Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

112. zk., 2020ko ekainaren 9a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

ETXEPARE EUSKAL INSTITUTUA / BASQUE INSTITUTE
2252

EBAZPENA, 2020ko maiatzaren 28koa, Etxepare Euskal Institutuko zuzendariarena, Euskara eta Euskal Kulturako hiru irakurle hautatzeko Hautapen Batzordearen osaera xedatu eta argitaratzen duena.

2020ko maiatzaren 25ean argitaratu zen EHAAn 2020ko maiatzaren 4ko Ebazpena, Etxepare Euskal Institutuko zuzendariarena, Alemaniako Konstantzako Unibertsitaterako, Errusiako Moskuko Lomonosov Unibertsitaterako eta Frantziar Estatuko Université de Pau et des Pays de l’Adour Unibertsitaterako irakurleak hautatzeko presazko deialdia irekitzen duena.

Ebazpen horren 9. artikuluan xedatzen da deialdira aurkeztutako eskabideak aztertu eta ebaluatzeko Hautapen Batzordea eratuko dela.

Hori dela eta,

ERABAKI DUT:

Lehenengoa.– Aipatutako hautapen batzordea osatuko duten kideak izendatu eta ezagutzera ematea. Honako hauek izango dira batzordekideak:

Lehendakaria: Garbiñe Iztueta Goizueta andrea, Etxepare Euskal Institutuko Euskara Sustatu eta Hedatzeko zuzendaria edo ordezkoa.

Kideak:

– Nerea Madariaga Pisano andrea, edo ordezkoa.

– Elixabete Perez Gaztelu andrea, edo ordezkoa.

– Miren Ibarluzea Santisteban andrea, edo ordezkoa.

Idazkaria: Eneko Agirre Maiora, Etxepare Euskal Institutuko euskara eta kultura sustatzeko teknikaria, edo ordezkoa.

Bigarrena.– Honako ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzeko agindua ematea.

Donostia, 2020ko maiatzaren 28a.

Etxepare Euskal Institutuko zuzendaria,

IRENE LARRAZA AIZPURUA.


Azterketa dokumentala