betiere, 202/2015 Dekretuaren 2. artikuluaren 4. puntuko baldintza metagarriak betetzen badira (202/2015 Dekretua, urriaren 27koa, ingurumena babesteko inbertsioak egiteko dirulaguntzak enpresei emateko baldintzak arautzekoa):

d.1.– Plastikoak identifikatzeko eta bereizteko inbertsioak, hobeto birziklatzea xede; batez ere, sugar-atzeratzaile bromatudun plastikoak. Laurogei mila (80.000) euro.

d.2.– Bizitza baliagarriaren amaieran ibilgailuetatik eta tresna elektriko eta elektronikoetatik eratorritako piezak berrerabiltzeko eta hondakinak birziklatu eta balorizatzeko inbertsioak. Hogei mila (20.000) euro.

d.3.– Bizitza baliagarriaren amaieran ibilgailuak eta itsasontziak desmuntatzeko eta deskontaminatzeko ekipoetan/makinetan inbertsioak, deskontaminazioa hobetzeko, osagaiak ahal beste berrerabiltzeko eta eragiketa horietatik eratorritako hondakinak birziklatu eta balorizatzeko. Berrogei mila (40.000) euro.

d.4.– Eraikuntza- eta eraispen-hondakinak nahastea ekiditeko gailuak/makinak erosteko inbertsioak, hondakin horiek bereizi eta, ondoren, frakzioak balorizatu ahal izateko. Hogei mila (20.000) euro.

d.5.– Plastiko-hondakinak eraldatzen edo kudeatzen dituzten industrietan, inbertsioak egitea galautsa eta mikroplastikoak biltzeko, biltegiratzeko eta horien isurketak prebenitzeko ekipoetan; besteak beste, xurgagailuetan, erratz-makinetan eta bilgailuetan, bai eta babes-hesietan ere, arrisku handien dagoen tokietan, hala nola ura biltzeko kutxatiletan. Berrogei mila (40.000) euro.

d.6.– Aginduan eta hura garatzeko dekretuan ezarritako eskakizunak betetzen dituzten gainerakoak. Berrogei mila (40.000) euro.

e) Lur kutsatuak oneratzeko laguntzak, ezin bada identifikatu kutsaduraren erantzulea, edo ezin bada legez hartu birgaitzearen finantzaketaren arduraduntzat, «nork kutsatu, hark ordaindu» printzipioaren arabera. Hogei mila (20.000) euro.

f) ETEentzako laguntzak, ingurumen-arloko kanpo-aholkularitzako zerbitzuetatik eratorritako kanpo-kostuak finantzatzeko:

f.1.– Enpresa-elkarteek sustatutako EMAS erregistroa sustatzeko ekintzetarako laguntzak, horietan ETE kideek parte-hartze aktibo edo zeharkakoa badute. Hamar mila (10.000) euro.

f.2.– EMAS Ingurumenaren Kudeaketako Europako Sistemaren Erregistroan inskribatzeko laguntzak, bai aldez aurreko aholkularitzarako bai ziurtapen-erakundearen kostuetarako. Hamar mila (10.000) euro.

f.3.– EMAS erregistroa berritzeko laguntzak. Hogei mila (20.000) euro.

f.4.– Ekodiseinuko UNE-EN ISO 14006 Araua, ekoetiketak (I. edo III. mota), produktuaren ingurumen-adierazpenak edota karbono-aztarna eta ingurumen-aztarna ezartzeko eta ziurtatzeko edo erregistratzeko laguntzak. Hogei mila (20.000) euro.

f.5.– Kutsagarriak izan daitezkeen jarduerak izan dituen lurzoruaren kalitatea aitortzeko laguntzak, ezin bada identifikatu kutsaduraren erantzulea, edo ezin bada legez hartu birgaitzearen finantzaketaren arduraduntzat «nork kutsatu, hark ordaindu» printzipioaren arabera. Hogeita hamar mila (30.000) euro.

f.6.– Operation Clean Sweep metodologia aplikatzea plastikoa eraldatzen duten eta/edo plastiko-hondakinak kudeatzen dituzten enpresetan, natura-ingurunera isurtzen diren mikroplastikoak eta galautsa murrizte aldera. Hamar mila (10.000) euro.

f.7.– Piezetan eta produktuetan bigarren mailako plastikoa sartzeko saiakuntzak eta homologazioak. Hogei mila (20.000) euro.

3.– Baldin eta adierazitako lerroren edo azpilerroren baterako esleitutako diru kopurua agortzen ez bada eskabide gutxi aurkezteagatik edota eskakizunak ez betetzeagatik, sobera dagoen diru kopuruarekin beste esleipen-lerroren edo azpilerroren batera zuzendutako kopurua handitu ahal izango da, Ingurumeneko sailburuordeak horretarako ebazpen bat emanda, Balorazio Epaimahaiak proposatu ondoren, eta aurkeztutako eskabide kopuruaren arabera.

6. artikulua.– Laguntzak EGEF Eskualde Garapeneko Europako Funtsarekin batera finantzatzea.

Eskualde Garapeneko Europako Funtsarekin batera finantzatuko dira laguntza horiek, eta EGEFen ekarpena dirulaguntzaren ehuneko berrogeita hamar izango da, onuraduna enpresa txikia edo ertaina bada. Horregatik, Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren abenduaren 17ko 1303/2013 Erregelamenduan (EB) ezarritakoaren mende daude lerro honetako laguntzak, eta hauek dira EGEFen laguntzarekin egindako finantzaketatik eratorritako betebeharrak (I. eranskina). Onuradunak Estatuko legeria eta Europar Batasuneko araudia bete beharra dauka, kontrolari, erantzukizunari, zehapen-araubideari eta ez-betetzeei dagokienez, baita 202/2015 Dekretuaren 20. artikuluan ezarritako gainerako betebeharrak ere (202/2015 Dekretua, urriaren 27koa, ingurumena babesteko inbertsioak egiteko dirulaguntzak enpresei emateko baldintzak arautzekoa).

Diruz lagundutako jarduketen gaineko informazio- eta komunikazio-neurri guztietan Europar Batasunak EGEFen bitartez ere diruz laguntzen duela aipatu behar dute, betiere agindu honen I. eranskinaren arabera.

7. artikulua.– Eskabideak aurkezteko epea.

Eskabideak aurkezteko epea hilabetekoa izango da, agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera.

8. artikulua.– Eskabideak aurkeztea.

1.– Eskabideak izapidetze elektronikoaren bidez baino ez dira egingo. Eskabideak izapidetzeari, erantzukizunpeko adierazpenei eta gainerako ereduei buruzko zehaztapenak eskuragarri daude Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoaren egoitza elektronikoan:

Prozedura arrunta: www.euskadi.eus/zerbitzuak/1026405

Prozedura sinplifikatua: www.euskadi.eus/zerbitzuak/1026505

Eskabidearen ondorengo izapideak ere bide elektronikotik egingo dira, egoitza elektroniko horretako «nire karpeta» erabilita.

2.– Eskabidea ordezkari baten bitartez aurkezten bada, ordezkaritza justifikatu beharko da, Administrazioen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 5. eta 6. artikuluetan ezarritakoaren arabera.

3.– Eskaerari jarraian adierazten den dokumentazioa erantsi beharko zaio:

– Erantzukizunpeko adierazpena, erakundean ahalak dituen pertsona batek sinatua, 202/2015 Dekretuaren 11.4 artikuluan (202/2015 Dekretua, urriaren 27koa, ingurumena babesteko inbertsioak egiteko dirulaguntzak enpresei emateko baldintzak arautzekoa)eta Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 69. artikuluan ezarritakoaren arabera.

– Oinarrizko eta harremanetarako datuen formularioa.

– Proiektuari buruzko datuen formularioa.

– Aurrekontuaren eta diruz lagundu daitezkeen kostuen formularioa. Europar Batasuneko arauetatik harago joateko, araurik ez dagoenean babes-maila areagotzeko edo etorkizuneko arauetarako egokitzapena aurreratzeko eta lur kutsatuak saneatzeko inbertsio-eskabideetan, diruz lagundu daitezkeen kostuak zehaztu beharko dira 202/2015 Dekretuaren 6. artikuluan eta II. eranskinean zehaztutakoekin bat (202/2015 Dekretua, urriaren 27koa, ingurumena babesteko inbertsioak egiteko dirulaguntzak enpresei emateko baldintzak arautzekoa). Hondakinak birziklatzeko eta berrerabiltzeko inbertsio-eskabideetan, eskatzailearen erabakia justifikatzeko azterlan ekonomikoa aurkeztu beharko da.

– Aukeran, formularioko atalak argitze aldera, proiektua azaltzeko memoria bat, aurrekontuak edo eskatzaileak interesgarritzat jotzen duen beste edozein dokumentu aurkeztu ahal izango dira.

9. artikulua.– Eskabidea zuzentzea.

Dirulaguntzaren eskabidean ez badira betetzen aurreko artikuluan eskatutako baldintzak edo aplikagarriak diren lege espezifikoetan eskatutakoak, hamar egun balioduneko epe luzaezinean akatsa zuzentzeko edo aurkeztu ez dituen nahitaezko dokumentuak eransteko eskatuko zaio interesdunari, eta, era berean, jakinaraziko zaio ezen, hori egin ezean, eskabidean atzera egin duela ulertuko dela, deialdia ebazteko organo eskudunak horretarako ebazpena eman ondoren.

10. artikulua.– Baztertzeak.

Dagokion eskabidea aurkeztu aurretik egindako inbertsioekin lotutako proiektuak ez dira diruz lagunduko.

11. artikulua.– Esleipen- eta balorazio-irizpideak.

Emate-prozedura arruntean, esleipen- eta balorazio-irizpide hauek hartuko dira aintzat:

a) Industria-jarduerak ingurumenean daukan eraginari dagokionez, honako sektore hauetan barne hartutako instalazioekin lotuta egindako inbertsioak baloratuko dira, ingurumenean eragin handiena daukaten sektoreak direlako: galdaketa, altzairugintza, beroko ijezketa, zementua, beira, zeramika, karea, hondakinen kudeatzaileak, gainazaleko tratamenduak, beroko galbanizazioa, oregintza-papergintza eta sektore kimikoa. Halaber, indarrean dagoen Ingurumen Esparru Programaren helburuei egindako ekarpena ere baloratuko da.

b) Egingo den inbertsioak ekarriko duen ingurumen-hobekuntza eta ekoeraginkortasuna zehazteari dagokionez, zer motatakoa den baloratuko da, argi bereizita «hodi-bukaerakoak» izeneko proiektuak egingo diren, alegia, emisio kutsagarriak tratatzekoak, edo emisiorik ez sortzeko proiektuak. Era berean, hobekuntza era absolutuan eta erlatiboan kuantifikatuta hartuko da aintzat, baita kutsagarri arriskutsuenak gutxitzeko zer-nolako hobekuntza lortu den ere.

c) Basoko hegaztiak kontserbatzeari buruzko Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren azaroaren 30eko 2009/147/EE Zuzentarauan eta Habitat naturalak eta basoko fauna eta flora zaintzeari buruzko Kontseiluaren 1992ko maiatzaren 21eko 92/43/EEE Zuzentarauan aipatzen diren eremu kalteberei, Euskal Autonomia Erkidegoko Natura Kontserbatzeko Legearen testu bategina onartzen duen apirilaren 15eko 1/2014 Legegintzako Dekretuaren arabera babestuta dauden naturguneei edo hiriguneei eragiten dieten instalazioetan inbertitzeari dagokionez, proiektuak espazio horiekiko duen hurbiltasuna eta ingurumen-interesa baloratuko dira.

d) Proiektuaren ekoberrikuntzari dagokionez, haren berrikuntza-maila eta transferigarritasuna hartuko dira kontuan. Zehazki, Teknologia Garbien Euskal Zerrendan jasotako teknologia guztiak hartuko dira berritzailetzat, ezer gehiago justifikatu behar izan gabe.

e) Proiektuaren koherentzia eta kalitatea: baloratuko da ingurumen-arloko problematika zehatza adierazten duen barne-diagnostikorik daukan enpresak, eta proiektuan erabiliko den konponbidea behar bezala justifikatuta dagoen.

f) Laguntzak eskatzen dituzten pertsona juridikoek egiaztatzea euren enpresa txikia edo ertaina dela, Batzordearen 2003ko maiatzaren 6ko Gomendioan mikroenpresa, enpresa txiki eta ertainaren definizioari buruz ezarritakoa betez.

g) Inbertsioa gauzatzen den tokian ingurumen-kudeaketako sistemen (SGMA) baliozko ziurtagiriak izatearen egiaztapena.

h) Plantilla kudeatzeko emakumeen eta gizonen berdintasunerako plan bat izatea edo «Emakumeen eta gizonen berdintasunerako erakunde laguntzailea» dela aitortzen duen dokumentua izatea edo ibilbidea izatea emakumeen eta gizonen berdintasunerako bideratutako politikak edo jarduketak burutzen.

12. artikulua.– Prozedura arrunterako haztapena.

1.– Agindu honen 11. artikuluan jasota dauden balorazio-irizpideak, guztira 100 puntu jasota haztatuko dira, eta, jarraian azaldutako gehieneko puntuazioarekin, honela banatuko dira puntu horiek:

(Ikus .PDF)

2.– Diruz lagunduko dira ondorengo artikuluan ezarritako esleipen-irizpideen arabera, 100 puntutik 55 gutxienez lortzen dituzten eskabideak.

13. artikulua.– Dirulaguntzen zenbatekoa eta esleipen-irizpideak.

1.– Egoera berezietan izan ezik, ez dira gaindituko 202/2015 Dekretuaren I. eranskinean zehaztutako gehieneko ehunekoak (202/2015 Dekretua, urriaren 27koa, ingurumena babesteko inbertsioak egiteko dirulaguntzak enpresei emateko baldintzak arautzekoa.

2.– Emate-prozedura arruntean, honako hauen arabera zehaztuko da zenbatekoa:

a) Proiektuaren puntuazioa, aurreko artikuluan islatutako irizpide teknikoen haztapena aplikatuta.

b) Proiektuetako inbertsio garbiaren zenbatekoak.

Dirulaguntzak ezingo dira inola ere ehun eta hogei mila (120.000) euro baino handiagoak izan proiektu eta/edo ekoizpen-zentro bakoitzeko, inbertsioen eta lurren saneamenduaren kasuan, ezta berrogeita hamar mila (50.000) euro baino handiagoak ere, azterlanen kasuan.

Aurreko artikuluan adierazitako gutxieneko puntuazioa gainditu arren gutxienez hiru mila (3.000) euroko dirulaguntzara iristen diren proiektuak bakarrik lagunduko dira diruz.

3.– Emate-prozedura sinplifikatuan, honako hauen arabera zehaztuko da zenbatekoa:

a) Proiektuetako inbertsio garbiaren zenbatekoak.

b) Ildo bakoitzerako erabilgarri dagoen aurrekontu-esleipena, diruz lagundu beharreko proiektuen artean zatituta.

Honako hau izango da gehieneko zenbatekoa:

a) Ingurumena babesteko Batasunaren arauetatik haragoko inbertsioak finantzatzera bideratutako laguntzak, edo, Batasunaren araurik ezean, ingurumenaren babes-maila handitzen dutenak.

a.1.– Usainak murrizteko inbertsioak. Lau mila (4.000) euro proiektu eta/edo ekoizpen-zentro bakoitzeko.

a.2.– Galdategietako konposatu organiko lurrunkorrak arazteko ekipoetan inbertsioak, baldin eta indarrean den ingurumeneko legedian galdatutako arazte-mailak baino handiagoak lortzen badira. Hamar mila (10.000) euro proiektu eta/edo ekoizpen-zentro bakoitzeko.

a.3.– Emisio zehaztugabeak minimizatzea galdategietan, pabiloiak itxita eta emisioak mugatuta eta bilduta. Hamar mila (10.000) euro proiektu eta/edo ekoizpen-zentro bakoitzeko.

a.4.– Erregai alternatiboen ezaugarriekin alderatuta (HEH, HSB) BAT altua duten hondakinak nazioarteko arauen baldintzetara eta/edo erregaiaren eroslearen edo azken erabiltzailearen arauen baldintzetara egokitzeko inbertsioak, baldin eta, hondakinak kudeatzeko hierarkiaren ikuspuntutik, errekuntza baino balorizazio modu hoberik ez badago. Berrogei mila (40.000) euro proiektu bakoitzeko eta hirurogei mila (60.000) euro ekoizpen-zentro bakoitzeko.

a.5.– Hondakinak berrerabiltzeko prestatzeko eragiketak ezartzeko edo egokitzeko inbertsioak. Hamar mila (10.000) euro proiektu eta/edo ekoizpen-zentro bakoitzeko.

a.6.– Partikula zehaztugabeen emisioak kontrolatzeko sistemetarako inbertsioak, baldin eta airearen kalitatea neurtzeko teknologia digitaletan eta sentsorikan oinarrituta badaude. Hogeita hamar mila (30.000) euro proiektu eta/edo ekoizpen-zentro bakoitzeko.

a.7.– Edariak erabilera bakarreko ontzietan sartzen dituzten fabrikak edariak ontzi berrerabilgarrietan sartzen dituzten fabrika bihurtzeko inbertsioak. Hogei mila (20.000) euro proiektu bakoitzeko eta hogeita hamar mila (30.000) euro ekoizpen-zentro bakoitzeko.

a.8.– Aginduan eta hura garatzeko dekretuan ezarritako eskakizunak betetzen dituzten gainerakoak. Hamar mila (10.000) euro proiektu eta/edo ekoizpen-zentro bakoitzeko.

b) Batasunaren geroko arauetara aurrez egokitzeko laguntzak. Hamar mila (10.000) euro proiektu eta/edo ekoizpen-zentro bakoitzeko.

c) Ingurumen-azterlanak egiteko laguntzak. Hamar mila (10.000) euro proiektu eta/edo ekoizpen-zentro bakoitzeko.

d) Hirugarrenek sortutako hondakinak birziklatu eta berrerabiltzeko inbertsioak finantzatzeko laguntzak, betiere, 202/2015 Dekretuaren 2. artikuluko 4. puntuko baldintza metagarriak betetzen badira (202/2015 Dekretua, urriaren 27koa, ingurumena babesteko inbertsioak egiteko dirulaguntzak enpresei emateko baldintzak arautzekoa):

d.1.– Plastikoak identifikatzeko eta bereizteko inbertsioak, hobeto birziklatzea xede; batez ere, sugar-atzeratzaile bromatudun plastikoak. Hamar mila (10.000) euro proiektu eta/edo ekoizpen-zentro bakoitzeko.

d.2.– Bizitza baliagarriaren amaieran ibilgailuetatik eta tresna elektriko eta elektronikoetatik eratorritako piezak berrerabiltzeko eta hondakinak birziklatu eta balorizatzeko inbertsioak. Bost mila (5.000) euro proiektu eta/edo ekoizpen-zentro bakoitzeko.

d.3.– Bizitza baliagarriaren amaieran ibilgailuak eta itsasontziak desmuntatzeko eta deskontaminatzeko ekipoetan/makinetan inbertsioak. Hamar mila (10.000) euro proiektu eta/edo ekoizpen-zentro bakoitzeko.

d.4.– Eraikuntza- eta eraispen-hondakinak nahastea ekiditeko gailuak/makinak erosteko inbertsioak, hondakin horiek bereizi eta, ondoren, frakzioak balorizatu ahal izateko. Hamar mila (10.000) euro ekipo bakoitzeko eta hamabost mila (15.000) euro ekoizpen-zentro bakoitzeko.

d.5.– Plastiko-hondakinak eraldatzen edo kudeatzen dituzten industrietan, inbertsioak egitea galautsa eta mikroplastikoak biltzeko, biltegiratzeko eta horien isurketak prebenitzeko ekipoetan; besteak beste, xurgagailuetan, erratz-makinetan eta bilgailuetan, bai eta babes-hesietan ere, arrisku handien dagoen tokietan, hala nola ura biltzeko kutxatiletan. Hamabost mila (15.000) euro proiektu bakoitzeko eta hogei mila (20.000) euro ekoizpen-zentro bakoitzeko.

d.6.–Aginduan eta hura garatzeko dekretuan ezarritako eskakizunak betetzen dituzten gainerakoak. Hamar mila (10.000) euro proiektu eta/edo ekoizpen-zentro bakoitzeko.

e) Lur kutsatuak oneratzeko laguntzak, ezin bada identifikatu kutsaduraren erantzulea, edo ezin bada legez hartu birgaitzearen finantzaketaren arduraduntzat, «nork kutsatu, hark ordaindu» printzipioaren arabera. Sei mila (6.000) euro proiektu eta/edo ekoizpen-zentro bakoitzeko.

f) ETEentzako laguntzak, ingurumen-arloko kanpo-aholkularitzako zerbitzuetatik eratorritako kanpo-kostuak finantzatzeko:

f.1.– Enpresa-elkarteentzako laguntzak, enpresa txiki eta ertainen artean EMAS erregistroa sustatzeko. Bost mila (5.000) euro proiektu eta/edo enpresa-elkarte bakoitzeko.

f.2.– EMAS Ingurumenaren Kudeaketako Europako Sistemaren Erregistroan inskribatzeko laguntzak. Sei mila (6.000) euro proiektu eta/edo ekoizpen-zentro bakoitzeko.

f.3.– EMAS erregistroaren ebazpena berritzeko laguntzak. Hiru mila (3.000) euro proiektu eta/edo ekoizpen-zentro bakoitzeko.

f.4.– Ekodiseinuko UNE-EN ISO 14006 Araua, ekoetiketak (I. edo III. mota), produktuaren ingurumen-adierazpenak (EPD) edota karbono-aztarna eta ingurumen-aztarna ezartzeko eta ziurtatzeko edo erregistratzeko laguntzak. Lau mila (4.000) euro proiektu eta/edo ekoizpen-zentro bakoitzeko.

f.5.– Kutsagarriak izan daitezkeen jarduerak izan dituen lurzoruaren kalitatea aitortzeko laguntzak, ezin bada identifikatu kutsaduraren erantzulea, edo ezin bada legez hartu birgaitzearen finantzaketaren arduraduntzat, «nork kutsatu, hark ordaindu» printzipioaren arabera. Hamar mila (10.000) euro proiektu eta/edo ekoizpen-zentro bakoitzeko.

f.6.– Operation Clean Sweep metodologia aplikatzea plastikoa eraldatzen duten eta/edo plastiko-hondakinak kudeatzen dituzten enpresetan, natura-ingurunera isurtzen diren mikroplastikoak eta galautsa murrizte aldera. Horretarako, Ihoberen eta Anaipen metodoa erabiliko da, eta OCS ziurtagiria lortu beharko da, kanpoko erakunde independente batek egiaztatuta. Hiru mila (3.000) euro proiektu eta/edo ekoizpen-zentro bakoitzeko.

f.7.– Piezetan eta produktuetan bigarren mailako plastikoa sartzeko saiakuntzak eta homologazioak. Saiakuntza horietan propietateak hobetu daitezke aditibazioaren bitartez, aplikazio baterako eraldaketa-prozesurik onena zehaztuta, suarekiko portaera hobetuta, akatsak eta konposizio kimikoa identifikatuta maila mikrometrikoan eta/edo nanometrikoan, eta, kasu guztietan bezala, bizi-zikloaren analisi konparatibo sinplifikatua eginda. Bost mila (5.000) euro proiektu eta/edo ekoizpen-zentro bakoitzeko.

4.– Diruz lagundu daitekeen kostua zehazteko, 202/2015 Dekretuaren 6.4 artikuluan ezarritakoaren arabera (202/2015 Dekretua, urriaren 27koa, ingurumena babesteko inbertsioak egiteko dirulaguntzak enpresei emateko baldintzak arautzekoa), Balorazio Epaimahaiak eskatzaileak adierazitako inbertsio garbia doitu ahal izango du, kontuan hartuta bai entitate eskatzaileak emandako dokumentazioa eta datuak bai merkatuko batezbesteko balioak/prezioak eta eskura daukan gainerako informazioa. % 50etik gorako aldea baldin badago erakunde eskatzaileak aurkeztutako inbertsio garbiaren eta egindako inbertsio garbiaren kalkuluaren artean, erakunde kudeatzaileak erakunde eskatzaileari egindako inbertsio garbiaren kalkuluaren emaitza jakinaraziko dio, baita hori zehazteko kontuan hartutako datuak ere, eta 10 eguneko epea emango dio egokitzat jotzen dituen alegazioak aurkeztu ditzan, hala nahi izanez gero.

14. artikulua.– Dirulaguntzak kudeatzeko ardura duen organoa.

Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza Saileko Ingurumen Administrazioaren Zuzendaritzari egokituko zaio deialdi honetan jasotako laguntzak kudeatzea eta aurkeztutako eskabideak aztertu eta ebaluatzea.

15. artikulua.– Erakunde laguntzailea.

1.– Agindu honetan arautzen diren dirulaguntzak kudeatzeko, Ihobe SA Sozietate Publikoa izendatuko da erakunde laguntzaile, honako hauetan adierazitakoaren arabera: 1/1997 Legegintzako Dekretua, azaroaren 11koa, Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen testu bategina onartzen duena, eta 698/1991 Dekretua, abenduaren 17koa, bermeen araubide orokorra eta Euskal Autonomia Erkidegoaren Aurrekontu Orokorren kontura egiten diren dirulaguntzak itzultzea arautu eta horien kudeaketan parte hartzen duten erakunde laguntzaileek bete beharreko baldintzak, araubidea eta eginbeharrak finkatzen dituena.

2.– Ihobe SAk, erakunde laguntzailea den heinean, 202/2015 Dekretuaren 15.2 artikuluan deskribatutako egitekoak izango ditu (202/2015 Dekretua, urriaren 27koa, ingurumena babesteko inbertsioak egiteko dirulaguntzak enpresei emateko baldintzak arautzekoa), aipatutako sozietate publikoari programa eta jarduera jakin batzuk egiteko ardura ematen zaion urteko ebazpenean aurreikusitako baldintzen arabera.

16. artikulua.– Ebazpena.

1.– Agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta gehienez ere ondorengo sei hileko epean eman eta jakinaraziko zaie pertsona interesdunei esleitzeko prozedura bakoitzeko ebazpena.

2.– Epe hori igarota interesdunak ebazpenik jasoko ez balu, kasuan kasuko eskabidea ezetsitzat joko da, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 25 artikuluan ezarritakoaren arabera.

3.– Dirulaguntzak emateko prozeduraren ebazpena Eusko Jaurlaritzaren egoitza elektronikoan argitaratuko da, publizitate-ondoreetarako.

4.– Diruz lagundutako proiektuak Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2013ko abenduaren 17ko 1303/2013 (EB) Erregelamenduaren 115. artikuluko 2. apartatuan xedatutako zerrenda publikoan agertuko dira.

17. artikulua.– Baldintzen plegua.

Proiektu bakoitzaren bereizgarriei erreparatuta, hala dagokienean, diruz lagundutako proiektua gauzatu ahal izateko nahitaez bete behar diren baldintza teknikoak eta ekonomikoak ezarriko dira. Baldintza horiek erakunde onuradunei banan-banan helaraziko zaien baldintzen plegu batean jasoko dira, 202/2015 Dekretuan ezarritakoaren arabera (202/2015 Dekretua, urriaren 27ko ingurumena babesteko inbertsioak egiteko dirulaguntzak enpresei emateko baldintzak arautzekoa).

«Oinarrizko gida diruz lagundutako proidokumentuan daude jasota 202/2015 Dekretuaren arabera (202/2015 Dekretua, urriaren 27koa, ingurumena babesteko inbertsioak egiteko dirulaguntzak enpresei emateko baldintzak arautzekoa) eta Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitzako sailburuaren urteko aginduaren arabera (hemen eskuragarri: www.euskadi.eus/diru_laguntza/2019/prot-2019/web01-tramite/eu/) diruz lagundutako proiektuen betekizun orokorrak.

18. artikulua.– Errekurtsoak.

Agindu honen aurka, aukerako berraztertzeko errekurtsoa jarri ahal izango zaio Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitzako sailburuari, hilabeteko epean, hala xedatzen baita Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 123. artikuluan eta ondorengoetan. Bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkeztu ahal izango da Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusian, bi hileko epean, agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera, administrazioarekiko auzien jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legean xedatutakoarekin bat etorriz.

LEHENENGO XEDAPEN GEHIGARRIA

Agindu honen bidez iragarritako dirulaguntzei arau hauek aplikatuko zaizkie: 202/2015 Dekretua, urriaren 27koa, ingurumena babesteko inbertsioak egiteko dirulaguntzak enpresei emateko baldintzak arautzekoa; 39/2015 Legea, urriaren 1ekoa, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearena; 1/1997 Legegintzako Dekretua, azaroaren 11koa, Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen testu bategina onartzekoa; 38/2003 Legea, azaroaren 17koa, Dirulaguntzei buruzkoa, eta 887/2006 Errege Dekretua, uztailaren 21ekoa, Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Legearen Erregelamendua onartzekoa.

BIGARREN XEDAPEN GEHIGARRIA

Agindu honetan jasotako zenbateko osoa eta esleipen-prozedura bakoitzean zehaztutako esleipena handitu ahal izango dira, eskatutako laguntza guztien zenbateko osoa kontuan izanik, Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza Sailaren beste programa batzuk gauzatu ondoren agortu gabe geratu diren aurrekontu-baliabideen arabera eta horien ebazpena eman baino lehen. Zenbatekoa aldatzen bada, Ingurumen sailburuordearen ebazpen baten bidez emango da horren berri.

AZKEN XEDAPENA

Agindu honek Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera izango ditu ondorioak.

Vitoria-Gasteiz, 2020ko ekainaren 3a.

Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitzako sailburua,

IGNACIO MARÍA ARRIOLA LÓPEZ.

I. ERANSKINA

EGEF kofinantzaketatik eratorritako betebeharrak:

Eskualde Garapeneko Europako Funtsak lagundurik finantzatzen dira dirulaguntzak (EGEFen ekarpena diruz lagundutako zenbateko osoaren % 50 izango da). Horregatik, Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2013ko abenduaren 17ko (EB) 1303/2013 Erregelamenduan ezarritakoaren mende daude laguntzak, eta honako hauek dira EGEFen laguntzarekin egindako finantzaketatik eratorritako betebeharrak:

– Kontrol, erantzukizun, zehapen-araubide eta ez-betetzeei dagokienez, onuradunak legedi nazionala eta Europako Batasunekoa bete beharko ditu.

– Euskadiko 2014-2020 aldirako EGEF programa eragilearen esparruan kofinantzatuko da laguntza, eta alderdi horren berri eman beharko da Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2013ko abenduaren 17ko 1303/2013 (EB) Erregelamenduaren 115. artikuluko 3. apartatuan eta XII. eranskineko 2.2. apartatuan ezarritakoari jarraikiz. Alde horretatik, diruz lagundutako jarduketei buruzko informazio- eta komunikazio-ekintza guztietan, EGEFen bidez Europar Batasunaren finantzazioa jaso dela aipatu beharko da, jarduketon berri emateko sortutako material edo euskarrietan, Batasunaren enblema eta Europar Batasunaren erreferentzia txertatuta; gainera, eragiketa gauzatu bitartean, labur deskribatuko da eragiketa bere webgunean, Europar Batasunaren laguntza finantzarioa nabarmenduta, eta gutxienez proiektuari buruzko informazio-kartel bat jarriko da obran, A3 tamainakoa gutxienez, eta han, Batasunaren dirulaguntza aipatuko da herritarrek nabarmen ikusteko moduan.

– Dirulaguntzei buruzko Estatuko arauak bete behar dira (Abenduaren 29ko HFP/1979/2016 Agindua, Eskualde Garapeneko Europako Funtsaren programa eragileek diruz lagundu ditzaketen gastuei buruzko arauak onartzen dituena 2014-2020 aldirako), baita Europar Batasunekoak ere; hots, Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2013ko abenduaren 17ko 1303/2013 Erregelamendua (EB) eta Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2013ko abenduaren 17ko 1301/2013 Erregelamendua (EB).

Laguntza-araubideak nahitaez bete behar du 2014ko ekainaren 17ko 651/2014 Erregelamendua, zenbait laguntza-kategoria barne-merkatuarekin bateragarritzat jotzen direna, Tratatuaren 107. eta 108. artikuluak aplikatuta.

Eragiketaren kostuak zehazteko metodoa eta dirulaguntza ordaintzeko baldintzak dirulaguntzen gaineko araudian adierazita dago (Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2013ko abenduaren 17ko 1303/2013 Erregelamenduaren 67.6 artikulua; HFP/1979/2016 Aginduaren 14., 15. eta 16. artikuluak, EGEFen 2014-2020 aldiko programa operatiboetan diruz lagun daitezkeen gastuei buruzko arauak; eta 480/2014 Erregelamenduaren 20. eta 21. artikuluak).

– Diruz lagundutako jarduketari buruzko informazioa eman behar du onuradunak, hala eskatzen zaionean eta eskatzen zaion formatuan (1011/2014 Erregelamenduaren 10.1 artikulua).

– Batasunak ere finantzatutako jardueren gaineko banan-banakako kontabilitatea eraman behar du, edo erraz identifikatzeko moduko kode espezifikoen bidezkoa (Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2013ko abenduaren 17ko 1303/2013 (EB) Erregelamendua, 125.4.b artikulua).

– Eragiketari buruzko finantza- eta administrazio-informazioa eta haren garapenaren jarraipenari buruzkoa artxibatu beharko du, hiru urteko epean, eragiketaren gastuak jasota dauden kontuak aurkeztu ondoko abenduaren 31tik hasita. Informazio hori, gainera, agintari eskudunen esku jarri beharko du, hala eskatzen diotenean (Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2013ko abenduaren 17ko 1303/2013 Erregelamenduaren 125.4.d eta 140.1 artikuluak).

– Eragiketari lotutako produktibitate-adierazleetan nolako maila lortu den jakinarazi beharko du, bai eta gastuak justifikatu ere (Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2013ko abenduaren 17ko 1303/2013 Erregelamenduaren 125.2 artikulua).

– EGEF laguntza onartuz gero, ontzat ematen da eragiketen zerrenda publikoan sartzea (Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2013ko abenduaren 17ko 1303/2013 Erregelamenduaren 115. artikuluaren 2. apartatua eta XII. eranskina).

– Iruzurraren aurkako neurri eraginkor eta proportzionalak aplikatzen lagunduko du bere kudeaketa-eremuan, eta ez du izango finantzazio bikoitzik, dokumentu faltsurik eta abar. Halaber, informazioa eman behar du, izan litezkeen arriskuak atzemateko. Neurri hauek guztiek berekin ekar dezakete iruzur-arriskuen aurkako prozedurak berrikustea eta, iruzur-arrisku handia dagoela ebaluatuz gero, laguntza-eskabideari ezezkoa ematea edo jasotako laguntza kentzea (Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2013ko abenduaren 17ko 1303/2013 Erregelamenduaren 125.4.c artikulua).

II. ERANSKINA

Informazioaren eta komunikazioaren arloko laguntza-araubideetako EGEFen publikotasunerako jarraibideak, Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2013ko abenduaren 17ko 1303/2013 (EB) Erregelamenduaren 115. artikuluko 3. apartatua eta XII. eranskineko 2.2 apartatua egoki betetzeko.

1.– Onuradunak, egiten dituen informazio- eta komunikazio-neurri guztietan, funtsek jarduketari emandako laguntzaren berri beharko du, hauek erakutsiz:

a) Europar Batasunaren enblema, Batzordeak 115. artikuluaren 4. apartatuarekin bat etorriz onartutako gauzatze-egintzan ezarritako ezaugarri teknikoei jarraikiz, baita Europar Batasunaren erreferentzia bat ere.

b) Eskualde Garapeneko Europako Funtsaren (EGEF) aipamena.

Horretarako, egin beharreko informazio- eta komunikazio-jarduera guztietan zein proiektua/jarduera egin bitartean sor daitezkeen agiri guztietan Eusko Jaurlaritzakoarekin batera txertatu behar den logotipoa atxiki da.

(Ikus .PDF)

2.– Jarduketa bat egiten duenean, onuradunak funtsetatik lortutako laguntzaren berri emango du jendaurrean:

a) Hartarako, jarduketaren deskribapen laburra egingo du Interneteko gunean, halakorik badu, jasotako laguntza-mailaren neurrikoa; haren helburuak eta emaitzak zehaztuko ditu bertan, eta Europar Batasunaren laguntza finantzarioa nabarmenduko du (aurretik aipatutako logoa ere jasoko du, orobat).

b) Halaber, 4. eta 5. puntuetan jaso gabeko jarduketentzat, gutxienez proiektuari buruzko informazioa duen kartela ipiniko du (gutxienez A3 neurrikoa); kartel horretan Europar Batasunaren laguntza finantzarioa aipatuko du, eta jendeak erraz ikusteko moduko tokian egongo da, eraikin baten sarreran esaterako.


Azterketa dokumentala