Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

115. zk., 2020ko ekainaren 12a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Oposaketak eta lehiaketak

AGURAINGO UDALA
2282

IRAGARKIA, 2019ko Enplegu Publikoaren Eskaintza aldatzeari buruzkoa.

Aguraingo Udalak, 2020ko maiatzaren 13ko tokiko gobernu-batzarrean, erabaki zuen 2019ko martxoaren 25eko tokiko gobernu-batzarrean hartu zen erabakia aldatzea. Izan ere, azken erabaki horren bidez 2019. urterako lan-eskaintza publikoa onartu zen udaltzainaren plaza betetzeko. Beraz, honela geratu da:

Udaltzainaren plaza bat, C taldea (C1), Enplegatu publikoaren oinarrizko estatutuaren legearen testu bategina onesten duen urriaren 30eko 5/2015 Legegintzako Errege Dekretuaren 76. artikuluak ezarritakoaren arabera. Lanpostua administrazio bereziko eskalakoa da, zerbitzu espezifikoetako azpieskalakoa, lanpostu-mailako 22. osagarria dauka funtzionarioen plantillan jasotakoaren arabera, eta lanpostuen zerrendan ditu ezarrita dagozkion ezaugarriak.

Liburuzainaren plaza bat, C taldea (C1), Enplegatu publikoaren oinarrizko estatutuaren legearen testu bategina onesten duen urriaren 30eko 5/2015 Legegintzako Errege Dekretuan ezarritakoaren arabera. Lanpostua administrazio bereziko eskalakoa da, zerbitzu espezifikoetako azpieskalakoa, lanpostu-mailako 22. osagarria dauka funtzionarioen plantillan jasotakoaren arabera, eta lanpostuen zerrendan ditu ezarrita dagozkion ezaugarriak.

Honen berri eman da denak jakitun izan daitezen.

Agurain, 2020ko maiatzaren 20a.

Alkatea,

ERNESTO SAINZ LANCHARES.


Azterketa dokumentala